Lehenego eta behin, jaien eta ospakizunen garrantzia eta balioa azpimarratu nahiko nuke. Esango nuke askotan horrelakoak gutxiesten ditugula eta baloreak transmititzeko orduan duten garrantzia ez dugula kontuan hartzen. Izan ere, jaiek eta ospakizunek kulturaren eta identitatearen zati bat markatzen dute, eta ospatzen dugunaren arabera (eta ospatzeko moduaren arabera askotan) izateko modu bat sortzen eta erreproduzitzen ari gara. Horren adibide esanguratsuetako bat iruditzen zait Alardearena. Ikusi besterik ez dago Hondarribian bertan sortzen duen eztabaida, ezinikusia eta urteetako gatazka.
Hain gatazkatsua den gaiari umore pixka bat ipintzeko, hau da egin dudan MEMEa:
Bestalde, hezitzaile gisa ikasleekin, edo nire inguruko ume eta gazteekin gai hau lantzeko moduko baliabide aproposen bat hurrengoa izan daiteke:
Ikus-entzunezkoak beti dira erakargarriak, eta telesail hau ikusita, jaien eta ospakizunen inguruko hainbat alor landu daitezkeela uste dut.
Hori guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak honakoak izan daitezke:
- jai edo ospakizunak egin aurretik hausnarketa bultzatzea
- egiten diren jai eta ospakizunen errebisio kritikoa egitea
- antolatzen ditugun jai edo ospakizunetan ikuspegi hezkidetzailea txertatzea
Amaitzeko, irakurritako materialeko esaldi batekin amaitu nahiko nuke, zer pentsatu handia eman didana: “Festak bizitzaren erdigunean daude, ez bakarrik lan eta atseden erritoekin lotuta daudelako, baizik eta ideia eta baloreen munduarekin lotuta daudelako, herriaren nortasunarekin, gizarte egiturarekin eta genero sistemekin".
Horren jakitun garela, ez al du merezi ospakizunak berpentsatzea?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina