2023/01/21

ETA BALIABIDEAK... ZER?





Horrek esan nahi du teoria eta praktika eskutik joan behar direla. Curriculuma teoria da eta baliabideek praktika osatzen dute. Baina ez dut esan nahi bakarrik curriculumak eta baliabideek bat etorri behar dutela, ez. Haratago joan nahi dut eta horregatik esaten dut hezkidetzarako curriculumak hezkidetzarako baliabideak exijitzen dituela. Bestela dena paper buztia izango da. 

Ondorioz.....



Curriculuma eta baliabideak (edukiak, metodología, materialak...) eskutik joan behar dira, errealitate bakar bat osatu behar dute, eta dena berdintasunaren kolorearen barruan. 

Baina teoria egitea oso "lan erraza" da. Paper batean pentsatzen eta sentitzen dugun guztia idaztea, nire ustez, hezkidetza prozesuaren zatirik errazena da. Paperak dena aguantatzen du, baina gero hori praktikan jarri behar da eta hori... hori bai dela zailena. 

Eta hona hemen horretarako aurki ditzakegun zailtasun batzuk (seguraski askoz gehiago egongo direla): 
  • Askotan, irakasleei hezkidetza plana aurrera eramateko formakuntza falta zaigu eta hezkidetza-prozesu honetarako baliabide onak aurkitzeko edota sortzeko laguntza behar dugu, hau da, formakuntza behar dugu.
  • Orokorrean, ezjakintasuna oso ausarta eta oso inkontzientea da, beraz, askotan gure jarrerak patriarkatuaren formak errepikatzen ditu ezjakintasunagatik. Eta, batzuetan, ezjankitasun horretan curriculum ezkutua oinarritzen da. Horregatik, diagnosia egin beharko genuke eta aztertuko beharko genuke nolakoa den gure jarrera, gure jokaera, gure hizkuntzaren erabilera... aspektu guzti horiek sexistak izan ez daitezen. 
  • Baina beste batzuetan, patriarkatuaren eredua errepikatzen da eta ez da ezjakintasunagatik, nahita baizik. Gure eskolan, batzuetan, horrelakoak aurkitzen ditugu eta horiek ere, hezi behar ditugu.
  • Edukiak, metodologia eta materialak,  askotan, sexistak dira.  Horiek guztiak aztertu behar ditugu behar denean aldatzeko edota moldatzeko, eta sexistak izanda ezin baditugu aldatu edo moldatu... baztertzeko.
  • Denbora: Askotan, gauzak egin nahi ditugu baina denbora faltagatik ezin dugu zeren denok baitakigu eskola batean ehun mila zeregin bete behar ditugula egunero. Noski, goian daudenak eta hainbeste gauza betetzeko behartzen gaituztenak (eta ez nago zuzendaritza taldekoei buruz hitz egiten) ez dakite zer den eskola bat eta ikasleekin egunero lana. Beraz, agintzea eta exijitzea oso erraza da. Haientzat dohainik da, guretzat, aldiz ez, esfortsu handia egin behar dugulako ahal dugun guztia betetzeko.

Baina orain arte aipatutako faktore guztiak baino garrantzitsuagoak, nire ikuspuntutik, beste bi faktore daude:  

  • Sinesmena: Benetan, hezkidetza posiblea dela sinesten ez badugu ez dugu ezer egingo, eta, askoz jota, ekintza puntual batzuk egingo ditugu, baina besterik gabe.
  • Eta aurrekoarekin lotuta, benetako hezkidetza ikastetxeko apustua izan behar da eta komunitate osoa inplikatu behar da. 
Azken puntu horiek betetzen badira, dena posiblea izango da. Ez da erraza izango, baina bidea, nahiz eta zaila eta nekatua izan, egingo da, aurkituko da eta jarraituko da. 

Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako posten artean Maisazoe-na aukeratu dut. Bertan, Heziberri aipatzen da eta une honetan, curriculum berriarekin, apur bat atzeratuta gelditu da. Hala ere, post horretan diagnosia egiteko baliabideak eta baliabide hezkideitzaileak aipatzen dira, oso baliogarriak izan daitezkeenak.

Eta amaitzeko, bi baliabide interesgarriak aipatu nahiko nituzke, eskolan erabil ditzakegunak. Alde batetik, "LA PRINCESA QUE NO QUERÍA SER RESCATADA" daukagu. Neska eta mutilen arteko berdintasuna lantzeko gida bat da. 





Eta beste alde batetik, "HEZKIDETZAGUNEAN" aurkitu dudan materiala daukagu. Hor, haur hezkuntzan zein lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan Hezkidetza lantzeko baliabide ugari aurkitzen ditugu.
 

Bali@bideak

Asko gustatu zait Maialenek argitaratu duen berria. Ametsak elikatu behar direla eta hark hasitakoaren bidetik jarraitu dut nik.



Ez dago begirada feminista sustatzerik baldin eta guztia egina dagoela pentsatzen badugu, 

Horren inguruan hitz egiten du Amalia Barquinek Baina hori jada ez da gertatzen artikuluan. Egiten dugunaren analisia izan behar du abiapuntua curriculuma eta baliabideak hezkidetzara begira jarriko baditugu. Horretan lagungarri dira  'Desaprendiendo. Una mirada feminista a la etapa de secundaria' tankerako lanak. Katalunian egindako gida bigarren hezkuntzako ikastetxeetan lan egiten dutenentzat gonbidapena da, begirada kritikoaren alde egiteko eta ikasgeletan genero-ikuspegia txertatzeko.


Esango nuke Bigarren Hezkuntzan ari garenon gehienok ahalegin txikiak egin ditugula han eta hemen eta irla horien eraginari erreparatu diogula, ez oso ziur. Hasierako pausu hori emanda, nola lortu bakoitzak bere diziplinan hezkidetza gainontzeko guztiaren aterpe izatea? Begirada oso horretan aurkitzen dut nik zailtasun handiena.  

Has gaitezen estrategia gutxi batzuekin:

  • Hizkuntza zaindu eta erne ibili guk eta ingurukook erabiltzen ditugun hitzekin eta esateko moduekin Hezkidetza planeko 2. zutabea aintzat hartuta. 

  • Pilar Aristizabalen proposamenari jarraituta izan daitela aniztasuna gure azalpen, adibide eta proposatutako lanetako ardatza.

  • Azter ditzagun erabiltzen ditugun materialak hasierako testuan proposatutako Nola landu eta aukeratu Hezkidetzako materialak laguntzarekin.


Bigarren hezkuntzako liburu asko, matematika ikasgaian bederen, lehengo moldeetan idazten dira oraindik. Betaurreko more barik ere azkura eragingo digu liburu oso erabiliaren azken edizioan 2. batxilerrerako proposatutako buruketa askoren formulazioak. Eskubikora ekarriko nik

      



  • Indartu dezagun Hezkidetza Planeko 3. zutabea. Emakumeen ekarpenekin batera, inguruan bertan ditugun zaharrenetik hasita, aitortu diezaiogun eremu domestikoari eta zaintzari duen garrantzia. 


Aurreko ikasturteko Eskolan, genero ikuspegia, nonahi post-a aukeratu dut aberatsa delako zailtasunen analisian nahiz eskaintzen dituen baliabideetan.

2023/01/20

             

                                                         BUZTI EIDAZU BIDEA

Eskoletako egunerokotasunean, eskuhartzerako erabili behar diren tresna eta baliabide didaktikoak,   hainbatetan, gure kontrolpetik at dauden baliabideak erabili behar izaten ditugula edo beste batzuetan berriz,  denbora mugatua izateak “eskuregi” dauden tresnak erabiltzeko  erraz jausi gaitezkeen inertziek,  esaten duguna egiten dugunarekin edo transmititu nahi dugunarekin kontraesanetan jartzen dugu.

Sexismoa edonon, edonola eta etengabe ezkutuan zein agerian murgilduta dago. Eskuragarri dauden baliabide didaktikoetan sexismoa “Zehar lerro bezala” hedatuta bait dago. Indarrak neurtzea eta guztion artean egiten duguna optimizatzea garrantzitsua da baina aldi berean, materialak hezkidetzeko pausuak lortzen joatearen helburua ahaztu gabe.

Irakasle eta hezitzaile guztion sentsibilizazioaz hasiz, tresna didaktikoei begirada morea jarri behar diogu. Hauen azterketa eginez eta gure ikuspegi kritikoa landuz  eraldatzeko estrategiak  txertatzen  lagunduko digu. Tresnak aztertzerakoan, hausnartu eta genero ikuspegia kontutan izatea erabakiak hartzerakoan beharrezkoa izango da gure inguruan berdintasunean hezteko jarrera aktiboa indartuz.

 Jarduerak antolatzerakoan baliabide didaktiko hezkidetzaileak erabiliz gero, balio eta jarreren transmisioa curriculum ezkutua saihesten lagunduko dute. Ez dugu ahaztu behar gure ikasleentzako, eredugarri garela eta hezitzaile eta irakasleen jokaeren bitartez baita hizkuntzaren  erabileraren bitartez, ikasleek beraien imajinarioa garatzen  dutela eta honetan daukagun eraginkortasunez ondo jabetu behar garela.

Azkenik, ikastetxeetan erabiltzen diren baliabide didaktikoen diagnosi eta azterketa egitea oinarrizko abiapuntua da ondorengo erabakiak hartu al izateko eskuhartzean jarduten duen irakasle taldeak.

 Beraz, teoria praktikan busti dezagun!

                       

 

 

*Aurreko edizioetatik #ArgiñeALren “Hasiko gara? Teoriatik praktikara! “ aukeratu dut.

Oso sarrera egokia egin du pausoz pauso azalduz nola eraiki beharko genukeen curriculum hezkidetzailea. Horretaz gain, baliabide oso interesgarriak txertatu ditu, zenbait ipuin hezkidetzaile eta irudiz beteta bai dago.