Aurreko ikasturteetako zenbait post ikusi eta
irakurri ondoren, Iosune de la Peñak egindakoarekin geratzen naiz, bere
akrostikoa oso aproposa eta egokia iruditzen zaidalako.
Euskal emakume aitzindari moduan Concepcion
Gangoiti aukeratu dut. Ez nuen ezagutzen baina Wikiemakumea-tik atera dut bere
izena.
Concepcion Ignacia Gangoiti Agirre gerraurreko maistra eta
irakaskuntza-ekintzailea izan zen, batzuetan “Señora de Uriarte” moduan ere
aipatua izan zena. Irakaskuntzan eta eskola mailan lan eskerga egin zuen arren,
agiri idatzietan oso ikusezina den horietarikoa denez zaila da gaur egun orduko
datuak topatzea. Irakasle ikasketak egin zituen Bizkaian, Euskal Herriko
Unibertsitateko Magisteritza Eskolako ikertzaileek Emakumeak Hitza eta
Bizitza argitalpenean halaxe jaso dute.
Euzko Ikastola Batzako bultzatzailea
izan zen, eta erakunde horretako lehendakariordea baita 1931-32 urteen artean.
Era berean Belostikaleko eskoletako administrazio-taldeko
kidea ere. 1932an Aberri Eguneko ospakizunetan parte hartu
zuen.
1931ean Katalunian katalanaren irakaskuntzaren onarpena eskola eta ikastetxe
guztietarako lortu zutenean Espainiako Errepublikaren aginduz, Gangoitik hainbat
ekimenetan parte hartu zuen euskararentzat ere onarpen berdina lortzeko. Adibidez 1932an Euzko Gaztedi, Emakume Abertzale Batza eta Eusko Irakasle Bazkunak bultzatuta, Bilbon Euzkal
Eskolen Federakuntza sortu zuten.
Eremu hezitzailean eta
jendartean lantzeko erronka asko eta handiak daude, baina horretarako pausu
batzuk jarraitu behar dira. Nire ustez, lehena, historian zehar egon diren
emakume garrantzitsuak bisible egitea eta hori curriculum hezitzaile batekin
lortuko zen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina