Sarrera hau aukeratu dut LEGE, bige,hige,..., besteak beste, idazten duen ondorioa gustatu zaidalako, hau da, Legeria
nahikoa badaukagu, eta hau da lehenengo urratsa, baina orain erronka da legea aplikatzea,
gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna errealitate bihur dadin. Egin
duen akrostikoa ere asko gustatu zait, Lege Guztiak Emakumeen Duintasuna Idatzit
Adierazita😊
Nik ez nekien 29. artikuluaren c puntua ,“Beharrezko ezagutzak sartzea, neska-mutil ikasleek, etxeko lanak eta pertsonak zaintzea direla eta, gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen beharrizan eta erantzukizunen ardura har dezaten.” , 4/2005 Legean sartzen zela.
Orain arte irakasleok lan egin behar genuen puntu
garrantzitsu bat zela uste nuen, baina ez nekien Legearen artikulu batean
agertzen zenik. Iruditzen zait funtsezkoa dela ikastetxeetan aplikatzea. Badakigu,
oraindik, etxeko lan gehienak emakumeek egiten dituztela, eta pertsonen
zaintzaren arduradunak ere emakumeak direla . Alderdi horretan berdintasuna
lortu arte ez dugu lortuko etxeko lanak eta zaintzaile rola emakumeengandik ezabatzea.
Honekin lotuta bideo hau gomendatzen dizuet emakunde_zaintzaile rola
Hezitzaileontzako ondoriorik argiena da Legeak dioena
praktikara eramatea ikasgelan. Neskei batez ere, baina mutilei ere, Lege hau irakatsi behar diegu, horrela
jakin dezatela zeintzuk diren emakume gisa dituzten eskubideak. Funtsezkoa
da emakumeak babesten dituzten legeak ezagutzea, gure gizartean benetako
berdintasuna lortzen ez den bitartean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina