"Hizkuntzak
errealitatea interpretatu eta
sinbolikoki sortu egiten du
(izena duenak izana du)."
Amaia Alvarez Uria
erabili.eus elkarrizketatik
"Hizkuntza, komunikatzeko eta harremanak izateko funtsezko bitartekoa izateaz gain, bizi gaituen eta bizi dugun errealitatea partekatzeko bidea da." Erabilera ez-sexistarako gida.
Hizkuntza giza garapenerako funtsezko osagaia da bere bi alderdietan, indibiduala eta
soziala. Indibiduala, gizabanako bakoitzari pentsatzea, bere ezagutza eraldatzea, bere
jarduera antolatzea eta gauzak adieraztea ahalbidetzen diolako. Soziala, sozialki
helarazi eta mantentzeaz gain, gizataldeak hizkuntza ardatz eta euskarri duen jarduera
baten baitan eratzen eta garatzen direlako. Kultura sortzeko, sendotzeko eta
helarazteko tresna da.
Pertsonen bizitza afektibo eta kognitiboari estuki lotua, hizkuntza sentimenduen
erregulatzailea eta ikaskuntza ororen bitartekorik behinena da, bai bizitzan bai mundu
akademikoan. Hizkuntza menderatzea norberaren baitara hobeto hurbiltzeko, modu
autonomoan ikasteko, besteen aurrean norberaren burua kokatzeko, bizikidetza
arautzeko eta besteekin elkarlanean aritzeko tresna egokiak edukitzea da.
Hizkuntzak, finean, norberaren irudia sortzen laguntzen du eta besteekiko nahiz
ingurunearekiko harreman konstruktiboak faboratzen ditu. Komunikatzen ikastea beste
pertsonekin harremanak ezartzea da, ezagutzen diren heinean aintzat hartuak diren
kultura, errealitate eta mundu berrietara gerturatzea.
Hizkuntzaren eraikuntzan ahozkoak, jarrerazkoak eta irudizkoak diren mezuek errealitate distortsionatuaren trasmisioa indartzen dute. Jendarte patriarkal eta andozentristak kutsaturik, zaila suertatzen zaigu sexistak diren sinbologiak bereiztea. Batzuk eraldatzeko gai garela erakusten dugunean, besteren batean zirrikituak topatzen ditugu.
Ezinbestekoa da hizkuntza erabilera-egoeratan behatu eta aztertzea tresna hori hobeto
menderatu ahal izateko, eta hizkuntza ez-sexistaren erabileran esku hartzen duten osagai
guztiei buruz gogoeta egitera garamatza.
Proposamenak, haur hezkuntzan
DESEGOKIAK. Badira merkatuan mezutik irudietaraino sexistak diren eskaintzak. Horiekin maiz, haurrak estetika eta kalitatearengatik erakarriak sentitu ohi dira. Disneyren marka dugu adibide argietako bat. Film horiek ekiditea zaila dugun arren, eskolak horiek ez eskaintzea izango luke helburu.
SEXISTAK IZAN ARREN KRITIKOTASUNERAKO ERAIKITZAILEAK. 2-6 urteko haurren identitatearen eta komunikazio gaitasunaren garapenean, ikus-entzunezko baliabideek eragin handia dute egun. Hizkuntzarik gabeko irudien mezuetan jarri behar dugu indarra. Badira, hitzik gabeko bideo ugari. Haurrekin hizkuntza lantzeko baliabide oso aberatsak direnak. Irudien bidezko mezua hizkuntzaz eraikitzeko trebezia garatu beharko du haur bakoitzak bereak diren konpetentzietatik abiatuz. hona hemen bideo batzuk;
PINGU: Hizkuntza, pentsamendu kritikoa, komunikazioa eta egoera ezberdinak interpretatzen trebatzeko oso telesail egokia da. Laburra: haurrek garai honetan duten arreta gaitasunei erantzuten duena. Egokia, hizkuntza gabea emozioak gailentzen direlako. Baina irudi sexistak aurkezten dizkigu etengabean, ezkutuan. Ama pinguinoak betile markaz bereiztua, zaintza eta sukalde lanak egiten etxean, aita lanetik etxeratzen, autoa gidatzen,...
Zaila zaigu horrelako eskaintzetan sexismorik ez topatzea. Ikusentzunezko merkatuak aurkezten dizkigun eskaintzei ezin uko egin. Horiekin kritikoak izateko jarrera piztea gure lana, ardura.
Gauza bera gertatzen zaigu telebistako beste hainbat telesailekin; Hartz txiki, Doraemon, Pipigaltzaluze,...
OSO ABERATSAK. Zaila suertatzen zaigu material egokia topatzea. Hemen Haur Hezkuntzarako hizkuntza gabeko istorio egoki batzuk.
Hizkuntza ez-sexistaren gidari begiratu bat
HIZKUNTZA ETA IRUDIAK ERA EZ-SEXISTA ERABILTZEKO KONTZEPTU-PREMISAK
- 1. premisa: Hizkuntza pertsonek errealitateari buruz duten pertzepzioaren isla da
- 2. premisa: Sexismoa hizkuntzan androzentrikoa da, baztertzailea eta gainera egoera edo izen neutroei sexu biologikoa eransten die
- 3. premisa: genero gramatikala eta generoa kategoria analtiko bezala ez da gauza bera
- 4. premisa: Irudiak era ez-sexistan erabil daitezke.
EUSKARAREN ETA IRUDIEN ERABILERA SEXISTAREN ELEMENTUAK, ARAZOAK ETA IRTENBIDEAK
Hizkuntzaren egitura-elementuak
- Bikote-izenak (“dvandvak”)
- Hitanoaren erabilera desegokia
- Orokortzaileak diren hitzak maskulinotzat hartzea
- Generoa adjektiboetan eta izenetan markatzea
- Genero-kutsadura
- Maskulino orokortzaile faltsua
- Itzulpenak
- “Gizon”/”gizaki”/”giza” izenen erabilera
- Izena+gizon hitz elkartuetan
- -sa atzizkiaren erabilera
- Gizonezkoak ekintzaren ardatz eta erreferentziatzat hartzea
- Itxurazko bikoteak
- Hutsune lexikoak
- Tratamendu desberdina izen-abizenak jartzeko
- Sexuaren araberako trataera desberdina
- Jauzi semantikoa
- Iraingarri gerta daitezkeen berbak
- Simetriarik eza izendapen eta aposizioetan
- Genero-balioak, -rolak eta – estereotipoak egoztea.
- Genero-estereotipoa erabiltzea
- Emakumeen gorputza erabiltzea.
- Emakumeak iraintzea.
- Emakumeka azpiratzea.
Eskolaren erronkak
- Eskola komunitate osoaren inplikazioa eta sentsibilizazioa, hizkuntza sexistaren kutsaduraz eta bere ondorioez. Formazioa eta Hizkuntzaren erabilera ez-sexitarako gida laguntza tresna izatea.
- Aho hizkuntza eta diskurtso ez-sexistak; Eskola espazioetan ikasleekin hartu-emanetan dauden orok erabilitako hizkuntza aztertzea eta aldatzea, sexista ez dadin izan.
- Gorputz hizkuntza: gure diskurtsuak azpimarratzeko erabiltzen diren gorputz adierazpen eta keinuez genero bereizketak egiten ez ditugula bermatzea.
- Materiala: materialaren azterketa eta hizkuntza-sexista dutenen aldatzea.
- Ipuinak: ipuinen begirada hezkidetzailea: hizkuntza-sexista eta irudi sexisten identifikatzea eta horiekiko kritikotasunez jokatzen erakusteko baliabideak diseinatzea.
- Irudiak: ezkutuko mezua duten irudien azterketa. Ikastolako paretetan dauden poster, hormairudi, irudiak aztertu eta sexistak direnak kendu, neutroak edota parekideak direnak jarriz.
- Eremu ez formalen eskaintzekiko kritikoak izateko konpetentziak integratzea curriculumean.
"Kultura sexistatik mintzaira sexista dator
eta mintzaira sexistak kulturaren sexismoa
iraunarazten du. (Agurtzane Juanena)"