2019/02/02

Nola orientatu libreki, gu ez bagara libre


Iazko sarreren artean, Iosune de la Peñaren "Hitz gutxiago eta ekintza gehiago" posta hautatu dut. Diskurtso ofiziala eta errealitatearen artean dauden kontraesanak azaltzen ditu: curriculum androzentrista, hizkuntza sexista, espazioetan mutilen nagusitasuna, emakumeen hitzen balio txikiagoa, ….Ikastaroa egiten ari garenenontzat ez dira gauza berriak baina hau dena horrela den bitartean, gure eguneroko jardunean hau dena iraultzen ez bagara hasten, oso zaila izango da ikasleei behar duten orientazioa eskaintzea.  Honez gain, Marian Morenok “Queremos coeducar” liburuan orientazio eta tutoretza hezkidetzailerako proposaturiko gako garrantzitsuenak jasotzen ditu bere sarreran.

     Gizarte matxista batean bizi gara eta patriarkatuak bere baliabide guztiak erabiltzen ditu sistemak dagoen bezala jarrai dezan. Gizonezkooi pribilegio eta erosotasun asko eskaintzen dizkigu, espazio publikoan, laboralean, entzuna izatean, nahiz eta ordainetan intimitatea, sentimenduekiko konexioa edo alderdi emozionala baztertu behar izan dugun. Emakumeen kasuan aldiz, menpekotasuna, konfiantza falta, eremu pribatua eta erreproduktiboa  gainjarri zaizkio eta onurarik ez du ateratzen sexu-genero sistema honetatik.
     Kontua da, sistema hori pertsona gehienentzat kaltegarria eta diskriminatzailea dela, gure benetako izateaz aldentzen gaituela eta ez diola ongizateari batere onik egiten. Hau guztiaz jabetuta, estrategiak bilatu behar ditugu mandatu matxistei, genero estereotipoei, eta rolei muzin egin eta pertsona askeagoak eta zoriontsuagoak izateko. Orientazioak hor bere biziko lana du.

    Astean zehar agertu eta nire ustez esanguratsuak diren datuak.

    2015ean argitaratutako PISA  txostenak, genero estereotipoek ikasketetan nola eragiten duten eta zentzu honetan dagoen genero-arrailaren nondik norako nagusien berri ematen du: neskek autokonfiantza baxuagoa dutela, irakasleen eta familien aurreiritzi eta espektatibek haur eta gazteengan duten eragin handia, mutilek neskek baino 4 aldiz gehiago hautatzen dituztela ingeniaritza edo informatika ikasketak eta neskek proportzio berdinetan osasun zientziekin lotura dutenak erakusten digu ikerketak. Lanbide heziketan ere antzeko zerbait gertatzen da EAEn: 10 edo 20 aldiz gizon gehiago daude Elektrizitate eta Elektronika,Fabrikazio mekaniko, Informatika edo Garraio eta ibilgailuen mantentzean  eta alderantziz gertatzen da Irudi pertsonala, Ehungintza eta Jantzigintzan emakumeekin edo Zerbitzu soziokulturalak eta komunitarioetan eta Osasun sailan kasuan lau emakume daude gizon bakoitzeko.
     PISAren ikerketek argi uzten dute, genero-arrailak ez duela zerikusirik jaiotzez emakume eta gizonek ahalmen desberdinak izatearekin edota halako baldintzapenekin, beraz eskoletan tutoretzan, orientazioan eta orokorrean une oro,  lan egin beharko dugu estereotipoak gainditzen joateko lanbideak aukeratzerakoan.

    Zein dira nire ustez orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusienak?
  • Emakume izan eta egoteko erak baloratzea. Neskek identifikatzeko historian zehar emakume erreferenteak edukitzea garrantzitsua da eta bestetik, emakumeek bizitza mantentzeko garatu dituzten gaitasunak baloratzea ezinbestekoa da; historia androzentrista albo batera utziaz eta dena gizonen neurrira neurtu beharrean.
  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea. Ideia berritzailea iruditu zait hau eta Finlandiako kasuak atentzioa deitu dit, astean hiru orduz etxeko lanetan aritzen dira. Gure kurrikulunean ez dut horrelakorik ikusi eta aurreiritziak gainditu eta ohitura onak hartzeko garrantzizkoa ikusten dut. Bestetik zaintzaren ideia barneratu eta “merezi duen bizitzagatik borrokatzea” funtsezkoa iruditzen zait.

  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea. Bizitzarako afektibitatea funtsezkoa da. Emozioen kudeaketa eta adierazpenean dauden zailtasunak ikusirik, hau lantzea tresna interesgarria izango litzake, batez ere gizonok ditugun gabeziak hobetzeko.

Luis Boninok gizonezkoen inguruko hainbat gogoeta egiten dizkigu aurreko bideo honetan.

2019/02/01

Orientazio akademikoa: Gure GPS-a

Hasteko eta behin hona hemen sortu dudan hitz-hodeia:



Iazko post-en artean, Arginek argitaratu zuen “Neskak aurrera!” izenekoa hautatu dut.

Nire ustez oso interesgarria da. Ez hori bakarrik, ideia interesgarri asko planteatzen ditu,
hala nola “Berdintasuna berritasun da oraindik ere” Ane Urkiri kazetariak  GARA, 2018/1/11 iritzia atalean idatzitako esaldi borobila, batetik eta, bestetik, proposatzen dituen pausuak, zeintzuekin erabat ados nagoen: “Esan diezaiegun neskei posiblea dela eta “Eman diezaizkiegun neskei trasnak lortzeko” (Argine).

Nire ustetan, orientazio akademikoan dugun erronka garrantzitsu bat emakumeen
ereduak bistaratzea da. Izan ere, material gehienetan aurkezten diren eredu gehienak gizonezkoak baitira. Aldatu beharreko kontua dugu hau, justizia egiteagatik baino ez bada ere.

Beste alde batetik, funtsezkoa iruditzen zait etxeko ardurak eta zaintza-lanen
partekatzearen beharra ikustaraztea. Hau barik, ez dago jendarte justu bat ereikitzerik.


Bestalde, hementxe bildu egin ditut nire ustetan baliabide interesgarri batzuk:

ORIENTAZIO AKADEMIKOA TXIKITATIK LANTZEN HASI


Euskal Herrian biztanleriaren erdia baino gehiago gara emakume, gero eta emakumezko gehiago ikus daiteke jendartearen arlo ezberdinetan (arlo sozialean, kulturan, lan arloan, sindikatuetan…), baina hala eta guztiz ere, botere eta erabaki guneetan gutxiengoa gara, kristalezko sabaia delako.

Asko gustatu zait aste honetako gaia eta txikitatik ezinbestekoa da lan egitea. Aukeraketa ez estereotipatua egiteko bideo hau baliogarria izan daiteke: nola aukeratu, zer ikasi?



Beti bezala hortik eta handik mila buelta eman ondoren, artikulu hau topatu dut, izkutuan oso lan baliagarria egiten zuten emakume meatzariei buruzkoa. Ez dute inolako errekonozimendurik izan.

Emakumeen lana bistaratzeko eta baloratzeko material asko du Stee-Eilas sindikatuak: 2010ean “ogibideek generorik ba ote”, 2016an “Oztopoak gaindituz”, 2017an “Ustezko berdintasunari aurre egin” eta 2018an (ahaztuko ez dugun Martxoak 8) “Emakumeak planto”

Aiapatu ez dugun beste liburu hau ere interesgarria izan daiteke.


Asko gustatu zait Marivi Fernandezen post-a informazio interesgarria eta material osagarri ugari eskaintzen duelako. Ziurtasun handiarekin idatzita dago.

Nire ustetan orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko bi erronkarik nagusienak dira:

1.       Lanbidea zentralitatea izatea bizitzan. Helburua izan behar da independienteak izatea, bakoitzak bere bidea egiteko menpekotasunik gabe.
2.       Parte-hartze parekidea bultzatzea, baina nola?:
ü  Lankidetza eta elkartasuna bultzatuz eta lehia baztertuz.
ü  Arlo ezberdinetan emakumeek zein gizonek egindakoa berdin baloratuz.
ü  Nesken eta mutilen galdera, kezka, interes eta nahiei arreta berdina emanez.
ü  Neskei eta mutilei erantzukizun-maila berbera eskatuz, ikaskuntza jardueretan zein antolakuntzari dagozkionetan.
ü  Taldekatze mota ezberdinak beharren arabera antolatuz "kopuru orekatuak, talde txikiak, talde bereiziak", ...
ü  Hezkuntza komunitate (irakasle, guraso, ikasle) osoaren formakuntza eta gaiarekiko kontzientziazioa garatuz.

2019/01/31

GORA ANDRAZKOEN EGOAK !!!!!!!



Oso interesgarria iruditu zait irakurgaietan aipatzen den PsychCentral atariak argitaratu duen Estatu Batuetan buruturiko ikasketa bat.: gizonek gainbaloratzen dute euren ahalmena zientzia eta matematikarako eta emakumeak errealistagoak dira zentzu horretan. Gizonezkoek gazte gaztetatik “egoa” puztua darabilte, eta horrek haien buruan sinestea dakar. Puztu dezagun andreen egoa!

Orientazio akademiko hezitzailea egiteko nire bi proposamenak sinpleak dira, astean zehar irakurri duguna ikusita:
  1.  Autoestima , ahalmena eta seguritatea landu behar dugu emakumeok, hau da sinestu ahal dugula … zeren ahal dugu

  1. Gure materialetan ( liburuak, materialak,ariketak,adibideak) txertatu behar ditugu emakumeen izenak, ekarpenak, irudiak … irakasgai bakoitzarien genero espektatibak aldarazteko

Nire irakasgaia denbora daramat horretan : kontularia, enpresaren zuzendaria, enpresaren jabea, langilea!  beti gizonezkoa irudikatzen dugu









Alderatu beheko bi irudiak. Enpresa biren zuzendaritza batzordekoak dira….






Baina guri beti bigarrena datorkigu gogora “zuzendaritza” entzutean´

.Irati Mendiguren Cosgayaren  blog sarrera aukeratu dut Mikel Idiazekek Argia aldizkarian idatzitako artikulua oso interesgarria iruditu zaidalako eta Itsaso Paiaren “Begi Umelak” abestia aipatzen duelako. Gure  etxean askotan abestu dena  eta esanahi sakona duena etxekoentzat.

Azkenik El Diluvi taldearen “I tu, sols tu” Huntzaren bertsioa uzten dizuet “nahi duzuna izango zara…”



2019/01/30

ORIENTAZIOA


Haurreskoletan ari naiz lanean eta pentsatzen nuen aste honetako gaia nire lanetik urrun zegoela baina txostena esku artean izan dudan momentuan konturatu naiz oker nengoela eta irakurtzen joan ahala, izugarrizko erantzunkizuna dugunaren sentsazioa izan dut. Izan ere, orientazioak, esku hartzen eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena.
Beraz, esan dezakegu, hezkuntza eragileok adi egon behar garela momentuoro sexismo-bazterkeriaren desagerpena sustatzeko.


Iazko post hau aukeratu dut modu sinplean bere iritzia azaltzen duelako:
http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/02/neskak-aurrera.html
 
Aurreko urteetako blogak ikusten ari nintzela bideo hauekin egin dut topo, hotzkirria sortu didate eta hemen atxikitzen dizkizuet:

 

erronka nagusiak hauek ditugu:
  • Curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen duenez, emakumeok garatutako konpetentziak eta egindako ekarpenak ezagutza eremu guztietan isilarazita daude horregatik emakumeen ekarpenak eta emakumeek garatutako konpetentziak baloratzea ezinbestekoa da.
  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
  • Elkar ardura eta zaintza tutoretzan ezezik curriculumean lantzea.
  • Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
  • Parte hartze parekidea sustatzea.
  • Lanbidea izatearen garrantzia azpimarratzea.
  • Hizkuntza barnehartzailea erabiltzea.
  • Identitate eta bizitza eredu anitzak lantzea, genero estereotipoak gainditzen diztuztenak.
  • espazio eta baliabide parekideak bultzatu                                                                                                                                                                                                                                                                                                                Aste ona izan!!                                                                                                                        maria                                                                                                                          

Orientazio manipulatua


Aste honetan jaso ditugu datuak oso esanguratsuak iruditu zaizkit, jakin badakigu ikastetxeen estereotipoak erreproduzitzeko joeraz, baina datuek beti ere dakigun hori muturren aurrean jarri eta nondik norakoak argiago adierazten dizkigute.
Oso adierazgarriak iruditu zaizki Amparo Tomek emakumeon egoteko erak baloratzeko ematen dituen PISTAK:
-Arrakasta/Adiskidetasun
-Isiltasuna/Harrokeria
-Porrota/Perfekzioa
-Edertasuna/Bazterkeria
-Pasibotasuna/Agresibitatea
-Amore ematea/Zigorrak jasotzea
Oso identifikatua sentitu naiz hemen adierazten ziren egoteko erekin. Emakume eraikuntza honetan neure barnean egoteko modua hauetako askorekin identifikatzen naiz eta neure ikasle asko eta askorengan joera berdina ikusten dut.
Noski, harrokeria,agresititatea, zigorrak jasotzea...mutilengan ikusten ditudalarik. Eskolan, kalean, tabernan, familiartean…
Lehengo urteko ikastarokideetako honako hau aukeratu dut, bideo interesgarriak aurkeztu dituelako. Eta bide batez, neuk ere dokumental honen berri eman nahi dizuet. "Miss escaparate" izena du eta aspaldi ikusi nuen unibertsitatean, komunikabideek emakumeon eraikuntzan duen eraginaz hitz egiten du eta eskolaz gain, hezten gaituzten hainbat munstro handik ere funtzionatzen dutela gogora ekartzeko aproposa iruditzen zait:

http://hezkeh0506.blogspot.com/2018/02/orientazio-hezkidetzailea-askeago.html

Nire iritziz, erronka nagusiak honako hauek lirateke:

Neskek matematika eta ingeniaritza ez aukeratzeko antzematen den arrazoi nagusia autokonfiantzaren falta da . Matematika problema baten aurrean 5 antsietatea kudeatzeko arazoak izaten dute eta zientzialari bezala pentsatzeko eskatzen zaienean okerrago aritzen dira (pentsa dezagun ingeniaritza eta zientziekin loturiko esparruak direla ekonomia mugitzen duten esparruak). 

-PISAko datuen artean, honako hau bezalakoekin amaitzeko, nesken konfidantza eta autobalorazio positiboa lantzea. Egiteko gai direla esan, behin eta berriz gogoratu. Egiten dutena goraipatuz, baloratuz, laguntasuna eta zaintza lana lehen planoan jarriz. Hori baloratzen badugu, autokonfidantza landuko dugulako, eta konfidantza sendotuz, edozer gauza egiteko gai direla sendotu. Honakoa ikastetxe eta gurasoen erronka litzateke.

Soldataren kasuan, mundu mailan ​emakumeek %24 gutxiago irabazten dute batez          beste. “Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu duen Soldata Egiturari buruzko         Inkestak adierazten duenez, Hego Euskal Herriko emakumezko langileek, batez         bestez, 7.710 euro gutxiago irabazten dute urtero. Hortaz, emakumeen batez          besteko soldatak %33,6an handitu beharko luke gizonenarekin parekatzeko” .


-Bigarren erronka berriz, mundu mailakoa litzateke. Merkatuaren analisia egiten duen txosten honetan dioen moduan, soldata arrakala sekulakoa da mundu mailan. Aurrekoa bezalako helburuek lagunduko dute mundua aldatzen, baina merkatua lanbideen balioa aldatzen hastea ere beharrezkoa ikusten dut, aldaketa behetik gorakoa izango dela ados, baina merkatuak, soldatapeko lanak ere badauka zeresana. Haiek aldatuko ez badute ere, geure kontsumo ereduek, geure bizimoduek aldatu beharko dute.


2019/01/29

BIOGRAFIA PERTSONAL ASKEAK ERAIKI DITZAGUN!





Gure gizartean sexismoaren isladak hantzeman daitezke edonon. Galdera da: bizitzan zehar egiten ditugun hautu garrantzitsuak eta mantentzen ditugun jokabideak, ez ote daude inposatutako sexu-genero sistema horren eraginagatik baldintzatuta? Alegia, benetan askeak ote gara gure bizi proiektuak martxan jarri eta batera edo bestera bideratzen ditugunean?

Datuek ez dute askatasun horren berri ematen. Guztiz kontrakoa: ibilbide-akademikoak nahiz ogibideak erabakitzerako orduan, genero-arrail izugarri baten presentzia jartzen dute agerian hainbat ikerketek.  Esate baterako, mutilek neskek baino 4 aldiz gehiago hautatzen dituzte ingeniaritza edo informatika ikasketak eta neskek proportzio berdinetan osasun zientziekin lotura dutenak. Eta beranduago, emakumeen presentzia erabaki-guneetan oso minoritarioa da. Adibidez, EAE-ko 10 alkatetzatik 2tan bakarrik daude emakumeak agintean.

Errealitate gordin horren atzean dagoena, sozializazio prozesuak aurrera egin ahala ematen den generoaren eraikuntza desberdindua da. Familiatik, eskolatik nahiz gizartetik eratorritako espektatibek haur eta gazteengan eragin handia dute. Neskekiko, ondorio bereziki negatiboak dakartzaten gutxiespenezko izaera duten aurreiritziak proiektatzen dira, autokonfiantza baxuagoa sorrarariz haiengan.


Josune de la Peñak idatzitako “Hitz gutxiago eta ekintza gehiago” izenburupeko post-a aukeratu dut. Egileak generoaren araberako desberdintasunak zehatz-mehatz aztertzen baititu, bai ikasketa-bidea hautatzerako orduan eta bai lan-merkatuan gizon eta emakumeek betetzen dituzten lanpostu desberdinak azalduz.



Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena. Nire iritziz, orientazio hezkidetzailearen erronkarik nagusienak ardatz hauen baitan egituratzen dira: 

+ Gauzak Emakumebatenmoduan!! egitearen balioa aldarrikatzea.

+ Ikasketa nahiz ogibideekiko aurreritzi estereotipatizatuen azterketa egitea eta eraikuntza sozial gisa kontzebitzea, “biologiaren baldintzapen” gisa ikusteari uzteko.

+ Hezkuntza afektiboa eta elkarrenganako ardura/zaintza ekintzak sustatzea.

+ Neskengan auto-konfidantza suspertzeko eta parte hartze parekideai bide emateko estrategiak aplikatzea.

Orientazio hezkidetzailea egiteko material lagungarriak: 

Hona Mujeres Fundazioak “Formulas para la Igualdad” izeneko koadernoen artean orientazio akademiko-laboralera bideratutako material hezkidetzailea:

Eta, amaitzeko, tutoretza orduetan lan daitekeen pelikula baten trailerraren esteka gehituko dut. Bertan, munduaren generoen araberako hierarkia aldrebestuta agertzen da. Egoera inbertitu imaginario horretan zeharo txundigarri eta surrealistak egiten zaizkigun gertakizunak ematen dira. Eta, benetan, egungo errealitatearen inguruan zer pentsatu ematen du: “No soy un hombre fácil”





2019/01/28

Baliabideak saretu eta elkarlana biderkatu


Zertan aldatuko litzateke gure jarduera hezitzailea sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero?
Erabiltzen diren curriculum eta baliabide didaktiko guztiak hezkidetzaileak izateak, nire iritziz ikaragarrizko  aurrerapena izango litzake. Gazteei, gutxienez eskolan iristen zaizkien irudi eta mezuetan, estereotipo eta aurreiritziak deuseztatzeak eta bakoitzaren diferentziak eta ezaugarri pertsonalak baloratzeak beraien identitate pertsonala garatzeko askatasun gehiago emango lieke. Eta pentsatzen jarrita ez dut ulertzen zergatik administrazioek ez duten gehiago behatzen eta mugatzen eduki sexista edo ikuspuntu androzentristak dituzten eskoletako liburu eta materialak, zergatik ez duten editorialekin elkarlan handiagoa egiten liburu eta eduki hezkidetzaileak sortzen.
Nik dakidala, 2013an Hezkuntza Sailak  Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana” argitaratu zuen. Baliabide beharrezkoa  bertako helburuak jorratzeko baina horrelako tresna, eskolek nahieran baliatu dute eta ez da jarraipenik egin edo amaierako ebaluaketarik egin bost urte pasa ondoren.
Hori horrela izan da ere, ez nuke ahaztu nahi irakasle eta eskolan dabiltzan gainerako eragileek duten garrantzia, gure bitartez jasotzen duten curriculum ezkutu horregatik. Batzuetan nahiz eta material egokia eduki irakasleon komentario edo iritziekin bertan behera bota ditzakegu liburuetatik edo curriculumetik jaso dezaketen mezu hezkidetzailea. Beraz, funtsezkoa da inplikatuen sentsibilizazio lortzea eta formazio trinkoa izatea, dugun parekidetasun gabeziez eta sexismoaz erreparatu eta aldaketaren premiaz jabetzeko, Marian Morenok dioen moduan, material didaktikorik onena gure zerebroak dira. 

Zure ustez eremu hezitzaileetan baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri” bat?
Pertsona formatuekin gure eskoletan diagnosi on bat egiteak, sinesten ez dutenei edo premia ikusten ez dutenei konbentzitzen lagun dezake. Bide batez, behar beharrezkoak dira baliabide ekonomikoak: Curriculumak eta baliabideak aldatu, proiektu berriak sortu eta ikastaro zein tailerrak garatzeko dirua behar da. Argi izan behar dugu, eskolan hezkidetzarako erabiltzen den  dirua gizarterako inbertsio ikaragarria  dela.
Eider Olareagaren “Curriculunak eraldatzen” posta arraz interesgarria egin zait eta bertan bi atal nabarmenduko nituzke: 2015 urtean Eibarko Udako Ikastaroetako bideo laburra, non “Hezkidetzak hezkuntzan, ikasgelak aldaketa sozialerako tresnak” duen garrantziaz gain, denok daramagun motxila androzentrikoa, betaurreko moreen premia, formazio trinkoa irakasle-eskolan eta abar aipatzen ditu.

 Bigarrena, eskolako irakasle talde batek sorturiko proiektuaren berri emate du, bloga erabiltzen dute baliabide pedagogiko bezala, oso polit eta egokia iruditzen zait nahiz eta elikatzeko lana dezente izan eta gazteen inplikazioa ezinbestekoa ikusten dut.
 


Ondo izan