2018/12/10

Trapu zaharrak atera








Emakume aitzindariak guregana ekartzeko lana egiterakoan, argi izan dut denbora osoan emakume famatu bat ez nuela ekarriko post honetara. Nire inguruan ditudan hainbat emakume niretzat erreferente dira aspektu askotan eta gaurkoan Julita aurkeztu nahi dizuet. Julita, Ataungo emakume bat zen, duela pare bat urte hil zena eta bere historiak entzuten nituenean, admirazioa sentitzen nuen. Historia bat kontatzearren hau kontatuko dizuet:

Julita Ataungo mendi goikaldeko baserri batean bizi zen. Gaztea zenean, herriko apaizaren inguruko zurrumurru bat zegoen, zeinak zioen, neska gazteak baserrietan bakarrik geratzen zirenean apaiza gauez joaten zela eta bertan neskatila hauek bortxatzen zituela. Julita gau batean bakarrik geratzen zela eta, berari berdina ez gertatzeko prestaketetan hasi zen. Hala ba, eltzekada ur irakiten jarri zuen eta nola ez, gauean apaiza bere etxera joan zen. Apaiza etxeko atarian zegoela, Julitak ur irakina hartu eta goiko lehiotik bota zion gizonari. Imagina dezakezue ondorioa ezta? Gizon hori ez zen berriro Julitaren etxera gerturatu eta espero ez gerturatu izana beste neska gazteen etxera gauez.

Historia honengatik eta beste hainbatengatik, Julita omendu nahiko nuke, baita bere tankerako emakumeak ere. Izan ere, kokildu beharrean, gertakari hauen aurrean indara atera eta erantzun zuzena emateko gai izan zen. Eta Julitarekin batera, gure arbaso izan diren emakume guztiak omendu nahi nituzke, eurak egin bait dute posible gu gaur egun hemen egotea, euren sukaldeko epel, elikadura, arropa eta zaintzak baimendu bait du gure presentzia hemen.




Aurreko edizioetako ikastarokide baten posta aukeratzean, F!ONAren posta aukeratu dut, bere akrostikoan emakumeen izan arruntak jartzen dituelako eta emakume "arruntak" ere bisualizatu behar ditugula iruditzen zaidalako. Eremu hezkidetzailean emakume arrunt hauek ikustarazteko lana zaila izango da, izan ere, ez dira inoiz legitimotzat hartu izan diren rolak, baina gure erronka begirada hau aldatzean dago.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina