Curriculuma eta baliabide didaktikoen inguruan
ikusitakoari buruzko
HAUSNARKETA:
Curriculum-edukia esaten
zaio ikasten eta irakasten dena osatzen duten elementuen multzoari eta hezkuntza-eredu
pedagogikoaren "esparrua" esaten zaio hezkuntza-eredu pedagogikoaren
ildo nagusiak biltzen dituen dokumentu bati, curriculuma garatu ahala zehaztuz
joango denari. Hau da, klasean eta
bertan osatzen den jarrera, harreman eta edukiari.
“Curriculum bat
hezkidetzaren ikuspuntua txertatuz gero, pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio
ezan heztea izango du helburu, sexu/genero sistemaren araberako menperatze harremanik
ez dira emango eta diferentziatik berdintasunean heziko da. Hori lortzeko,
ikasleen trebetasun guztiak garatu eta estereotipo eta aurreiritziak
deuseztatuko dira bakoitzaren diferentziak eta ezaugarri pertsonalak baloratuz
”.
Irakaslearen prestutasuna
eta asmoak beharrezkoak dira honelako lan bat egiteko. Beraz, galdetuko dut:
Edozein izan daiteke hezkidetzan irakasle? Zer da onartu eta onartuko ez
duguna? Irakaslearen asmoak pisu handia
dutelako ondoren hezkidetza programan sartzeko orduan eta egiteko moduan ere.
Metodologiari dagokionez
irakasleak bete behar duen taulan hainbat puntuk atentzioa deitu didate:
“Sexua eta generoa
gainditzen dituen portaera batzuk garatu ditut” aipatzen da klasean neurtu
beharreko puntu bat bezala, bano zer da hori? Nola ebaluatzen da? Ez digute
hazi genero ez binarista gailentzen den sistema batean orduan horri aurre
egitea oso zaila da eta tresnak baditugu, nola ekingo dugu?
“Lengoaia ez sexista erabili dut” hemen mailak eta mailak daude, aurretik ikusi dugun bezala denok hauteman ditzakegu esaldi sexistak bano benetan aldaketa emateko hitz berriak asmatzen ibili beharko ginateke eta horretarako kurtsillo bat egin.
Metodologiaren bigarren
taulan bai neska eta mutilekiko nolako jarrerak izan behar diren azaltzen du.
Bano nola aldatu dezakegu jarrera, askotan proiektu erreformista bat egitean ez
ditugu bideak markatzen. Eta, hori, nire ustez da hemen gertatzen dena, oso modu
politean gelditzen da klasean egin beharreko pausuak jarraitzea bano gero
egiten ditugun pauso horiek nora eramaten gaituzte? Hori ez dut hain argi
ikusten hemen.
Zertan aldatuko litzateke gure jarduera hezitzailea
sistematikoki curriculuma eta
baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero? Aipatu
2 aspektu nagusi.
Aldatuko litzatekeen lehenengo gauza gelan hausnarketara
bideratuko luke eta oso lagungarria iruditzen zait. Eta, bestetik, askoz lan
handiagoa beharko lukeela.
Zure ustez eremu hezitzaileetan/jendartean baliabideetan
hezkidetzan
oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia “erabilgarri” bat?
Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post HAU aukeratu dut oso ados naguelako planteatzen dituen erronkekin.
Eta bukatzeko....aste ona izan!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina