Iazko post bat aukeratu dut, Irati
Gaztelurrutiak, 2017ko abenduaren 11n, idatzitakoa aukeratu dut. “Eta emakumea ezin ahal da izan
gizonezkoen eredu?” izenburuarekin. Bertan Maialen Lujanbio eta
goi-mailako beste bertsolari emakumezkoen inguruan hitz egiten du. Aipatzen du,
nola Maialenek gizonezkoen artean ere, eredua izatea lortu duen. Ez da gutxi.
Azkotan aipatzen da emakumezkoek ereduak behar
dituztela, ikusgai izateko; nola neska
txikiek ereduak behar dituzten, baina oso inportantea da, adibidez, eredua
izatea mutilen artean ere. Egia da, arlo batzuetan errazago dela,
bertsolaritzaren kasuan, adibidez, elkarrekin aritzen direlako. Eta, egia da
ere, eredu hauek oso baliagarriak direla, guretzako (mutilentzako).
Por zierto: tradizioaren izenean galdera bat daukat:
zer aldatu da bertsolaritzan emakumek parte-hartzen hasi direnetik? Ba,
funtsean ezer, edo, hobe izanda, asko aldatu da, baina dena onerako; beraz,
zertara ari gara itxaroten beste esparru batzuk aldatu ahal izateko?
Pasaden ikasturtean IRALEko ikastaro bat egin nuen,
eta, bertan, jarduera bat ikusi genuen, ikaskide baten proposamena izan zen
gainera. Iratxe Fresnedaren “Irrintziaren oihartzunak “ filma ikusi
genuen. Gero Iratxerekin solasaldia egin genuen. Film horretan Mirentxu
Loyarte zinemagile nafartarraren berri izan genuen. Mirentxuk bi laburmetraia
egin zituen: Irrintzi (1978) eta Euskal
Emakumeak (1981).
Mirentxu Loyarte (Iruñea, 1938)
sorkuntza-lanetan emandako erbestealdia Irrintziaren oihartzunak filmak
kontatzen du. Loyarte Europako zinemagintzaren aitzindari ausart horietako bat
da, haren izena ezagun egin ez bada ere. Fresnedaren pelikulan, bere buruan
filmak egiten jarraitzen duen emakume baten ibilbidea bistaratzen da, porrot
egindako proiektuak proiektu, zapuztutako ilusioak, bizitzak eragindakoak
gorabehera, zinemagile zein beste ororen gainetik.
Zineman, beste esparru askotan
bezala, emakume zinegileen presentzia nahiko eskasa da. Hona hemen gure herriko
aitzindaritako bat.
Internetetik trasteatzen,
artikulu hau topatu dut. Nobel Sarietan emandako sarietan neska eta mutilen
arteko ezberdintasunaren inguruan
Eremu hezitzailean lantzeko erronkak oso argi daude, gelditu gabe lan egin,
ezberdintasun hauek pairatzeko. Emakumeak bizibilizatu eta zaindu edukiak eta jarduerak.
Bakoitzak, bere esparruan lan egin eta formazioa jaso.