Orientazioa gaia oinarritzat hartuz, hurrengo akrostikoa osatu dut orientazioa kontzeptuarekin harremana duten hitzekin sortuz. Horren ostean, astean zehar egindako hausnarketa txiki bat utziko dizuet.
Hurrengo hausnarketan, Pandemiari biziraun eta gero, lanetan itotzear izeneko artikulua kontuan hartu da, Amaia Lekunberrik idatzitakoa. Koronobirusaren garaian sistema kapitalista oinarritzat hartuz, politikariek ekonomia kapitalistaren sostengua lehenetsi dute, BIZITZAK alde batean utziz. Guzti horrek ondorio latzak ekarri dizkigu baina kaltetuenak, batez ere, emakumeak izan dira. Izan ere, pandemian egon diren erreprodukzio, zaintza eta etxeko lanen karga handitu dira eta horrekin batera, genero arrakala areagotu da.
Modu horretan, emakumeek esfortsu bikoitza egin behar izan dute, lan etxetik kanpo baita etxean ere. Horrek erruduntasun sentimenduak izatea eragin die, alde batetik, lanean guztiz produktiboak ez izateagatik, etxean umeen beharrak asetu behar zituelako; baina beste alde batetik, haurren beharrizan guztiak ezin asetu izanagatik.
Oro har, emakumeak pandemiaren lehen lerroan egon dira, erizain, mediku edota erresidentziako langile gisa lan egiten, eta horretaz gainera, eremu pribatuaren karga ere aurrera eraman dute. Benetan, harrigarria da emakumeak egiten duten lana, daramaten motxila pisutsua izan arren, horrekin aurrera dihardute.
Argi dago, pandemian emakumeok pairatu dugun genero arrakala bortitza izan dela, zaintza zein etxeko lanei dagokienez. Horren aurrean, interdependienteak garen heinean, komunitatea behar dugu. Beste modu batera esanda, kapitalismo basatiaren aurrean FEMINISMOA eta KOLEKTIBOTASUNA bultzatu behar dugu eta horrela komunitatea balioan jarriz eta familiak birdefinituz errealitate bizigarriago bat lortzeko bidean aurrera egingo dugu. Amaitzeko, nire aburuz, familien birdefinizioan begirunea jarri nahiko nuke, etxeko lanen zein umeen zaintza parekidea izan behar baitu.
Nire ustez, emakumeok txikitatik etxeko lanak eta zaintza lanak egitera ohitu gaituzte, panpinak emanda, alegia. Inkontzienteki ohitura edo eginkizun horiek gureak izan behar direla barneratzen ditugun. Horregatik, arestian esan bezala, etxeko zein zaintza lanak parekideak edota kolektiboan egin behar dira.
Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusiena “orientazio akademiko-profesional ez-sexista bermatzea” da. Izan ere, hezkidetzailea izateko lehenik eta behin hezkidetza zer den eta jarrera, ideia edota hizkera baztertzaileen aurrean iritzi kritikoa eta sentsibilizazioa izaten jakin behar da. Nire ustez, oriandik irakaskuntzako langile askok ez dituzte betaurreko hezkidetzaileak jantzita eta horrek jendarte justu eta feminista bat lotzea galarazten du.
Aurreko edizioetako POSTa aukeratu dut, hurrengo hitzekin bat natorrelako:
Orainarteko orientazioaren iparra genero-rolek markatu dute, ezarritako curriculum esplizito androzentrista eta ezkutuko curriculum sexistak lagunduta. Gainditu gabeko estereotipoek bere horretan diraute, jaiotzetik pertsonak baldintzatzeraino. Horrexegatik, ikasketak lehenengo, eta lanbide jakin batzuk, gerora, hautatzea bultzatzen ditu ikasleak.Bestetik, Saioa Alkaiza Guallarrek artikulu honetan esaten duen moduan, “gakoa ez da zenbat emakumek egiten duen lan, non eta nola egiten duen baizik. Lanaren banaketa sexualak oraindik indarrean jarraitzen du: batetik, emakumeen enplegu gehiengoa zerbitzu-sektorean dagoelako eta, bestetik, lan erreproduktibo guztiaren pisu handiena (lan produktiboa ahalbidetzen duena) emakumeek eramaten dutelako.
Nire ustez, emakumeok txikitatik etxeko lanak eta zaintza lanak egitera ohitu gaituzte, panpinak emanda, alegia. Inkontzienteki ohitura edo eginkizun horiek gureak izan behar direla barneratzen ditugun. Horregatik, arestian esan bezala, etxeko zein zaintza lanak parekideak edota kolektiboan egin behar dira.
Orientazio akademiko hezkidetzailea lantzeko erronkarik nagusiena “orientazio akademiko-profesional ez-sexista bermatzea” da. Izan ere, hezkidetzailea izateko lehenik eta behin hezkidetza zer den eta jarrera, ideia edota hizkera baztertzaileen aurrean iritzi kritikoa eta sentsibilizazioa izaten jakin behar da. Nire ustez, oriandik irakaskuntzako langile askok ez dituzte betaurreko hezkidetzaileak jantzita eta horrek jendarte justu eta feminista bat lotzea galarazten du.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina