ERREPRESENTAZIO ETA DENBORAREN ERABILERA PAREKIDEA
GURE ESPAZIOA GURE DENBORAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA Denbora hain preziatua duguna eta zenbaitetan nahi baino gehiago jaten gaituena.
Biharren egindako posta gustatu zait beran gomendatutako bideoa pertsonak nola ikusten ditugun, zeintzuk emakume eta zeintzuk gizon. Zenbat emakume dago inguruan?
Berak egindako akrostikoa " Danok eragiten digu nola baloratu ondoan diren pertsonak"
Patriarkatuak eremu eta espazio pribatuetan egotera bultzatu gaitu, bada garai espazio publikoak betetzen hasteko. Zelako aldea dagoen gure hirietan, espazioak gizonek eraiki dituztenez beraientzat daude prestatuak: kaleak, etxeen osaketak, jolas guneak, futbol eta hainbat kirol praktikatzeko espazioak...
Hementxe Clara Campoamor: "Con perspectiva de género: Urbanismo y ciudades con perspectiva de género". Elena Alvarezek aurkeztua Hirigintza eta Politika publikoetan aditua.
Beraz espazio publikoak bete batetik eta gure partaidetzarekin bestetik, hiriak gure begirada ere jaso behar du, gurea ideiak, kreatibitatea, berrikuntza, beraiena bezain garrantzitsua edo gehiago delako.
#Errepresentazioa eta denboraren erabilera.
#Josune
Emakumeen
parte-hartzerik gabe ezin da benetako demokraziarik egon. Guneak eta uneak
antolatu behar dira emakumeok gure gizartean gero eta gehiago parte har
dezagun.
Nesketatik
hasi behar dugu: horregatik, garrantzitsua da ikastetxeetan parte hartzeko
egiturak egotea eta egitura horietan neskatoen parte-hartzea bermatzea.
Nire
lanean, azken 10 urteetan, ikusten dut ikastetxeetan gero eta gehiagogelako ordezkariak beti bi, mutila eta neska,
direla batez ere Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Horrela bermatzen da
neskak beti beraien klaseko ordezkariak izatea.
Ikastetxe
batzuetan ikasleen elkarbizitza batzordea dago. Oso egitura interesgarria
iruditzen zait, haurrek gizartearen subjektu aktibo izaten ikas dezaten, haien
arazoak azter ditzaten eta konponbideetan lagun dezaten.
Beste urteetako posten artean Bego Mentxakaren posta aukeratu dut: Emakumeen partaidetza, partaidetza parekide?, partaidetza lantzeko materiala interesgarriak proposatzen dituelako. haien artean Irantzu Varelaren artikulu bat, parte hartze politikoaren inguruan. Artikulo honetan oso argi azaltzen dute nola pastriarkatuak emakumeen partaidetza deslegitimizatzen du.
Honen helburua da eskola-adineko nesken autoestimua eta anbizio profesionala
handitzea, bai eta haien lan-itxaropenak ere, dauden lanbideen eta lanen aukera
zabala ikusarazten lagunduz, emakume izateak emakumeentzat inolako mugarik
ekarri gabe, betiere lanean eta ahaleginean oinarritzen badira. Eta hori
egiteko, sektore guztietako emakume profesionalak "eskolara itzuli"
behar ditugu, erreferente eta eredu izan daitezen.
Miriam
Gonzalez Durántez abokatu espainiarrak sortu zuen Inspiring Girls duela lau
urte Erresuma Batuan, eta lau urte hauetan 600.000 neskatok baino gehiagok
ikasi dute 26.000 profesional boluntario baino gehiagorengandik.
Hasierako
arrakastaren ondoren, ekimen hau globalki ezartzeko lanean ari da gaur egun
taldea. Espainian, 2016ko abenduan aurkeztu zen iritzi publikoa, Madrilen
egindako ekitaldi batean.
Gizartean
oraindik ere oso presente dauden genero-estereotipoek nesken nahiak murrizten
dituzte, aukera profesionalak mugatuz.
Ikerketek
erakusten dute 6 urteko neska-mutilek karrera profesional berberak lortu nahi
dituztela, baina 13 urterekin genero-estereotipoak galdu dituzte. Egoera
antzekoa da herrialde guztietan. Eta larriena da egoera hori ezkutuan dagoela,
subliminala dela eta ez esplizitua.
Datu
estatistikoak;
• Emakumeek
ordezkaritza txikia dute Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika
diziplinetan. Mundu mailako ikertzaileen% 29 baino ez dira emakumeak (UNESCO,
2014).
• 10
neskatatik 6k benetan gustatzen zaiena uzten dute, beren itxurarekin gustura ez
daudelako. (GirlGuiding 2012).
• Oro har,
emakumeek gehiegizko ordezkaritza dute euskarriarekin eta idazkaritzarekin (%
63), administrazioarekin eta salmentekin (% 55) eta goi-zuzendaritzako
lanpostuekin (% 33) lotutako posizioetan (2015).
• 2000-2010
aldian, tradizioz gizonezkoak izan diren emakumeen kuota 2 puntu murriztu zen
(un, 2015).
• Mundu
mailako 500 konpainia garrantzitsuenetako CEOen% 4 baino gutxiago emakumeak
dira (un, 2015).
Neskak eta sektore espaziala
EMAKUMEEN PARTAIDETZA SUSTATZEA GURE ESKU ERE BADAGO¡¡¡
Emakumeen partaidetza inguruan hainbat datu bistaratu ditzakegu. Gida hau interesgarria iruditu zait, partaidetza hekuntza komunitatean sustatzeko eta parte hartzera animatzeko, gure jendartean arduraz elkar bizitzen ikastekoeta batez ere inor ez dadin baztertua sentitu guztiak ditugu ekarpenak eta guztiak garelako garrantzitsuak.
Espazioa eta denboraren garrantzia ere erantsi nahi izan dut bere hitzaldian EHUko irakasleak azaldu digun bezala (Mila Amurriok), emakumeen partaidetza bultzatzeko beharrezkoa da gure denbora, espazio eta interesak kontuan hartzea, eta hori salbuezpenak salbuezpen ez da egiten, sentimendua garrantzitsua da eta maiz gu hainbat partaidetza politiko eta sozialetaik at edo ez egoki ordezkatuta sentitzen gara. Horregatik kultura politikoa aldatzeko harremanak aldatu aldatzea ekarri beharko luke. buelta bat ematen hasteko diskurtsoan parekoa izateko eta egonkorra, gogoeta bat egin behrko litzateke maila honetan konsziente egiteko denbora, espazio eta interes ezberdinak ditugula EMAKUME eta gizonek.
"Emakumeen partaidetza merkatuan: Euskal emakumezkoek lan merkatuan duten partehartzea nahiko urria da oraindik ere, hortaz,
emakumezkoen iharduera tasa gizonezkoenaren erdia da eta Europako Elkarteko herrialdeen
batezbestekoa baino txikiagoa. Hala ere, belaunaldizko aldaketa nabarmena antzeman daiteke,
izan ere, emakume gazteen partehartzea Europako herrialdeetakoenaren parekoa bait da. Alabaina, etxeko lanetan baino ez diharduten emakumezkoen kopurua etxetik kanpo lanen bat
dutenena baino handiagoa da", jasotzen du Emakumeen partaidetza Euskadin lan merkatuan"
Azkenik Francesco Tonuccik, asko sustatu du haurren hiriaren partaidetzan lan ugari egin eta egiten ari da, gure hainbat hirietan hasi dira poliki poliki aurrera pasuuak ematen instituzioetatik, Beasaingo herrian adibidez gehiago ere egongo dira, hauxe datorkit orain burura, haurraren nahiak eta beharrak ere hirian islatu behar direlako, horretarako hauen partaidetza bultzatzea beharrezkoa da. Adibide gisa egelapin "Txaxi hausnarketako bi ordezkariak" aipatu duten bezala. haurrak ez daudenez ohituta parte hartzera hasieran beldurra dutela, baina hori gainditu egin behra dugula beraien eskubidea dela parte hartzea azpimarratuz horretarako ezin bestekoa izanik prozesu hurbiletatik eta beraien interesetatik
Beasain "Haurraren hiria udal proiektu berriak haurren parte hartzea nahi du sustatu herrian" . Ea horrela den eta gainontzeko herri eta hiriak ere abian jartzen joaten diren
Aurreko urteko
Anaren posta aukeratu dut, asko gusta zaidalako leloa: “Benetako partaidetza
parekidea eraldaketa politiko eta
soziala”. Oraindik emakumeen partaidetza soziala eta batez ere politikoa txikia
izanik, hori datorrenean espero dot politika egiteko moduak eta gizartearen
aldaketa ugariak gertatzea . Hala ere, arriskua ere ikusten dot gizonezkoen
bideak eta moduak jarraitzearenak eta hori da saihestu behar duguna, hau da
emakumeen bidea egin behar dogu arlo politikoan eta sozialean ere.
Nire inguruari dagokionez, foro handietan gizonen
partaidetza ugariagoa ikusten dot eta politikari dagokionez, are eta handiagoa
gizonen partaidetza, emakumeen iritziak eta ikuspuntuak eskasagoak dira eta
gainera gutxiago kontutan hartzen direla deritzot.
Inguru hezitzaileetan eta zientzia eta teknologiako
lanbideei dagokionez, partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitekeen
baliabidea Inspira
proiektua da, hau da emakumeen bokazio zientifiko eta teknologiak sustatzeko proiektua. Emakume zientifikoen eredu errealak aurkezten dira geletan eta beraien ibilbideari buruzko solasa gelan ematen dabe besteak beste. Hemen ikus dezakezue bideo bat proiektu hau azaltzeko:
Leioako aholkularia den Pilar Etxebarriaren proposamenak Otsailak 11rako (Zientziako Emakume eta Neskaren Nazioarteko Eguna) ere oso interesgarriak dira.
Aste honetan errepresentazioa eta denboraren erabileraren kudeaketa berdinkidearen garrantziaz aritu gara eta post honetan batipat denboraz jardungo dut, arreta deitu baitit azken atalean agertzen den ikerketak.
Inés Alberdik dio MUJER Y EDUCACION : UN LARGO CAMINO HACIA LA IGUALDAD DE OPORTUNIDADES azterketan, mutikoek neskek baino arreta-denbora gehiago jasotzen dutela eta honenbestez elkarreraginek kalitate maila handiagoa dutela hezitzaileen aldetik. Honek guztiak konfidantzan eta autoestimuan eragina duela, nola ez! Gainera irakasleek nahiago dutela mutilei irakatsi, nahiz gatazkatsuagoa izan… Ondorioetako bat da, besteak beste, zein eratako espektatiba inkonzienteek nesken ibilbide akademikoa kutsatzen duten ere. Hainbeste STEAM estrategiaz dihardugun garai hauetan badugu zer errebisaturik.
Honela bada, hezkuntza eremuan hezitzaileok denboraren erabileran desberdinkeriak detektatzea, kontziente egitea eta aldaketetarako bideak irekitzea funtsezko dugu.
Iazko Gipuzkoako Berrikuntza Jardunaldietan Begoña Burgoak eman zuen hitzaldian interakzio hauek izan zituen hizpide, zientzia irakaskuntzari lotuak, eta hezitzaileen jardunak zein puntutaraino konpetenteago bihurtzen laguntzen dituen mutilak nesken aldean, erabat ezjakinean. https://youtu.be/ZMi8o7scPjw
Horregatik akrostikoan jaso nahi dut ideia hau, non geure interakzioez konziente izatea eta eraldatzea ezinbesteko dugun.
Aurreko edizioetatik Iratxe Laes-en OINORDETZA PETRALA posta aukeratu dut, besteak beste, Richar Bacete antropologoaren (especialista en género y paternidades) elkarrizketa batera eraman nauelako eta denboraren erabileraren garrantziaz hausnartzeko eta sentsibilizatzeko interesgarria iruditzen baitzait:
…La paternidad positiva es una paternidad transformadora. Es una paternidad que cuestiona el modelo de padre que tuvimos y te permite construir el que quieres ser…
…El cuidado es tecnología y lo vemos por ejemplo en Enfermería. Quien tiene competencias para cuidar es quien aprende a cuidar. Otra cosa son las emociones y los valores vinculados a esas competencias. Se ha demostrado en nuestra investigación que aquellos hombres con una ideología más cercana a la igualdad, más cercana al feminismo tienen emociones más positivos cuando comparten actividades y cuidan de sus hijos…
Eta denboraren gaia aztertzen ari garen honetan, gure gizartearen erradiografian denboraren falta diagnostikatzen du; denboraren neurgailuan txiroak gara:
¿Por qué Euskadi tiene una tasa de natalidad tan baja si somos una sociedad rica?
Porque es una sociedad pobre en tiempo. Al final la masculinidad no comprometida con los cuidados es por no pagar. Comemos el tiempo de las personas que tenemos más cerca y normalmente es de las mujeres; de nuestras parejas, de nuestras madres.
Amaitzeko, edozein eremutan (hezitzaileetan/familian/enpresetan/jendartean) lantzeko erronken artean, hartzen dugun eta eskaintzen dugun denbora berdintasunak den-denoi ematen digun aukeraz jabetzea da, ahalik eta ahaldunduen izateko norberarekiko eta gizartearekiko.
Horregatik hezkidetzaren ikuspegia erabiliz, hezitzaileon betebeharra da ikasleen garapen berdinkiderako elkarbizitza-espazio eta denborak ikertzea/ebaluatzea, eta aurrerapausoak birdefinitzea.
"Emakumeen begiak badira historiari begiratzen diotenak, honek ez du ofizialaren antzik. (…)
Emakumeak badira protagonistak, mundua, gure mundua, ezagutzen dugula uste duguna,
beste bat da "
Nuria Varela (Kazetaria Feminista)
Gomendatu nahi dudan posta hau da: https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/01/emakumeak-entzutea-gizartea-eraldatzea.html. Asko gustatzen zait, irakurtzeko oso erraza delako. Berdintasunezko parte-hartzea zer den benetan adierazten du. Jartzen dituen adibideak oso grafikoak dira. Eskaintzen dituen materialak oso erabilgarriak eta ulergarriak dira. Hausnarketa sakonak eta konprometituak egiten ditu, gainera.
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra oraindik ere helburu bat da, mundu osoko errealitatea baino gehiago. Mundu desberdin eta bidegabe batean bizi gara, non aurre egin behar zaien askotariko desberdintasun-moduak sortzen dituzten botere-harreman asimetrikoei eta pertsona askoren eta, bereziki, emakumeen eskubide ekonomiko, sozial eta politikoen urraketari.
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra ezin da lortu historikoki baztertuta egon diren esparru eta roletan emakumeen parte-hartzearen bidez bakarrik.
Halaber, beharrezkoa da emakumeen eta gizonen arteko gizarte-harremanen eredu berri bat eraikitzea, bizitza- eta garapen-kalitate handiagoa ekarriko duena, gizarte-birbanaketa ekitatiboaren bidez, espazio publiko eta pribatuak, erabakiak, aukerak, familia-erantzukizunak, erantzukizun profesionalak, politikoak, ekonomikoak eta baliabideak partekatuz, denbora barne.
Demokratizazioa ezinbestekoa da giza garapenerako, emakumeei zein gizonei aukera ematen baitie beren bizitzen baldintzak zehazten dituzten erabakiak hartzerakoan parte hartzeko eta erakundeei erantzukizunak eskatzeko. Elkarrizketa- eta partaidetza-mekanismorik gabeko estatu batek mugatu egiten ditu demokrazia-jardunaren aukerak. Ezin duzu aurrera egin inork zure beharrak, interesak eta abar entzun eta artatzen ez baditu.
Ildo horretan, funtsezkoak dira feminismoak demokraziaren ikuskera berari egindako ekarpen teorikoak, eredu askoz inklusiboagoa eta ekitatiboagoa proposatuz. Gaur egun demokrazia generikoa edo generokoa deitzen dena.
"Genero demokraziak bestelako harreman demokratikoak eraikitzea proposatzen du, eta
Beste eredu demokratiko bat, emakumeak ez ezik, are konplexuagoa, gizonen posizionamendua aldatu eta generoen arteko harreman demokratikoak ezarriko dituena ".
Lagarde, Marcela. Lidergoetarako gako feministak
Maitagarriak. Ed. Horas y horas, Madril 2005.
Horren aurrean, zer egin dezakegu? Estrategia berri asko har daitezke, eta horietako bat genero-mainstreaminga da.
Genero-desberdintasuna ere arazo politikoa da, eta, beraz, erantzun politikoa merezi du. Horietako bat mainstreaming-aren estrategia globala da, ingelesetik literalki itzuliz "korronte nagusia" esan nahi duena.
Gender Mainstreaming kontzeptura ekarrita, genero-ikuspegia politika publikoetan eta gizarte-programetan integratzeko eta/edo zeharkakotzeko ekintza.
Praktikan, agendetako lehentasunen artean kokatu nahi dira genero-gaiak, prozesu, programa eta politika guztietan eta lan-arlo eta -fase guztietan genero-ekitaterik ezaren arreta desberdintasuna gainditzeko lehentasunen artean estrategikoki kokatuta egon dadin.
Agian galdetuko diozu zeure buruari zer zerikusi duzun zuk mainstreamingaren kontu horrekin …
Zerikusi handia duzu, izan ere, giza harremanetan eta indibidualki zein kolektiboki egunero hartzen ditugun erabakietan oinarritzen den gizarte baten parte zara.
Adibidez, Espainian badago aldeko lege-esparru bat (benetako eta benetako berdintasunerako legea, genero-indarkeriaren aurkako legea, kontziliazio-legea), baina ni naiz nire eskubideak erabiltzea erabakitzen duena, eta, beraz, ni naiz aitatasun-baja hartzea erabakitzen duena, eta, horrekin, zainketen eta afektuen erantzunkidetasunari laguntzea. Nik ere erabakitzen dut hizkuntza ez-sexista erabiltzea, nik erabakitzen dut indarkeria ez erabiltzea nire interesak lortzeko bitarteko gisa. Erabaki indibidual "txiki" horiek guztiek aurrerapen kolektibo "handiak" ekartzen dituzte, eta genero-berdintasuna eta, beraz, gizarte demokratikoagoa lortzen laguntzen dute.
Amaitzeko, Emakundeko bideo bat, honekin harreman estua daukan eskuhartzearekin:
2020/01/06
ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORA
Istorikoki KOMIK mundua maskulinoa izan den arren, emakumeen islada gero eta nabarmenagoa da. Hainbat aintzindarien ostean 1993. urtean Karen Berger (B) arloko argitaletxe garrantzi baten buru bihurtu zen. 2000. urtean Marijane Satrapi Persépolis idatzi zuen Iraneko erreboluzioa ikuspuntu kritiko eta feminista batetik erakutsiz. Hainbat lorpen eskuratu dira, honen islada estatu zein mundu mailan dauden artisten zerrenda luzea (Ana Galván, Susanna Martín, Claire Bretécher, Trina Robbins, Rumiko Takahashi, Zeina Abirached, Diana Abbadi, Kelly Sue, Sarah Glidden, Zeina Abirached, Catherine Meurisse...), adibide gisa akrostikoan batzuen izenak uzten dizkizuet.
Cristina (D)uran, Laura P(E)erezm (N)uria Tamarit, S(O)l Otero, Ma(R)ía Medem, (A)na Penyas.