2021/02/08

NORANTZA DA ZAINTZA

 


 Aste honetan Jaso Z.E -ren ekarpena aukeratu dut bere hausnarketarekin bat natorrelako: norbanakoaren gaitasunak garatzeko eskuhartze hezkidetzaile bat nahitaezkoa delako.

 Gainera proposaturiko baliabideak interesgarriak egin zaizkit DBH-ko etaparako.

Orientazio akademiko hezkidetzaile bat lantzeko erronkarik zailenak honakoak direla uste dut:

Ø  Helduok ondo prestatzea: formazio sakon eta etengabea behar dugu gai honetan. Baina lehenik motibazioa piztu behar da. Benetako beharra sentitu behar du komunitate osoak.

o   Sarri betebehar bat bezala bizi dute irakasle askok Hezkidetzaren inguruko formazioa jaso beharra. Inposatutako zerbait bezala.

o   Betiko kontu bera entzungo dutela…

 

Ø  Eskola komunitatean eragile garen guztion ( Langile- familia-herriko eragile…) koordinazioa egotea.

o   Teorian hezkidetza landu nahi dugu eta pausoak eman nahi ditugu . Saiatzen gara pauso horiek ematen baina artikulazio handia behar duen gaia da. Zeharka eskola eremuan gertatzen den guztia bustitzen duelako.

o   Askotan plana idatzia dago bai baina teorian idatzitakoa benetan gauzatzea eta markatutako helburuak lortzeko egin beharreko irakasleen arteko artikulazio lana ez da teoriarekin fidela.

Ø  Gai honek behar den bezalako eragina izateko eskeini behar zaion denbora ez zaio ematen.

o   Eskola-jardunean ditugun hainbat gai garrantzitsuen arteko bat delako eta denbora denen artean banatu behar delako.



ISEI IVEI-ren
 2017ko ikerketa hau ekarri nahi dizuet bertan ikerketa sakona egin   zelako gai guzti honen inguruan. Bukaera aldera dauden gogoetak interesgarriak dira. Nahiko bukaeran honakoa diote eta eman dit zer pentsatua: gauzak pixkanako lortzen direla. 

Eta mezu horrekin geratzen naiz pauso txikiak emanaz , geratu gabe,jendarte berdinzaleago baterantz joango garela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina