Ospakizunen inguruan asko dugu hausnartzeko. Ni Irungo auzo batekoa naiz eta Alardearekin Irun eta Hondarribiak duten liskarra mundu mailako albiste izatera iritsi da. Askotan lagun berriak egin ditudanean bi aipamen egin dizkidate:
- Aizu, Irungoa izateko oso ongi egiten duzu Euskaraz!
- Eta alardearen kontuarekin zer gertatzen zaizue? Zu noren aldekoa zara?
Hondarribiko Jaizkibel konpainia |
Bestetik gaiarekin jarraituz, ondorengo sarrera hautatu dut: OSPAKIZUNAK BAI... HEZKIDETZA ERE BAI!!! Sarrera honetan ospakizunen inguruan islatzen diren estereotipoak, jarrera matxistak, etab asko direla aipatzen du.
Hezitzaile gisa ikasleekin, nere inguruko ume eta gazteekin gai hau lantzeko moduko baliabide aproposa irakasgaien konpetentzien arteko elkarlana goraipatu nahi dut: nik aipatutako ospakizunaren historia aztertzeaz gainera, alardeak duen kutsu militarista eta politikoaren inguruan hausnartzea ezinbestekoa da orain gauden unea ulertzeko eta datozen belaunaldiei beste aukera bat emateko. Gainera, iruditegiaren bitartez ere abordatu daiteke gai eta honela pixkanaka sinismenak eta tradizioak zalantzan jarri.
Nolanahi ere ospakizunekin afektibitatea eta karga emozionala oso agerian gelditzen dira eta hortik esku hartzea ezinbestekoa da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina