2021/11/13

Jai eta ospakizunei buruz hausnartzen

 Jai eta ospakizunak ala kontsumismoa?

Ondoko blog sarrera aukeratu dut pasa den edizioetatik gakoak ematen dituelako parekidetasuna lortzeko testuingu honetan. Testuinguru hau, festana EHUko Miren Guillok dioen moduan:

"festa ez da sozietatetik aparte dagoen zerbait, sozietaterik gabe ez baitago festarik. Pozaz gain, gatazkak eta minak ere azaleratu, nahastu edota irudikatu egiten dira festetan. Kultur (sistemen) adierazpen ahaltsuak direnez gero, jendarte, herri, talde edota komunitate jakinen ezaugarri guztiak islatzen dira haietan..."

Kultur adierazpenak direnez, eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak edo erronka kultura aldaketa da. Kultura ez badugu aldatzen kulturaren isla diren guztiak ez dira aldatuko. Aldaketa hau pertsonala da gero kolektiboa izateko. Aldaketa pertsonal honetan unero hartu-emanetan nahita edo nahi gabe ari naiz eragiten. Egin beharrekoa nire aldetik nahita egiten dudan hura areagotu eta nahi gabe egiten dudana aztertu, merezi badu mantendu eta ez badu merezi ekiditu. 

Lehenengo irakurgaian BIRZIKLAPEN PROZESUA DESEGIN-ERAIKI-DESEGIN-ERAIKI... ESPIRALAri erreferentzia egiten zitzaion dela medio.

Bestalde, aste honetan informazioak burura ekarri dit, 6. mailan ikasleekin ikasturte batean aztertu genuen abestia, irisgarriago egiteko ondoko bideoa ikusi genuen eta gero abestiaren hitza aztertzen genuen. Egia esan urteak pasa dira eta orain ekintzari beste buelta bat emango nioke.


Denok disfrutatzeko jaiak!

 

Askotan guztiok jaiez gozatu beharrean badaude pertsona batzuk, emakumeak gehienak, lanean daudela bigarren plano batean jai horiek ondo ateratzeko, Gabonetan adibidez,  erosketak egiten, opariak erosten, bazkariak prestatzen, gonbidatuez arduratzen…leher eginda amaitzen dute jaiak bukatzeko irrikaz.

Zer egin dezakegu irakasleok gai hau lantzeko ikasleekin? Ba nire proposamena  hurrengoa da: Kasu honetan, Gabonetako jaien aurretik dena antola dezakegu ikasleekin. Etxean lan egiteko plan bat antolatu, familiako kide guztiekin, denek ardura bat izan dezaten, zereginen  berdintasunezko banaketa izan dadin. Amak erosketak egingo ditu eta aitak janaria prestatuko du. Nik eta nire nebak mahaia jarriko dugu...eta abar.

 

Festen sinbolismoa iazko sarrera hau interesgarria iruditu zait  jaietako ospakizunei dagokienez kontuan hartu beharreko puntu nagusiak laburtzeaz gain, berdintasunezko jaiak ospatzeko gida baten esteka partekatzen baitu Tolosakogida. Honekin lotuta,
Emakundek egindako ikerketa bat aurkitu dut Interneten, non, besteak beste, jai guztietan emakumeen parte-hartzea bultzatzeko gomendioak azaltzen diren, Emakumeek jaietan parte hartzeko gida.














2021/11/12

JAIAK BAI, PAREKIDETASUNA ERE BAI!

Zalantzarik gabe, jaiak gure bizitzaren esparru garrantzitsua dira; herri zein komunitate kohesiorako tresna. Jaiek gure identitatea sortzen dute, kultura eratzen dute. Hortaz, horiek nola ospatu nahi ditugun hausnartzeak berebiziko garrantzia dauka. 

Gabonak heltzear daudela, hauxe okurritu zaidan meme-a. 



Izan ere,  gabonetako pertsonaia nagusien inguruan hausnarketa sustatzeko aukera daukagu; bakoitzak betetzen duen rolari buruz, harreman motaren inguruan, izateko moduaren inguruan...

Horrekin batera, interesgarria iruditu zait, iaz, argitaratutako honako artikulu hau: 


Azken finean, jaien atzean tradizioak daude.  Horregatik, tradizioak berrikustea, moldatzea eta parekide egitea da egun daukagun erronketako bat. Batzuk bidean dira, bidean gara... 

Zalantzarik gabe, berrikusketa hori ez zen posible izango hor dabilen indar feministarik gabe. Gauzak aldatzeko, hobeto egiteko, ausardia erakusten duten emakumeei esker. 

Horren adibide dira Baztango mutildantzetan parte hartu zuten lehen emakumeak: 



Hondarribiko alardea parekidea izateko Jaizkibel Konpainiak eta mugimendu feministak egindako borroka latza kontatzen duen "Aurrera egin badugu" dokumentala baliabide interesgarria da  jaiek birproduzitzen dituzten genero-zapalkuntzen inguruan hausnartzeko: 


Bidea luzea da, baina, han eta hemengo horrelako erreferentziak beharrekoak dira bidean aurrera egiteko.

2021/11/11

Ama, jaietan ere.

 

Jaiak, zenbaterako emango lukete. Aurreko edizioetako sarrerak ikusten ibili naiz eta askotan aipatzen da jaietan ematen den genero-indarkeria eta emakumeen presentzia ospakizunetan. Horietatik aukeratu dudana, "Festak guztion eskubidea" sarrera, gure espazioa aldarrikatze da. Eta ez hori bakarrik, baliabidez beteriko sarrera da; besteak beste, juergan irtetean kontuan hartzeko dekalogoa dago bertan, bai jaien antolaketari begira bai gizonei zuzenduta. Oso publikazio potentea iruditu zait.

Beste alde batetik, aipatu dudanez, sarrera askotan hitz egin da gai horretaz, tradizioaz, arropaz... Eta horregatik ikuspegi desberdina eman nahi nion nik gaiari.

Amak.

Eta ez bakarrik amaren eguna ospakizunari begira, baizik eta festa guztietan amek duten rola aztertu nahiko nuke. 

- Gabonetan amak erosten dituzte opari gehienak, etxea apaintzen dute, bazkaria/afaria prestatzen dute...
- Inauterietan amek egiten dituzte seme-alaben mozorroak.
- Familiara umeak heltzen direnean, eta herriko jaiak (edo bestelakoak) daudenean juerga gutxiago botatzen dute amek (edo edan gabe gertazen dira gizonek edan ahal izateko).
- Eskolako jaiarako beharrezkoa dena (santa agedako arropa, eskolako jaiara eraman beharreko materiala, etab.) ama arduratzen da erosteaz.
-...

Tradizionalki, amak izan dira juerga antolatu, prestatu, aurreikusi dutenak eta, ordea, gutxien disfrutatzen dutenak.

Horregatik aldarrikatu nahi dut espazio honetan "Ama txarrak" izan behar garela! Poteoan irten, juergan, mozorroa azken momenturako utzi, gure nahiak eta beharrak, batzuetan, umeenen beharren aurretik ere jarri behar ditugu. Eta Gabonetako afarirako ez badugu ezer prestatzen, hor konpon! 


Familiako gainerako partaideekin partekatu behar dira ardura guztiak eta jaiak ere disfrutatzen ikasi behar da. Horregatik, eremu hezitzailetik erakutsi behar dugu jaia FAMILIA OSOARENTZAT dela, denok disfrutzeko momentua, eta horretarako denok hartu behar dugu parte horren antolakuntza edo prestakuntzan.

Egia da famiia bakoitza mundu bat dela eta argi dago, etxe bakoitzean antolatzeko modua pertsonala dela. Baina eskolatatik lagundu ahal dugu gazteek behintzat hori ikus dezaten. Horretarako eskatu ahal diegu umeei bai ama bai aitarekin (edo dagozkien progenitoreekin) pentsatzea mozorroa, elkarrekin joarea erostera beharreko guztia, gonbidapen pertsonala egitea biei, haiek ere konturatzeko umeek behar dutela bien presentzia. Eta horrela, agian, lortzen dugu etorkizunean normala izatea familia dibertsitate osoa ikustea jaietan



JAIETAN hausnarketa ere!


 Aste honetan Oier Araolazak dantzari buruz egindako gogoetak azpimarratu nahi ditut.

"ume denak, mutil ala neskak, 3-5 urte bete arte dantzariak dira (...).Baina 3, 4, 5 tarte horretan mutiko asko hasten da dantza uzten(...) Ohartu egiten dira edo ikasi egiten dute nola tratatzen ditugun konturatuta".

Hauxe da sortu dudan memea , guztion artean egoera aldatuko garelakoan.


Beste edizioetatik Jaiak eta ospakizunak, gizartearen isla izeneko posta aukeratu dut oso modu argian azaltzen duelako gure ekintzen zergatia gai honi dagokienez. Egia da, askotan gogoeta seriorik gabe jarduten dugula, baina bete askotan gure jokabidea justifikatzen dugu tradizioak hausnarketaren aurretik jarriz. Sarrera honetan ere jaien behatokia aipatzen da. Oso interesgarria iruditu zait. Tolosan egiten dituzten lana eta txostenak hemen dituzue.



Gai hau lantzeko baliabide egokienak gure ikasleen pentsamendu kritiko garatzen dutenak dira. Adibidez, Olentzeroren festaren antolaketan pentsatzeko gonbita egin diezaiekegu, jantziko ditugun arropak, abestuko ditugun abestiak, Olentzerok eta Mari Domingik egingo duten papera zehaztuz... Gero gure betaurreko moreekin aipatu dugun guztia aztertzen joango gara, tradizioen atzean zer dagoen hausnartu ahal izateko.

Eta amaitzeko ditugun erronkak:

- Hezkuntza komunitate osoak gure jaiekin eta tradizioekin trasmititzen ditugun baloreak aztertzea.
- Betiko dinamikak baztetzaileak apurtzea.

HAUSNARTU, OSPATU ETA GOZATU!


Asteon landu ditugunak kontuan hartuta, argi dago jaien eta ospakizunen inguruko irakurketa kritikoa egitea ezinbestekoa dela; betaurreko moreak soinean baino ezin daiteke tradizioaren “zama ” arindu. Atzera begiratu, gogoeta sakon egin eta birplanteatze-lana egitea dagokigu.

Hori dela-eta sortu dut, hain zuzen ere, honako memea:


 

 

Ildo bereko ideiak biltzen dituen post hau aukeratu dut:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/jaiak-ospakizunak-eta-gainontzeko-une.html

Izan ere, oso ekarpen aberatsak ditu; besteak beste, https://dantzan.eus/kidea/aritz/maridomingi-go-home/oier/mari-domingi-ez-eskerrikasko .

Irakurgaian ikusi dugun moduan, azken hamarkadan maiz Olentzeroren aldamenean Mari Domingi ageri da, askorentzat haren bikotekide dena. Sinbolikoan zer dagoen argi geratzen da uste horrekin: parekidetasuna emakumezko bat ondoan jartze hutsarekin lortzen da,  nahiz eta bigarren mailan laguntzaile gisa agertu; eta Olentzerok emaztea behar du (heterosexuala da, eta maitasun erromantikoaren baitakoa).

Ukaezina da ospakizunon hondoari begira  hezitzaileok lanketa egin beharra daukagula. Bide horretan, egoki deritzot, adibidez,  ikasleekin mahaingurua antolatzeari, eta, horretarako, egokiak iruditu zaizkit oso honako urratsok:



Eredu berriak proposatzea zilegi bada ere, gerta liteke iraganera jauzi egin, eta eredu egokiak ordukoak direla konturatzea. Hona hemen Leitzan egindako ikerketan oinarritutako dokumentala. Bertan biltzen dira herritar askoren testigantzak, eta herrian Orantzaroaren inguruan jaso duten tradizioaren xehetasunak:
https://www.argia.eus/multimedia/dokumentalak/leitzako-orantzaroa-olentzero

 

Badugu zer desikasi eta zer ikasi.

2021/11/09

OSPAKIZUN MOREAK

 


NIRE MEMEA:

 

 


  

 AURREKO EDIZIOETAKO POST BAT:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/jaietan-aske-gozatu-nahi-dugu.html

Post hau aukeratu dut nire ustez jorratzen duen gaia jaietako larriena baita, eraso sexistak alegia. Egia bada ere bestelako arazo asko daudela konpondu beharrekoak gure ospakizun eta jaietan zehar. Baina dudarik gabe hau da larriena eta zoritxarrez sarritan gertatzen dena. Jaietan horrelako erasoak bideratzeko eragile asko bateratzen dira: alkohola, drogak, gauaren iluntasuna, inpunitate sentsazioa,… Era berean, post-a oso egokia iruditu zait ez bakarrik jorratzen duen gaiagatik, baizik eta nola aurkeztu duen eta daukan koherentzia.

 

HEZITZAILE GISA…

Uste dot Blog honetan igotako post gehienak erabilgarriak direla DBH-ko nerabeekin lantzeko. Hortaz aparte, eta Gabonak datozela aprobetxatuz, aztertu ahal izango genuke gabon abesti baten hitzak. Erlijio abestien hitzak ezin hobeak dira mahai gainean ipintzeko gizon eta emakumeen genero erlazioak.

 

EREMU HEZITZAILEETAN LANTZEKO ERRONKAK

-Bateratzea ospakizuna edo ohitura aurrera eramatea alde batetik eta begirada morea aplikatzea bestetik.

-Ohituren balioa gutxietsi gabe, beraiek dakartzaten zama ondo aztertzea.

-Ulertaraztea ohitura batek berez ez duela justifikatzen edozein eskubideren zapalketa.

 

 

 

2021/11/08

FEMINISMOAN HAZITA ETA HEZITA

Ideia pilo dauzkat burutik dantzan ikastaroa hasi zenetik. Ideiak eta kontzeptuak antolatzen zein barneratzen nabil oraindik ere. Batez ere, Hezkidetza eta Fenimismoa bateratzea lortzeko, "a priori" hain erraza izan beharko litzatekeena edo naturalki eman beharko litzatekeena, zenbat borrokatu behar dugun (denok) harritzen nau askotan.Hainbeste dago egiteko...

Aurreko edizioetako  hainbat sarrera  irakurri ondoren, hau aukeratu dut, nahiz eta kulturaren arabera feminismo mota desberdinak egon, guztien helburu nagusia emakumearen askatasuna eta sistema heteropatriarkala deusetatzea dutela helburu aipatzen duelako eta nire esperientzarekin nahiko arira datorrelako.


Nire inguruko pertsonek, senitartez ari naiz, ez dute feminismoa formakuntza akademikoan landu baina feminismoari dagozkien ezagutzak "etxean" bertan ikasi ditugu denok (neu barne). Lau belaunaldietako emakumeok bizi izan gara elkarrekin (hiru orain) eta etxe hontan, lanari dagokionez adibidez, denok IZAN gara berdin. 

Emakumeok etxea eta seme-alabak erantzunkizun bakartzat zuten garaian, nire amama jatetxe baten sukaldari nagusi eta aititerekin, ELKARREKIN, buru nagusi zen.
Aititek, seme-alabei gosaria egunero prestatu eta eskolara eramaten zituen. Jestu txiki hauek eta adibide lelo hauek, garai hartan (1940-50 aldera) feministak ziren nire ustetan. 

Horrelakoak etxean egunero ikusteak, feminismoa eguneroko heziketan barneratu zituen, eta garai hartan hain zaila zen independentzia lortzea ahalbideartu zion nire amamari hainbat aspektutan.

Txikitatik ikasi dugu atzetik etorri garenok ere, PERTSONAK garela (ez gizon, ez emakume) eta denok eskubide, erantzunkizun eta libertate berdinak ditugula eta errespetu berdina merezi dugula eta horretarako ez da feminismoan formakuntza akademikorik behar.

Azalpen txiki honekin, arbasoek, feminismoa zer zen jakin gabe, feminismoan hezitzea eta haztea  posiblea dela, lortu zutelaren adibide bat ikustarazi nahi dut. 







FEMINISMOAK


 
Mari Luz Estebanek  bere hitzaldi bat bukatzeko erabilitako hitzak jasoko ditut hemen: 

"Feministak honaino heldu gara elkarrekin egon garelako, elkarrekin, begiz bei, besoz beso, gorputzez gorputz. Guztion ala guztion partehartzearekin, guztion ala guztion eskarmendua kontuan harturik, izen ezaguna dutenak eta anonimoak dirn parte hartzearekin. Feministak anonimoak ezinbestekoak dira. Eta horrela iraungo dugu, begiz begi, besoz beso, gorputzez gorputz, modu kolektiboan edo ez gara iraunduko"

Ideien zaparradak bueltaka dabilzkit buruan ikastaroa hasi naizenetik; autore bat aukeratzea, ekarpen bat  nabarmentzea, ideak antolatzea zaila bezain  interesgarria egiten zait. Kontzeptuak, begiradak, aktibismoa, ibildideak…Hau dena ordenatze aldera aste honetan zehar jasotako ideia  batzuk plazaratuko ditut.  

Genealogia baten beharra: Familietan gizonen abizenak mantentzen dira familiaren enborra eta indarra adierazteko, familiaren genealogia, historia. Feminismoaren historia ere ezagutu beharra dago. Feminismoa ez da beti zerotik hasten, eta belaunaldi batekoek aurreko belaunadikoen zordunak dira. Celia AmorĆ³sek aipatzen duen bezala, ez gara betiko parvenues izango.

Eta nola ezagutuko dugu mugimenduaren historia? Nire garaian (nahiz eta soziologia ikasi) beste mugimendu sozialekin batera aipatzen zen baina inolaz ere duen garrantzian sakondu. Gaur egun, nire inguruan daudenei galdetuta, esango nuke (eta agian ikasten dutenagatik) ikasketa arautuetan mugimendu feministaren ezagutza zabaltzeari  ematen zaion denbora eta indarra nahiko murritza dela.

Mugimenduaren zainketa: Feminismoak  azken urteetan eduki duen gorakada itzela izan da,  euskal gizartearen kontzietzia  areagotu egin da eta  orain edonon feministak diren pertsonak daude.  Baina Mari Luz Estebanek dion moduan, ez gara ibiliko feminismoa kontsumitzen beste produktu bat kontsumitzen dugun bezala? Eta honekin lotuta, feminismora iristen diren pertsona berriak alkizkakoan konprometitzen badira, nork zainduko du mugimendua. Kide askoko familia batean, etxean bisita ugari egon daitezke baian nor geldituko da etxeko sua  zaintzen, nor arduratuko da amaren zainketaz?

Ideien jatorri kolektiboa : Kolektiboaren indarra ideien sorreran batera ibiltzera eramaten gaitu. 

Kontzeptu batzuen erabilerarekin kontuz; Berriro Mari Luz Estebanen hitzetan oinarritzen naiz.  Interkulturalitatea, transfeminismoa bera  maiztasunez erabiltzen ditugu.  Kontzeptu  integratzaileak ikaragarri politak dira baina ez dira neoliberalismoak asmatutako tresnak  izango errealitatea lausotzeko? 

Gizartea zenbait aspektutan hobera aldatuz doa eta aldaketa horiek askotan legeetan jasotzen dira. Legeek emakumeen eskubideen urraketa  babesten zuten,  orain berriz legeek emakumeen zenbait eskubide babesten dituzte (pertsona askoren lan kolektiboari esker) eta zentzu horretan ukaezina da legeak inportanteak direla. Baina batzutan legeak eta errealitateak dionaren artean arrakala haunditzen  da horrexegatik iazko post hau aukeratu dut; planteatzen duenarekin erabat bat nator  gainera transmititzen dituen t gogoa eta ilusioa erakargarriak dira. 

LEGEA GUTXIAGO ETA BENETAKO ERALDAKETARAKO EKINTZA ERREAL GEHIAGO!

Emakume feminista ospetsu eta ezagun asko izan dira eta dira; gurean gazteen artean indar handiarekin  feminista gogotsu asko ditugu baina nire azkeneko aldarrikapen hau isilpean edo ozenki etxeetan emakume eta gizartearen alde jardun zuten eta jarduten duten  euskal emakumeentzak da.

2021/11/07

ELKARREKIN FEMISMOAREN ALDE

 

Beste urteko sarrera hau aukeratu dut, LEGEAGUTXIAGO ETA BENETAKO ERALDAKETARAKO EKINTZA ERREAL GEHIAGO!

Deigarria egin zaidan lehen gauza izenburua izan da, zeinarekin guztiz ados nago. Gutxirako balio du feministatzat sentitzeak, gero ekintzara eramaten ez badugu. Gainera, sarrera honetan nire ustez oso garrantzitsua den zerbait  esaten da, hau da, elkartuta egoteko beharra ( “AHALDUNTZE KOLEKTIBOA! ELKARREKIN GEHIAGO ETA HOBEAGOAK GARA!”) Nire aipua ere honekin lotuta dago, borroka kolektiboarekin. Uste dut gizartean ezin dela aldaketa handirik egin, gure aldarrikapenetan elkarrekin ez bagaude.


Nire inguru hurbilean haien prestakuntza akademikoan zehar feminismoari buruz izan ditudan erantzunak hauxek izan dira:

Lagun batek kontatu zidan hezkuntzako prestakuntza batean, frantsesaren arlokoa, emakume idazle frantsesei buruz hitz egin ziotela. Emakume horien pentsamendu feministak landu zituzten, esate baterako, Simone de Beauvoir edo Coco Chanelenak ( CocoChanelen 5 ekarpen feministak)

Beste lagun batek gogoratzen zuen Unibertsitateko azken kurtsoan, Ipar Amerikako literatura ikasgaiaren irakaslea, gizon bat zena, emakume idazle amerikarrak zentratu zela. Virginia Woolfez gain (Virgina Woolf eta feminismoa) garai hartan ezezagunak ziren beste emakume idazle feminista batzuk landu zituzten.

Beste aldetik, nire iloba esan zidan iaz fisika eta kimika ikasgaian emakume zientzialarien ekarpenak landu zituztela. Gehien gustatu zitzaiona izan zen gaurko emakume zientzalari gazteen lanbideak landu zituztela, zeren eta berak ez zuen bere burua identifikatzen betidanik landu dituzten emakume zientzialariekin, hau da, Marie Curie, Ada lovelace..eta nik iloba ulertzen dut, ondo deritzot emakume horiek ezagutzeari, noski, baina nire ustez emakume zientzialariak gaur egungo neskentzat erreferente izan daitezen, aurrera egin behar dugu eta gaur egungo adibideak ere irakatsi behar zaizkie.

Emakume feminista esanguratsu gisa Mozn Hassan aukeratu dut Mozn Hassan. Emakumeen zapalkuntzaren aurka borrokatzen den emakumea, Egipto bezalako ingurune izugarri matxista batean.


Monz Hassan



FEMINISTA IZATEA, BIZITZA DEFENDATZEA

     Aste honetako gaiaren inguruko informazioa irakurri ondoren, oraindik bueltaka dabiltza neure buruan feminismoak; baina nire ikuskera irekiago sentitzen dut orain, iturri desberdinetatik ideia ugari jaso ditudalako eta horietako asko dagoeneko nire barnean sentitzen ditudalako.  

                                              

Iturria: June Fernandez, Argia, 2016.[20]

   Egia da bai, bizitza osorako lana dela, azken finean bizitza defendatzea, ikastaroko kideren batek ere foroan aipatzen duen bezala.


Ander Bergarak, Gizonduzeko koordinatzaileak ere aipatzen duenarekin bat nator: “Etengabe kuestionatu behar dugu gure burua. Filosofia bat izan behar du berdintasunak, gure pentsamenduan eta eguneroko praktikan presente egongo dena, eta ez da hainbeste pankartaren atzean jartzea, bizitzeko modu bat baizik”.


    Bestalde, feminismoak hobeto ulertzeko oso baliagarria iruditu zait Iratxe Retolazak egiten duen feminismoen historien sarrera, Sareinak-en; bertan pentsamendu feministen korronte eta bilakaeraren berri emateko Rosemarie Putnam Tong-en  “Feminist Thought”  liburuko sailkapena aipatzen du:  berdintasunaren feminismoa, diferentziaren feminismoa, feminismo marxista eta sozialista, feminismo psikoanalitikoa eta generoaren feminismoa, feminismo existentziala, feminismo postmodernoa,  kulturaniztasunaren feminismoa eta feminismo postkoloniala, ekofeminismoa. 


    Sailkapen horretako azken feminismoarekin lotuta, ekofeminismoarekin, hain zuzen ere,  aipatuko nuke emakume feminista esanguratsu bat.

Maite Aristegi (Bergara, 1962)

Saltsa askotako perrexila, 

baserritarra, abokatu ikasketekin,

EHNE sindikatuko idazkari nagusi izandakoa,

Madrilgo Kongresuko kide izandakoa, 

eta Martxanterak talde feministakoa. 


    Niretzat emakume eredugarria, beti presente herrian, kalean,  betidanik baserritarren alde borrokatu duena, lehen sektorearen beharrak asetzeko  gizarte orekatu baten aldarrikapena eginez,  ingurua mantentzeko eta bere kulturari eusteko.

Bere hitzetan “Baserriaren biziberritzea emakumeen balioetatik etorriko da, balio horiei helduta dabiltza aurrera egiten”  Puntua-n elkarrizketa (11-12 or) (2016)


   Feminismoen inguruko beste ediziotako posten artean hain garrantzitsua den zaintzari aipamena egiten diona aukeratu dut; oraindik bide luzea dugu arlo honetan eta argi dago gizarte osoa inplikatu behar dela berdintasunera lortzeko. 

NORBERAREN ZAINTZA ETA EMAKUMEON ARTEKO SAREAK

  Behar beharrezkoak diren “norberaren zaintza”  eta “emakumeen arteko sareak” laburbiltzen dituzten bideoak esanguratsuak iruditu zaizkit. 

  GORA SORORITATEA!


     Azkenik, feminismoa curriculum eduki gisa prestakuntza akademikoan nork eta noiz aipatu den galdetuta nire inguruan (etxean eta  lagunartean) esan nahi nuke erantzun berdintsua jaso dudala; aipamena  institutuko garaietan izan zen, sufragio unbertsalaren inguruan bakarrik.