Irudi moldatua: Agenda escolar Coeducativa 2018/2019, Junta de Andalucía |
Aste honetan Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruan ikusitakoari buruzko memea hau da: ikastetxetan curriculuma eta baliabideak berrikustearen gauzatzeko hainbertze baliabide eskuratu ditugu. Ez dugu aitzakiarik! Lanean hasteko tenorea dugu, atzera ezina, sahies ezina! Irakaslea naizen aldetik, gure ikastetxean oraintsu abiatzen ari gara diagnosi fasea burutzen, hortaz gai hau ezin gusturago irakurri eta hartu dut. Une honetan, etorkizuneko helduek hezkidetzeko duten aukera bakanetakoa ikastetxean dago. Has gaitezen! Hain egoki adierazia den esaldia berridaitziz,
Izaera hezkidetzailea txertatzen ez bada, berriro ere, Zygmunt Baumanek
sorturiko metaforari aipamen eginez, ikasleak etengabe eta abiadura handiz
aldatzen eta berreraikitzen ari den mundu moderno likido baterako hezi beharrean,
aspektu honetan ere kultura solidoa transmititzen jarraituko du: sistema
patriarkalaren mezuak zein jakintza naturalizatuak erreproduzitzen eta haren
transmisio-kate izaten.
Egin dezagun!!!!! Hezkidetza dezagun !!!
Gure jarduera hezitzailean sistematikoki curriculuma eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero, biztanleri erdia ikusaraziko genieke ikasleei erreferenteparekideak eta errealak normalitate gisa barneratzeko bidea izanik. Horretaz gainera, ikerarkiak parekatzeko bidea hasiko litzateke, emakume zein gizon parean jarriz.
Eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia erabilgarria Bechdel testa dugu, filmetan, komikietan eta bestelako kultura-produktuetan genero-bereizkeria detektatzeko sistema erraza.
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Argiñek egin zuena aukeratu dut, Eskola eraldatzen! Gaia argiro aurkeztu du eta iturburuak eredu desberdinetan erkatu:
Ane Leniz, aurreko ikastarokideak egidako komikia ere bertan aurkitu dut, eta gaiaren aurkezpena gustatu egin zait.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina