2021/11/20

LEGEAREN APLIKAZIOA ARLO GUZTIETAN FALTA ZAIGU

 

Sarrera hau aukeratu dut LEGE, bige,hige,..., besteak beste, idazten duen ondorioa gustatu zaidalako, hau da, Legeria nahikoa badaukagu, eta hau da lehenengo urratsa, baina orain erronka da legea aplikatzea, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna errealitate bihur dadin. Egin duen akrostikoa ere asko gustatu zait, Lege Guztiak Emakumeen Duintasuna Idatzit Adierazita😊

Nik ez nekien 29. artikuluaren c puntua ,“Beharrezko ezagutzak sartzea, neska-mutil ikasleek, etxeko lanak eta pertsonak zaintzea direla eta, gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen beharrizan eta erantzukizunen ardura har dezaten.” , 4/2005 Legean sartzen zela.

Orain arte irakasleok lan egin behar genuen puntu garrantzitsu bat zela uste nuen, baina ez nekien Legearen artikulu batean agertzen zenik. Iruditzen zait funtsezkoa dela ikastetxeetan aplikatzea. Badakigu, oraindik, etxeko lan gehienak emakumeek egiten dituztela, eta pertsonen zaintzaren arduradunak ere emakumeak direla . Alderdi horretan berdintasuna lortu arte ez dugu lortuko etxeko lanak eta zaintzaile rola emakumeengandik ezabatzea. Honekin lotuta bideo hau gomendatzen dizuet emakunde_zaintzaile rola

 

Hezitzaileontzako ondoriorik argiena da Legeak dioena praktikara eramatea ikasgelan. Neskei batez ere, baina  mutilei ere, Lege hau irakatsi behar diegu, horrela jakin dezatela zeintzuk diren emakume gisa dituzten eskubideak. Funtsezkoa da emakumeak babesten dituzten legeak ezagutzea, gure gizartean benetako berdintasuna lortzen ez den bitartean.




2021/11/18

LEGEA BEHARREZKOA DA, BAINA EZ NAHIKOA

 


Marko legalak tresna garrantzitsua ematen digu jendarte parekide lortze bidean. Halere, legea ez da nahikoa jendartearen estamentu guztietara ez bada praktikara eramaten, ez bada behar bezala garatzen. Horretarako, argi daukat beharrezkoak direla baliabide eta tresna ugari.

Hauxe da aukeratu dudan artikulua. Izan ere, lege, dekretu zein xedapenen inguruko hausnarketa egin du egileak:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/ez-kidetzatik-hezkidetzara.html

Egia da, hainbat  lege, dekretu eta xedapenen artean  asko esanguratsuak iruditu zaizkidala. Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak, 2005eko otsailekoak, 29.artikuluan horrela adierazten du: 

"Hezkidetza proiektuak sustatuko ditu Hezkuntza Administraziotik eta jakintza-arloetan eta curriculumean integratu beharko diren helburuen artean (...)"

Honako artikulu hau aukeratu dut uste dudalako sekulako garrantzia daukala hezkidetza proiektuak ikastetxeetan garatzeak. Hala, hori gauzatzeko bi urte baino gehiagoko apustua egin behar dela deritzot. Apustua etengabekoa eta iraunkorra izan behar da, emaitzak lortu nahi baditugu, behintzat. 

Hezitzaileok legedia, markoa, ezagutu behar dugu; bide horretan, lortu baitezakegu hura garatzea, hura gauzatzea. Nahiz eta legea aurrerakoia izan, sarri, amildegia sortzen da legearen eta errealitatearen artean, eta hori da, hain zuzen, guztion artean aldatu behar duguna. 

Zeregin horretan, irakasleok ere, erantzukizuna daukagu. Beste batzuek, instituzioek zein erakundeek, esaterako, daukatena ahaztu gabe. 

Gai hau lantzen, gero eta  argiago ikusten dut lege hauek mugimendu, elkarte zein feminista ugarik egindako lanaren fruitu direla. Bide honetan ere, gizartea akuilu izan da; eraldaketaren akuilu. Jendartea parekide bihurtze bidean subjektu horiek ezinbestekoak dira. 

Mugimendu feministaren borroka lege parekide ororen  emaitza eta aurrekari da, horrela erakusten digu historiak.

Horren  adibide esanguratsua sufragisten borroka dugu. Sufragistak pelikulan ikus daitekeen bezala, ondoren trailerra ikusgai:


Bada, parekidetasuna ez digute inoiz oparitu, borrokatu behar izan dugu beti. 



Legedia gure alde... Geure txanda da!

 



Aste honetan, legedia da gure gaia. Dokumentua oso interesgarria iruditu zait dagoen legedi guztia ezagutzeko eta hezkidetza-planen legezko lotura zein den jakiteko.

Ezin da ukatu lege horiek, guztiek, berdintasun-prozesua hobetzen lagundu dutela, baina II. Hezkidetza-Plana berdintasunaren eta tratu onaren bidean 2019-2023 dokumentuan honako hau nabarmentzen da:

“Baina, ikastetxeetan ez da genero-indarkeria prebenitzeari eta hari heltzeari buruzko hirugarren helburu estrategikoaren garapen- eta betearazpen-maila bera bete. Azken urteotan gizartean oro har gertatu den bezala, aurrerapen handiak izan dira berdintasunaren arloan, baina oraindik asko dago egiteko, bereziki harremanen eremuan eta indarkeriaren prebentzioaren eremuan. Horretarako, hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa eta lankidetza behar da”.

Hari horri jarraituz,  Paperak dena aguantatzen du izeneko posta aukeratu dut.



Hautatu dut, uste dudalako oso ondo azaltzen duela gai honen inguruan bizi dugun egoera. Alde batetik, legeria dago, eta, bestetik, errealitatea. Zorionez, berdintasuna legitimatzen duen legeria dugu, beste herrialde batzuetan gertatzen ez dena. Beraz, guri dagokigu, geuk egin behar dugu aldaketa, edozein desberdintasun-egoera salatuz eta exijituz, eta gure haurrak eta nerabeak aldaketaz jabetzea ahalbidetuko dieten hezkidetza-ereduetan heziz. 

Marian Morenok dioen bezala  II. Hezkidetza Plana nahiz eta legedi barruan txertatua izan, ez da nahitaez bete beharrekoa. Zer gertatu ahal da orduan ikastetxe batean zuzendaritza taldekoak hezkidetzaren inguruko sentsibilitaterik ez badu? .



Berdintasunean bizitzea eta heztea ez da hautu bat, erantzukizun bat baizik, herritar eta profesional gisa. Ikastetxeetan askotan zoritxarrez badirudi gai hau gaindituta dagoela eta planak ez direla beharrezkoak.

Aitortu egin behar dut ez nekiela euskadin berdintasunerako legerik zegoenik (Euskadiko emakumeen eta gizonen berdintasunerako legea, 2005ko otsailaren 18a). Uste dut bere garrantzia azpimarratu behar dugula, une horretako egoeraren azterketatik abiatzen baitzen, eta zeuden gabeziak aitortzen baitzituen.

Legea ezagututa, zer ondoriozta dezakegu? Post-a hasi bezala amaituko dut, akronimoaren mezuarekin. Bola gure teilatuan dago, legeak ditugu, planak ditugu... jarri gaitezen lanean aitzakiarik gabe.

2021/11/17

LEGE, bige, hige,...

 








Aurreko edizioetako ikastarokideen ekarpenen artean hurrengoko hau aukeratu dot:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/ez-kidetzatik-hezkidetzara.html

 

Lehendabizi, bere izenburua ezin hobea iruditu zait: “Ez kidetzatik hezkidetzara”. Hitz joko dotorea eta berehala harrapatzen zaituena. Bere edukiari dagokionez, oso egokia iruditu zait nola hezkuntzako etapa batetan zentratu den (Haur Hezkuntza), eremu zabalegia hartu beharrean. Horrela bere lanpostuari dagokion legedian murgildu da soilik eta efektibitate maila igo du.

 

Esanguratsua den lege-artikulua.

Irakurgaian laburbiltzen dira LOM-LOE Lege organikoarekin etapa desberdinetan lortu nahi diren helburuak. Eta nik honera ekarri nahiko nuke bertan adierazten den esaldi bat, ezaguna nuena baina ez horregatik interes gutxiago duena niretzat:

“Kultura desberdin eta pertsona desberdinekiko errespetua bermatzea”.

Garai hauetan esanguratsua eta inportantea da helburu hau, noski. Baina kulturaniztasunak dakartzan aberastasun positiboarekin beste ohitura ez hain desiragarriak ere badatoz. Mendebaldeko gizartea sexista bada oraindik ere, zer esanik ez beste kulturetatik datozen jarrerak, inertziak eta kasu batzuetan legez kanpoko emakumeen aurkako eraso zuzenak (ablazioa adibz.). Will Kymlicka-k bere liburu klasikoan azaltzen zuen bezala (Ciudadanía multicultural, 1996, Paidós) Estatu Batuetako kasua aztertzerakoan, etorkinekin batera datozen kultura desberdinak dakartzaten ohiturak modu progresiboan joan dira onartzen harrerako herrialdetan. Garapen hau asimilazio eta akulturaziotik hasita kulturartekotasunera heldu arte.

Baina puntu honetara helduta garbi izan behar ditugu hurrengoko bi ideia.  Lehendabizi, kultura desberdinek dituzten ohituren oparotasunaz aberastea denok, hori da kulturartekotasunaren helburu desiragarria. Baina guztiz desberdina da kulturaniztasuna aitzaki bezala erabiltzea legediaren aurrean salbuespena lortu nahian.

 

Legedia ezagututa, ondoriorik garbiena hezitzaileontzat:

Nire ustez ondorioa oso garbia da: emakumeen eskubideak eta parekotasuna lortzeko haina legedi badaukagu, hezkuntza esparruan barne. Erronka hurrengoko pausua da, legedi horiek aplikatzea, alegia. Dena dela esan beharra dago ere gizarte ideal batetan ez litzatekela horrelakorik behar, noski, baina errealitate hori oraindik utopia bat da. Eta gizarte ideal horretara hurbiltze prozesua graduala bada ere, ezin da ukatu idatzitako legedia dela beti ere lortu beharreko lehen urratsa, eta hau bai egina dagoela egun.

 

 
















 



2021/11/15

JAI AL DUGU?

 

Lehenego eta behin, jaien eta ospakizunen garrantzia eta balioa azpimarratu nahiko nuke. Esango nuke askotan horrelakoak gutxiesten ditugula eta baloreak transmititzeko orduan duten garrantzia ez dugula kontuan hartzen. Izan ere, jaiek eta ospakizunek kulturaren eta identitatearen zati bat markatzen dute, eta ospatzen dugunaren arabera (eta ospatzeko moduaren arabera askotan) izateko modu bat sortzen eta erreproduzitzen ari gara. Horren adibide esanguratsuetako bat iruditzen zait Alardearena. Ikusi besterik ez dago Hondarribian bertan sortzen duen eztabaida, ezinikusia eta urteetako gatazka. 

Hain gatazkatsua den gaiari umore pixka bat ipintzeko, hau da egin dudan MEMEa:


Horrekin lotuta, iazko blog sarrera hau aukeratu dut. Gustatu zait Hondarribikoaz aparte eman dituen bestelako adibideak. Batzuk berriak niretzat (Ugaokoa adibidez)

HEZKIDETZAN ESKU HARTZEN talde-bloga: OSPAKIZUNAK BAI... HEZKIDETZA ERE BAI!!! (hezkeh0506.blogspot.com) 

Bestalde, hezitzaile gisa ikasleekin, edo nire inguruko ume eta gazteekin gai hau lantzeko moduko baliabide aproposen bat hurrengoa izan daiteke: 



Ikus-entzunezkoak beti dira erakargarriak, eta telesail hau ikusita, jaien eta ospakizunen inguruko hainbat alor landu daitezkeela uste dut. 

Hori guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak honakoak izan daitezke: 

- jai edo ospakizunak egin aurretik hausnarketa bultzatzea

- egiten diren jai eta ospakizunen errebisio kritikoa egitea

- antolatzen ditugun jai edo ospakizunetan ikuspegi hezkidetzailea txertatzea

Amaitzeko, irakurritako materialeko esaldi batekin amaitu nahiko nuke, zer pentsatu handia eman didana: “Festak bizitzaren erdigunean daude, ez bakarrik lan eta atseden erritoekin lotuta daudelako, baizik eta ideia eta baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin".

Horren jakitun garela, ez al du merezi ospakizunak berpentsatzea?



ASKE OSPATU, ASKE BIZI

Festa eta ospakizunetan murgilduta ibili gara aste honetan; 

Egia da festak bizitzaren erdigunean daudela; bizi dugun monotoniatik ateratzeko bide dira eta aldi berean herri bakoitzaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin lotuta daude (Farapi taldea).  



Ospakizunetan erabiltzen diren komunikazio edota hedabide moduak (abestiak, bideoak, irudiak, mezuak, ea)  garrantzitsuak bezain arriskutsuak dira, batez ere genero ikuspuntutik; askotan ohartu gabe erabiltzen dira,  aurretik eraikitako estereotipoetan oinarrituta eta are gehiago, horiek gehiago indartzen dituzte. 


Esan beharra daukat ez naizela “Egun Seinalatuen” edota “Egun Berezien” oso zalea, baina hala ere, parte hartzen dut, etorkizunean lortuko denaren ilusioz. Nire ustez, horrelako egun batean aldarrikatzen duguna egunerokotasunean hedatu beharko genuke, sirimiriaren  antzera, piskanaka gure ingurukoak bustiz.


Bestetik, aipatu beharra dago ere,  tamalez, oraindik salatu behar ditugula hainbat egoera eta eraso, horien artean indarkeria matxistaren eraginez milaka emakumeren hilketak eta tratu txarrak gure inguru hurbilean.

Gai horrekin lotutako bideoa duzue hemen (seguru ezaguna izango duzuela dagoeneko):


Mexikoko Vivir Quintana eta El Palomar abesbatzaren "La canción sin miedo" abestiaren bertsio euskalduna da. Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna dela eta, Sastraka Gaztetxeko emakume talde batek prestatutakoa.



Eremu hezitzailean landu beharreko erronkak:  

-Ikastetxeetan irakasle zein ikasleekin sexu-genero sistema erreproduzitzen duten eredu estereotipatuak modu kritikoan aztertzea.

- Sexu-genero sistematik kanpo dauden eredu berriak ezagutzea eta errespetatzea. 

-Jaiak edota ospakizunak zein helbururekin egiten diren ondo aztertzea. 


Ikasleekin ere aurretik  planteatu ditudan erronkak lantzea beharrezkoa da, hau da, era kritikoan aztertu herrian, ikastetxean edota gelan zer ospatzen den, zergatik, zertarako...(tertulia dialogikoen bidez, ikusentzunezkoak erabiliz, rol jokoen bidez, ea).


Azkenik, aurreko edizioetako posten artean hauxe aukeratu dut:

Bertan ospakizunen eta festen hausnarketa egiten da eta aldi berean horietan lantzeko proposamen interesgarriak aipatzen dira (tradizioak, hipersexualizazioa lantzea, ea)







2021/11/14

Tristea da dena ospatu beharra, oraindik dena lortzeko bada!

 

Ospakizunen inguruan asko dugu hausnartzeko. Ni Irungo auzo batekoa naiz eta Alardearekin Irun eta Hondarribiak duten liskarra mundu mailako albiste izatera iritsi da. Askotan lagun berriak egin ditudanean bi aipamen egin dizkidate: 

  1. Aizu, Irungoa izateko oso ongi egiten duzu Euskaraz!
  2. Eta alardearen kontuarekin zer gertatzen zaizue? Zu noren aldekoa zara?
Ez dit harritzen honelako komentarioak entzun behar izana, baina estereotipo eta etiketekin zerikusia handia duen gaia da hau. Jaiak ez dira inoiz balioen trasmisioetatik aparte egon eta hau adibide garbia da. Hona emen nere MEMEa:


Hondarribiko Jaizkibel konpainia

Bestetik gaiarekin jarraituz, ondorengo sarrera hautatu dut:  OSPAKIZUNAK BAI... HEZKIDETZA ERE BAI!!! Sarrera honetan ospakizunen inguruan islatzen diren estereotipoak, jarrera matxistak, etab asko direla aipatzen du. 


Hezitzaile gisa ikasleekin, nere inguruko ume eta gazteekin gai hau lantzeko moduko baliabide aproposa irakasgaien konpetentzien arteko elkarlana goraipatu nahi dut: nik aipatutako ospakizunaren historia aztertzeaz gainera, alardeak duen kutsu militarista eta politikoaren inguruan hausnartzea ezinbestekoa  da orain gauden unea ulertzeko eta datozen belaunaldiei beste aukera bat emateko. Gainera, iruditegiaren bitartez ere abordatu daiteke gai eta honela pixkanaka sinismenak eta tradizioak zalantzan jarri.


Zein dira zure ustez hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak? Lehenengo erronka hezitzaileak heztea eta sinesmen horiek zalantzan jartzea da eta gero ume eta gazteekin prebentzioa eta informazio egokiaren trasmisioa litzateke. Irakurgaiean ondorengoa aipatzen du: Hezkidetzaren ikuspuntua txertatzeko, argi dago, jarrera kritikoaz jardun behar dela eta kontu handiz prestatu eszenifikazioa. Zer transmititu nahi dugu? Nola? Zer zainduko dugu?


Nolanahi ere ospakizunekin afektibitatea eta karga emozionala oso agerian gelditzen dira eta hortik esku hartzea ezinbestekoa da.



JAIETEAKO ERREGINAK

 

Beste aste bat errealitateari begira betaurreko moreak jantzita!Oraingo honetan gure jaiak eta ospakizunei buruz hausnartzea  egokitu zaigu eta esan behar dut gizarte jarduera hauek ez nituela horrela ikusita. 

Gizarte-institizuio patriarkaletatik oso jai maskulinizatuak bultzatzen dira. Jaietan planifikatzen diren ekintzak,  bai modu instituzional batean planifikatzen direnak  bai pertsonen artean emanten diren barneko harremanak sexistak dira.

Orduan jaiak une inportanteak direla esateko ez dago zalantzarik. Irakurri dudan moduan jai eta ospakizunetan iruditegi sinbolikoa oso modu potentean agertzen da eta jaietan emanten diren dinamiken bitartez gizarte-egiturak indartu edota eraldatu egiten dira.

Aurreko edizioetako hurrengo post hau aukeratu dut:Festen sinbolismoa

Zergatik aukeratu dut? Erabat bat natorrelako esaten duenarekin eta ikasleekin lan egiteko planteatzen dituen gakoek primeran jasotzen dituzte lan egin beharreko aspektuak.

Aukeratutako post-ean Amelia Barquinen hitzak jasotzen dira eta nik  ez dut post hau  bukatu nahi Amelia Barquinen hitzak berriro hona ekarri gabe, nire ustez bereziki ondo azaltzen dute irakasleok izan behar dugun aldaketarako indarra. 

Baina irakasleek ezin dute kanpotik datozen jarduera horien ejekutore hutsak izan; kontzientzia feminista garatuta eduki ezean, proposamen horien funtsa oso eskasa izango da. (…) Hori lortzen den egunean, agian ez da beharrezkoa izango kanpotik irakasleei sekuentzia didaktikoak ekartzea haien ikasleekin jorratu ditzaten; irakasleek beraiek jakingo dute noiz eta nola jokatu, zer indartu, zer proposatu ikasleei”.