Heziberri 2020 Hezkuntza eredu pedagogikoaren markoan, hezkidetza behin baino ez da aipatzen. Hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Curriculum Dekretuetan izaera hezkidetzailea txertatzen ez bada, sistema patriarkalaren mezuak zein jakintza naturalizatuak erreproduzitzen eta helarazten jarraituko da. Hezkuntza-curriculumak hezkidetzaren ikuspuntutik egiteko, iturburu soziologikoa, psikologikoa, pedagogikoa eta epistemologikoa kontutan hartzea ezinbestekoa da, non gizarte antolamendua nola dagoen banatuta aztertu, teoria psikologiko legitimitatuak zalantzan jarri garapen integrala eta nortasunaren garapena mugatua gera ez dadin, hezkuntza ereduak berreraiki eta emakumearen jakintzak, jakintza akademikoaren baitan egituratu beharko diren.
Mundu ideal batean pentsatzen hasita, pertsona askeak dituen jendarte bat aurkituko genuke. Genero rol eta estereotipoen aginduetatik at aniztasuna oinarri duen eredua. Norbanakoen gaitasunen eta bakantasunaren aitortzan oinarritutakoa, pertsona guztiak parekidetasunean eta diskriminazio ezan heziak. Hierarkizazioa eta menperatze harremanik eraikitzen ez dituen jendartea, ezberdintasunetik berdintasunean heziko lukeena. Pertsona guztien trebetasunak garatu eta estereotipo eta aurreritziak deuseztatuko lituzkeen ereduan, bakoitzaren ezberdintasunak eta ezaugarri pertsonalak baloratuko liratezke. Hezkuntza ereduak, hezkidetzan oinarritutako curriculum eta baliabide didaktikoak aurrera eramango lituzke eta eskola litzateke guzti hori bermatuta utziko lukeen egitura sozialaren eremu garrantzitsu bat. Horretarako diskurtso androzentrikoa deuseztatua legoke, hezkuntza komunitate osoa gaiarekiko sentsibilizatuta agertuko litzateke eta curriculum hezkidetzailearen tresna ezinbestekoa litzateke. Irakaslego formatu eta konprometitu batetik hasita, material didaktiko zein jarduera hezkidetzaileez lagunduta eta genero ikuspegia txertatuta izango lukeen espazio zein praktikekin osatua.
Hala ere, utopikoa da oraindik aurretik aipatutako ideal hori. Sistematikoki curriculum-a eta baliabide didaktikoak egun hezkidetzaturik egotea zaila baino ia ezinezkoa da oraindik. Sistema patriarkal batean bizi gara eta horrek bizitzaren alderdi guztiak hartzen ditu bere baitan. Hezkuntza gainera, sozializaziorako parte garrantzitsua den aldetik ez dio oraindik ihes egin aginte sistemak markatutako ildoari. Teoria egokia zein den jakinik ere, praktikan galdu egiten du beharko lukeen izaera hezkidetzailea, izan ere, patriarkatua sistema osoaren egituran dago eta curriculum-a sistema hori sostengatzen duen duen beste elementu bat da. Artikulu honetan ere argi adierazten da eskola berdintasunean hezteko bidean urrun dagoela oraindik.
Gainera ez da nahikoa legeak aldatzearekin, hauek aurrera eramateko eta betetzeko borondaterik ez dagoela iruditzen zait. Hitz politak paper gainean idaztea baino errazagorik ez dagoelako, baina horiek gauzatzeko baliabide pertsonal eta ekonomikoak ezinbestekoak dira. Hezkuntza komunitatea osatzen duten profesionalak sistematikoki formatu beharko liratezkeela iruditzen zait. Egun, bakoitzak bere kabuz eta interesen arabera, hautu pertsonal gisa gauzatzen du formakuntza hau eta nekez bihurtuko dugu eskola mistoa hezkidetzaile ez bada sistematikoki formakuntza feminista jasotzen. Intentzioa izatea ez delako nahikoa, jakin egin behar delako, bestela praktika burutzerakoan irakas prozesuan akatsak egiten jarraituko da. 2015ean Europako Parlamentuak, genero berdintasunean heztea eskatu bazuen ere, ez da oraindik formakuntza hezkidetzaile eta feminista sistematizatu.
Gainera, Berdintasun legea onartu zenetik 10 urte bete diren honetan eta hezkuntza lege ezberdinetan, emakumearen berdintasuna aitortzeko hainbat aldaketa emanda ere, ez Hezkuntza Minsiterioak ezta Autonomi Erkidegoek ere, ez dituzte beharrezko urratsak eman, textu liburuetan esaterako, emakumeen presentzia ziurtatzeko. Eta oraindik okerragoa dena, ez dute uste beraien konpetentzia denik ere, beraien eskuduntzatik ihes dagoela adierazten dute argitaletxeei errua egotziz. Batzuk besteei pilota pasatzen jarraitzen duten bitartean inork ez du esku hartzen hain garrantzi handia duen gai honetan.
Hortaz bai eremu hezitzaileetan baita jendartean ere, baliabideetan hezkidetzan oinarrituriko begirada sustatzeko estrategia betegarri garrantzitsuena formakuntza dela iruditzen zait. Hezkidetzak duen garrantziaz kontzientzia hartu ezean, gaiarekin sentsibilizatutako jendarte bat izan ezean, feminismoa sistematikoki irakatsi, ikasi eta praktikatu ezean, eskola zein gizartea nekez izango baita hezkidetzaile. Irakas prozesu feminista ezinbestekoa da, hasiz hezkuntzaren esparruan poliki jendartera zabaltzeko. Horregatik hezkuntzan dihardugun profesionalok gure buruak formatu behar ditugu eta baliabideak hezkidetzatzen joan. Gainera, erakunde publikoek bere gain hartu beharko lukete sortutako legeak betearazteko borondatea, baina horretarako lehendabizi beraiek ere beraien burua formatu beharko lukete, dagozkien esku hartzeak egoki bete ditzaten. Feminismoan jakitun eta sinesdun diren agintariak izan ezean, paperean idatzita geratzen jarraituko baitute berdintasunaren izenean sortzen dituzten legeriak, curriculum-ak, etb. Ideia hauek guztiak biltzen ditu Marian Moreno-k ere bideo honetan.
Hala ere, gure esku dauden neurriak hartzen jarraitu beharra dagoela iruditzen zait, gu baikara hezkuntzan dihardugunak eta berau aurrera eramaten dugunak. Horregatik, norbera bere esparrutik, diagnostikoak egiten has gaitezke, materialak hezkidetzaile bihurtuz (moldatuz, osatuz, ordezkatuz, sortuz, sareratuz eta partekatuz) emakumeen presentzia geletara ekarriz, emakumezkoarena den jakintza akademizatuz, hezkuntza ereduak berreraikiz, naturala izan dena desnaturalizatuz, jendarte antolamendua zalantzan jarriz, etab.
Adibide bat aipatzekotan, ABOKATUAREN DEFINIZIOA begiratu dut GAZTELERAZ:
Abogado (del latín: advocatus, ‘llamado en auxilio’) es aquella persona que ejerce profesionalmente la defensa jurídica de una de las partes en el juicio, así como los procesos judiciales y administrativos ocasionados o sufridos por ella. Además, asesora y da consejo en materias jurídicas. En la mayoría de los ordenamientos de los diversos países, para el ejercicio de esta profesión se requieren estudios universitarios en Derecho —licenciatura en Derecho—, estar inscrito en un colegio de abogados o bien tener una autorización del Estado para ejercer.
El abogado que ejerce de forma altruista por causas públicas es un abogado pro bono, también llamado ad honorem; y el que defiende a los ciudadanos sin recursos es el abogado de oficio o de turno.
BERTSIO BIRZIKLATUA:
Las personas que se dedican a la abogacía ejercen profesionalmente la defensa jurídica de una de las partes en el juicio, así como los procesos judiciales y administrativos ocasionados o sufridos por dicha parte. Además, las personas que practican la abogacía asesoran y dan consejo en materias jurídicas. En la mayoría de los ordenamientos de los diversos países, para el ejercicio de esta profesión se requieren estudios universitarios en Derecho -licenciatura en Derecho- y estar inscrita o inscrito en un colegio de abogadas y abogados, o bien tener una autorización del Estado para ejercer. La abogada o el abogado que ejerce de forma altruista por causas públicas es una abogada o un abogado pro bono, también llamada o llamado ad honorem; y la abogada o el abogado que defiende a la ciudadanía sin recursos es la abogada o el abogado de oficio o de turno.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina