2021/11/17

LEGE, bige, hige,...

 








Aurreko edizioetako ikastarokideen ekarpenen artean hurrengoko hau aukeratu dot:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/ez-kidetzatik-hezkidetzara.html

 

Lehendabizi, bere izenburua ezin hobea iruditu zait: “Ez kidetzatik hezkidetzara”. Hitz joko dotorea eta berehala harrapatzen zaituena. Bere edukiari dagokionez, oso egokia iruditu zait nola hezkuntzako etapa batetan zentratu den (Haur Hezkuntza), eremu zabalegia hartu beharrean. Horrela bere lanpostuari dagokion legedian murgildu da soilik eta efektibitate maila igo du.

 

Esanguratsua den lege-artikulua.

Irakurgaian laburbiltzen dira LOM-LOE Lege organikoarekin etapa desberdinetan lortu nahi diren helburuak. Eta nik honera ekarri nahiko nuke bertan adierazten den esaldi bat, ezaguna nuena baina ez horregatik interes gutxiago duena niretzat:

“Kultura desberdin eta pertsona desberdinekiko errespetua bermatzea”.

Garai hauetan esanguratsua eta inportantea da helburu hau, noski. Baina kulturaniztasunak dakartzan aberastasun positiboarekin beste ohitura ez hain desiragarriak ere badatoz. Mendebaldeko gizartea sexista bada oraindik ere, zer esanik ez beste kulturetatik datozen jarrerak, inertziak eta kasu batzuetan legez kanpoko emakumeen aurkako eraso zuzenak (ablazioa adibz.). Will Kymlicka-k bere liburu klasikoan azaltzen zuen bezala (Ciudadanía multicultural, 1996, Paidós) Estatu Batuetako kasua aztertzerakoan, etorkinekin batera datozen kultura desberdinak dakartzaten ohiturak modu progresiboan joan dira onartzen harrerako herrialdetan. Garapen hau asimilazio eta akulturaziotik hasita kulturartekotasunera heldu arte.

Baina puntu honetara helduta garbi izan behar ditugu hurrengoko bi ideia.  Lehendabizi, kultura desberdinek dituzten ohituren oparotasunaz aberastea denok, hori da kulturartekotasunaren helburu desiragarria. Baina guztiz desberdina da kulturaniztasuna aitzaki bezala erabiltzea legediaren aurrean salbuespena lortu nahian.

 

Legedia ezagututa, ondoriorik garbiena hezitzaileontzat:

Nire ustez ondorioa oso garbia da: emakumeen eskubideak eta parekotasuna lortzeko haina legedi badaukagu, hezkuntza esparruan barne. Erronka hurrengoko pausua da, legedi horiek aplikatzea, alegia. Dena dela esan beharra dago ere gizarte ideal batetan ez litzatekela horrelakorik behar, noski, baina errealitate hori oraindik utopia bat da. Eta gizarte ideal horretara hurbiltze prozesua graduala bada ere, ezin da ukatu idatzitako legedia dela beti ere lortu beharreko lehen urratsa, eta hau bai egina dagoela egun.

 

 
















 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina