Gure gizartean berdintasunaren bidean
nabarmen aurrera egin dugun arren, kultura sexista eta androzentrista batean
hezi eta bizi gara, eta errealitate hori isladatzen dugu hizkuntzaren
erabileran. Euskarak, “genero gabeko” hizkuntza izanda, erabilera sexistarik
sortzerik ote duen eztabaidatu da sarritan. Ezbairik gabea da erantzuna: bai!
Hartara, oraindik ere, asko daukagu egiteko hizkuntzaren erabileran sexismoa
eta androzentrismoa saihesteko.
Jarraian, Amelia Barquínek
idatzitako eta Emakundek 2008an argitaratutako Euskararen erabilera ez sexista izeneko gida oinarri hartuta*, generoari dagokionez euskararen erabileran egon
daitezkeen arazoak tratatzeko proposamenak egiten dira:
Hitanoa: Erreatzeari utzi
iezaiok EZ - Erreatzeari utzi
BAI.
Gizon generikoa: Gizon EZ – gizaki, pertsona BAI.
Giz- erroa: Gizarte, izadia, gizabidea, gizabidetsua, gizalegea, gizabanakoa... EZ –
Alternatibak: “pertsona”, “laguna”, “jendakia”; “jendartea” edo “sozietatea”,
“gizon-emakumeak”; “belaunaldia”; “jendetasuna”...
Gizona hitz elkartuetan: enpresa-gizonak EZ - enpresa-jendea BAI.
Generodun hitzak: Zenbat seme
dituzu? EZ - Zenbat
seme-alaba / ume dituzu? BAI.
Jausi semantikoa: Gelako haurrek
ere portaera hori daukate askotan neskekiko Ez -
Gelako mutilek ere portaera hori daukate
askotan neskekiko BAI.
Androzentrismoa: Frantziar
iraultzaren ondorioz sufragio unibertsala ezarri zen EZ - Frantziar iraultzaren ondorioz gizon guztientzako
sufragioa ezarri zen BAI.
Atsotitzak: “Ahuntzak jaten
den mahastia eta andreak agintzen duen etxea, antzeko” EZ.
Asimetria: Erakusketan Rodinen bi
eskultura eta bere maitalea Camille Claudelen eskultura bat ikusi ahal
izango dira EZ - Rodinen bi
eskultura eta Camille Claudelen eskultura bat BAI
UFFFA!!! Badago
oraindik zer aldatu!!
*Erreferentzia:
Iazko posten artean Artaldetik At!-ena aukeratu dut. Bi
arrazoi medio:
1) Erreferentziatu zuen Gaztezulo aldizkariko artikulua interesgarria
iruditu zaidalako: “Euskara, sexista ote?”.
2) Txertatu zuen Maialen Lunjanbioren bertso ederra.
GOMENDIOAK:
1. Bideoa.
Eta eztabaida sakonerako bideoa. Hizkuntza sexistaren aurrean RAE-ren erresistentziaren islada. Zergatik ez dira sexismoa ezabatzeko aldaketa linguistikoak azkarrago gauzatzen. Akademiaren argudioak:
Puértolas, Soledad: “¿Sexismo en el lenguaje?”
2. Bideoa.
Aurrekoari erantzuna.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina