Emakume kolektibo oso zabal baten memoria berreskuratu nahi
dut: Paleolitikoan bizi izan ziren emakume guztien memoria, hain zuzen ere.
Gaur egun, oraindik, garai hari so egiterakoan, giza-talde ehizarien idea
datorkigu gogora. Eta ideia horren baitan, gizonezkoen ekintzen garrantzia eta
protagonismoa azpimarratzen ari gara. Emakumeak, haien funtzio, betebehar eta
lanen oroimena albo batean utziz: fruitu-bilketan aritzea, janaria sukaldatu
eta kontserbatzea, arropak sortzea, erditzea eta umeak elikatu nahiz hazten laguntzea,
adinekoen zaintza... Paleolito garaiko giza-taldeen biziraupenerako ezisbestekoak
ziren zenbait alorren garrantzia ahaztu egiten zaigu.
Eta horrela isladatzen da, oraindik ere, testu-liburuen bidez egiten den Historiaren kontakizunaren transmisioan.
Goiko Memean adierazten dudan bezala, sarri asko,
gizonei egozten zaizkie iragan urrunean egindako zenbait ekintzaren autoria:
labarretako artea; suaren, lehen nekazal tekniken edota metalezko tresnen asmakizuna...
Eta zergatik da hala, ez baldin badago horren ebidentzia historiko nahiz
arkeologikorik?
Las mujeres en la prehistoria:
Hausnar dezun bada horren inguruan eta har ditzagun
Historiaren kontakizuna parametro hezkidetzaileetara ekartzeko saiakera!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina