2020/01/11



EMAKUMEEN  PARTAIDETZA SUSTATZEA GURE ESKU ERE BADAGO¡¡¡

Emakumeen partaidetza inguruan hainbat datu bistaratu ditzakegu. Gida hau interesgarria iruditu zait, partaidetza hekuntza komunitatean sustatzeko eta parte hartzera animatzeko, gure jendartean arduraz elkar bizitzen ikastekoeta batez ere inor ez dadin baztertua sentitu guztiak ditugu ekarpenak eta guztiak garelako garrantzitsuak. 


Espazioa eta denboraren garrantzia ere erantsi nahi izan dut bere hitzaldian EHUko irakasleak azaldu digun bezala (Mila Amurriok), emakumeen partaidetza bultzatzeko beharrezkoa da gure denbora, espazio eta interesak kontuan hartzea, eta hori salbuezpenak salbuezpen ez da egiten, sentimendua garrantzitsua da eta maiz gu hainbat partaidetza politiko eta sozialetaik at edo ez egoki ordezkatuta sentitzen gara. Horregatik kultura politikoa aldatzeko harremanak aldatu aldatzea ekarri beharko luke. buelta bat ematen hasteko diskurtsoan parekoa izateko eta egonkorra, gogoeta bat egin behrko litzateke maila honetan konsziente egiteko denbora, espazio eta interes ezberdinak ditugula EMAKUME eta gizonek.

"Emakumeen partaidetza merkatuan: Euskal emakumezkoek lan merkatuan duten partehartzea nahiko urria da oraindik ere, hortaz, emakumezkoen iharduera tasa gizonezkoenaren erdia da eta Europako Elkarteko herrialdeen batezbestekoa baino txikiagoa. Hala ere, belaunaldizko aldaketa nabarmena antzeman daiteke, izan ere, emakume gazteen partehartzea Europako herrialdeetakoenaren parekoa bait da. Alabaina, etxeko lanetan baino ez diharduten emakumezkoen kopurua etxetik kanpo lanen bat dutenena baino handiagoa da", jasotzen du Emakumeen partaidetza Euskadin lan merkatuan"



Azkenik Francesco Tonuccik, asko sustatu du haurren hiriaren partaidetzan lan ugari egin eta egiten ari da, gure hainbat hirietan hasi dira poliki poliki aurrera pasuuak ematen instituzioetatik, Beasaingo herrian adibidez gehiago ere egongo dira, hauxe datorkit orain burura, haurraren nahiak eta beharrak ere hirian islatu behar direlako, horretarako hauen partaidetza bultzatzea beharrezkoa da. Adibide gisa egelapin "Txaxi hausnarketako bi ordezkariak" aipatu duten bezala. haurrak ez daudenez ohituta parte hartzera hasieran beldurra dutela, baina hori gainditu egin behra dugula beraien eskubidea dela parte hartzea azpimarratuz horretarako ezin bestekoa izanik prozesu hurbiletatik eta beraien interesetatik

 abiatzea eta ez helduon nahietatik.


Beasain "Haurraren hiria udal proiektu berriak  haurren parte hartzea nahi du sustatu herrian" . Ea horrela den eta gainontzeko herri eta hiriak ere abian jartzen joaten diren 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina