Hasteko, aurreko
urteko blogeko sarreren artean “Eraldaketa partaidetzaren bidez” deitzen dena
aukeratu dut gizarte eraldaketa asko interesatzen zaidalako eta, noski,
partaidetzak ekarpen handia egiteko duelako alor horretan. Gainera, oso
interesgarria iruditzen zait Debagoienan alor horretan egiten ari diren lana,
postean aipatzen dena tarteko, eta hurbiletik bizi ditut partaidetza prozesu
horietako batzuk. Bide beretik, Iruñeko Udaleko partaidetza saila ere kontuan
hartzekoa da, ekimen interesgarri ugari jartzen baititu martxan.
Bestalde, inguru hezitzaileetan partaidetza parekidea sustatzeko erabilgarria izan daitekeen baliabideren bat gomendatzeko eskatu digutenez, nik moldaketa bat egin nahi nuke beste alor bateko ekimen batetik abiatuta. 2016 urtean Donostia Europako Kultur Hiriburu izan zenean martxan jarri zen “Energia olatuak” deitzen zen ekimen bat. Bertan, herritarrek proposatutako ekimenak diruz laguntzen ziren eta zein proiektu finantziatu erabakitzeko errolda bidez aukeratzen zen herritar talde bat. Hemen dago azalduta zehatzago:
Proiektua bera
baino, kasu honetan, herritar talde horrek erabiltzen zuen metodologia da
gehien interesatzen zaidana. Izan ere, iruditzen zait hezkuntzarako
esportagarriak diren zenbait kontu badaudela. Adibidez, herritarrek (edo, gure
kasuan, ikasleek) egindako proposamenak ahalik eta modu sinple eta
eraginkorrenean jasotzea. Gero, kuantitatiboki eta kualitatiboki baloratzea
jasotako proposamenak eta, horretarako, talde hetereogeneoa osatzea. Gure
kasuan, talde hetereogeneo horretan adin desberdinetako ikasleak izan daitezke,
kasuaren arabera, edo baita ikas-komunitate osoa ordezkatuko duten kideak ere.
Azkenik, nire
inguruan partaidetzaren inguruan behatu ditudan aspektuen artean “Tertulia
dialogikoa” deitzen den ekimen bat aipatu nahiko nizueke. Agian “tertulia
dialogiko literarioa” da burura etorri zaizuen lehen adibidea, baina ez du
literaturarekin lotuta egon beharrik, badaude bestelako tertulia dialogikoak ere. Irakaskuntza dialogikoa oinarri hartuta
metodologia bat planteatzen da tertulia dialogikoen bidez. Laburbilduta, zazpi
printzipio ditu metodologia honek eta, hain zuzen ere, horietako bat da
berdintasunezko elkarrizketa. Hori lortzeko, moderatzaileak banatzen ditu modu
orekatuan tertulian parte hartzen duten kideen hitzartzeak. Oso harrera ona du
ekimenak eta parte hartze parekidea lortzen da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina