Euskal Herrian biztanleriaren erdia
baino gehiago gara emakume, gero eta emakumezko gehiago ikus daiteke jendartearen
arlo ezberdinetan (arlo sozialean, kulturan, lan arloan, sindikatuetan…), baina
hala eta guztiz ere, botere eta erabaki guneetan gutxiengoa gara, kristalezko
sabaia delako.
Asko gustatu zait aste honetako gaia eta
txikitatik ezinbestekoa da lan egitea. Aukeraketa ez estereotipatua egiteko
bideo hau baliogarria izan daiteke: nola aukeratu, zer ikasi?
Beti bezala hortik eta handik mila buelta
eman ondoren, artikulu hau topatu dut, izkutuan oso lan baliagarria egiten zuten
emakume meatzariei buruzkoa. Ez dute inolako errekonozimendurik izan.
Emakumeen lana bistaratzeko eta
baloratzeko material asko du Stee-Eilas
sindikatuak: 2010ean “ogibideek generorik ba ote”, 2016an “Oztopoak
gaindituz”, 2017an “Ustezko berdintasunari aurre egin” eta 2018an (ahaztuko ez
dugun Martxoak 8) “Emakumeak planto”
Aiapatu ez dugun beste liburu hau ere
interesgarria izan daiteke.
Asko gustatu zait Marivi
Fernandezen post-a informazio interesgarria eta material osagarri ugari
eskaintzen duelako. Ziurtasun handiarekin idatzita dago.
Nire ustetan orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko bi
erronkarik nagusienak dira:
1.
Lanbidea zentralitatea izatea bizitzan.
Helburua izan behar da independienteak izatea, bakoitzak bere bidea egiteko
menpekotasunik gabe.
2.
Parte-hartze parekidea bultzatzea,
baina nola?:
ü Lankidetza
eta elkartasuna bultzatuz eta lehia baztertuz.
ü Arlo
ezberdinetan emakumeek zein gizonek egindakoa berdin baloratuz.
ü Nesken eta
mutilen galdera, kezka, interes eta nahiei arreta berdina emanez.
ü Neskei eta
mutilei erantzukizun-maila berbera eskatuz, ikaskuntza jardueretan zein
antolakuntzari dagozkionetan.
ü Taldekatze mota ezberdinak beharren arabera antolatuz
"kopuru orekatuak, talde txikiak, talde bereiziak", ...
ü
Hezkuntza komunitate (irakasle, guraso, ikasle)
osoaren formakuntza eta gaiarekiko kontzientziazioa garatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina