Indarkeria matxistari dagokionez, egungo gizartean dugun egiturazko
arazo sakon baten aurrean gaude zalantzarik gabe. Egiturazkoa, eredu patriarkalan sortu eta
elikatzen jarraitzen duen mamua delako.
Beharrezkoa da hortaz, indarkeria matxistari aurre egin ahal izateko, bere
oinarri eta jatorriaren inguruan kontzientzia hartzea.
Egunero esnatu edo oheratzen gara indarkeria matxistak
sortutako egoeraren batekin. Askotan, guzti honekin bizitzera ohitu garela eta ,
normala, ekidiezina … izango balitz bezala barneratu dugunaren sentsazioa izan
ohi dut, jendartean hau horrela dela onartu eta aurre egiteko neurriak gure esku egongo ez balira bezala.
Indarkeria matxista gizarte
osoaren ardura da, arazo politikoa, alegia. Eta honi errotik aurre egin nahi
badiogu, berau bultzatzen duten baldintzak identifikatu eta aurre egin ahal
izateko baliagarriak diren tresnak landu behar ditugu jendartean eta generazio berrietan hezkidetzaren bitartez.
Irakurgaian argi agertzen den
moduan, hezkidetzaren baitan daude indarkeria matxistari aurre egiteko bi
tresna dira nagusiak, nesken ahalduntzea
eta maskulinitate berrien eraikuntza. Bi
esparru hauek landu behar ditugu, baldin eta prebentzio lan sakona burutu eta gizarte eredu berri bat eraiki nahi
baditugu. Maskulinitate berrien
bitartez, mutilei indarkeriari aurre egiteko tresnak eskeini behar dizkiegu, jarrera
enpatikoaren bitartez, beraien ardurak
onartuz eta duten zeresan eta zereginaren arabera jarduten ikasiz.
Iazko posten artean Ane Zurutuzarena aukeratu dut. Berarekin
bat nator indarkeria matxistak milaka arpegi eta milaka ahots dituela esaten
duenean, eta lehen aipatu moduan fenomeno honi aurre egiteko ezinbestekoak
direla nesken ahalduntze eta maskulinitate berrien eraikuntza.
Eremu hezitzailean ditugun ERRONKAK:
- - Indarkeria matxistaren arpegi eta ahots guztiak
identifikatzeko eta hauei aurre egiteko baliabideak landu eta eremu
hezitzailean aplikatu. Indarkeria matxistak emakumeengan duen eraginaz gain,
eredu maskulino hegemonikotik aldentzen diren pertsonengan duen eragina onartu.
- - Nesken ahalduntzea, burujabetasuna eta
autoestimua landu. Lanketa hau noiz hasten den ere kontutan hartu, ez dadila
beranduegi izan….
- - Mutilei maskulinitate eredu berriak erakutsi eta
beraien ardura eta inplikazioa bilatu. Jarrera enpatikoa, harreman onak....
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina