Aurreko edizioetako
ikastarokideen ekarpenen artean hurrengoko hau aukeratu dot:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/11/ez-kidetzatik-hezkidetzara.html
Lehendabizi, bere izenburua ezin hobea iruditu zait: “Ez kidetzatik hezkidetzara”. Hitz joko
dotorea eta berehala harrapatzen zaituena. Bere edukiari dagokionez, oso egokia
iruditu zait nola hezkuntzako etapa batetan zentratu den (Haur Hezkuntza),
eremu zabalegia hartu beharrean. Horrela bere lanpostuari dagokion legedian
murgildu da soilik eta efektibitate maila igo du.
Esanguratsua den lege-artikulua.
Irakurgaian laburbiltzen dira LOM-LOE Lege organikoarekin
etapa desberdinetan lortu nahi diren helburuak. Eta nik honera ekarri nahiko
nuke bertan adierazten den esaldi bat, ezaguna nuena baina ez horregatik
interes gutxiago duena niretzat:
“Kultura desberdin eta pertsona desberdinekiko errespetua
bermatzea”.
Garai hauetan esanguratsua eta inportantea da helburu hau,
noski. Baina kulturaniztasunak dakartzan aberastasun positiboarekin beste
ohitura ez hain desiragarriak ere badatoz. Mendebaldeko gizartea sexista bada
oraindik ere, zer esanik ez beste kulturetatik datozen jarrerak, inertziak eta
kasu batzuetan legez kanpoko emakumeen aurkako eraso zuzenak (ablazioa adibz.).
Will Kymlicka-k bere liburu klasikoan azaltzen zuen bezala (CiudadanÃa multicultural, 1996, Paidós) Estatu
Batuetako kasua aztertzerakoan, etorkinekin batera datozen kultura desberdinak
dakartzaten ohiturak modu progresiboan joan dira onartzen harrerako
herrialdetan. Garapen hau asimilazio
eta akulturaziotik hasita kulturartekotasunera
heldu arte.
Baina puntu honetara helduta garbi izan behar ditugu
hurrengoko bi ideia. Lehendabizi, kultura
desberdinek dituzten ohituren oparotasunaz aberastea denok, hori da
kulturartekotasunaren helburu desiragarria. Baina guztiz desberdina da kulturaniztasuna aitzaki bezala
erabiltzea legediaren aurrean salbuespena lortu nahian.
Legedia ezagututa,
ondoriorik garbiena hezitzaileontzat:
Nire ustez ondorioa oso garbia da:
emakumeen eskubideak eta parekotasuna lortzeko haina legedi badaukagu,
hezkuntza esparruan barne. Erronka hurrengoko pausua da, legedi horiek
aplikatzea, alegia. Dena dela esan beharra dago ere gizarte ideal batetan ez litzatekela
horrelakorik behar, noski, baina errealitate hori oraindik utopia bat da. Eta gizarte
ideal horretara hurbiltze prozesua graduala bada ere, ezin da ukatu idatzitako
legedia dela beti ere lortu beharreko lehen urratsa, eta hau bai egina dagoela
egun.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina