Gure lekua, hitza, balioa, ongizatea, zilegitasuna eta autoestimua berreskuratzeko hasi behar gara edota jarraitu emakumearen presentzia aldarrikatzen eta egindako ekarpenak plazaratzen, hauxe da onartu behar dugun egi bakarra.
Gustatu zait bideoetan
azaltzen dena erraz ulertzen delako, emakumeen ekarpenak azaltzen ditu.
Aurreiritziak eta estereotipoak oraindik kalte handia egiten dizkigute, gazteen
artean galdetuko bagenu esango lukete berdintasuna lortuta dagoela baina horren
azpian matxismoa lanean jarraitzen du. Hezkuntzan emakumeak nahiz eta gehiengoa
izan patriarkatuaren menpe jarraitzen dugu.
Eroen moduan
ibili naiz euskal emakume aitzindari bat edo emakume sortzaile baten bila eta
konturatu naiz beti gertu eta ondoan egon direla. Adibidez Catalina de Erauso y Pérez de Galarragahain zuzen ere,nire gurasoen etxe
ondoko kaleari bere izena jarri zioten.
Niretzako bere ekarpen nagusia emakume trasngresora eta ausarta, gizonez jantzita, bere garaiko arauei aurre egin zien, arrakasta izan zuen eta
ezagutua izan zen.
Feminismoa eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko
erronka nagusia matxismoaren sustraiak gure bizitzan, kulturan, hezkuntzan ere
oso errotuta daudela eta honekin apurtzeko indarra, ausardia eta lana egin
beharko dugu datozen urteetan. Nola? Sentsibilizazio kanpainak, formakuntza,
testu liburuak eraldatuz. Gure zelulek egia dakite eta bide honetan gure
gorputzarekin birkonektatzea eta kasu egitea funtsezkoa da.
Euskal emakume aitzindarien artean June Fernandez aipatzea aukeratu dut. Sareetan Mari Kazetari gisa ere ezaguna da June. El País, eldiario.es eta Diagonal agerkari digitalean kolaboratu du urtetan zehar. Baina bere ekarpen nagusia Pikara Magazine sortu eta zuzentzea izan direla esango nuke.
Aste honetan landutakoa eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak ugari dira. Gutxi batzuk aipatzearren:
Emakumeen lorpenak aitortzea; egunerokotasunetik hasi eta historiari dagokionean. Ikastetxeetan, adibidez, curriculumean emakumeen ekarpenak txertatzea.
Emakumeak kudeaketan parte hartzera animatzea: ikastetxearen organoetan besteak beste (ikasle zein irakasleak).
Gizonek dituzten pribilegioen jatorriak biistan jartzea eta horien inguruan hitz egitea, uko egitearen beharraz kontzientzia har dezaten.
Patriarkatuak inposatzen dituen mekasnismoak identifikatzea, ondoren desegiten hasteko.
Ikastetxean eredugarriak diren emakumeen presentzia bermatzea.
"Feminismoa min bat da. Jakin-min bat. Jakintza bat. Jabetza bat. Ahalduntze bat. Boteretze bat. Izan neska izan mutil izan emalume izan gizon izan zernahi izendatu gaituztela. [...] Krak horiek, min horiek, lurrikararen erreplikahoriek sentitzen dituzu? Feminismoak ematen dio zentzua lurrikara horri guztiari. Eta ulertu egiten duzu zer ari den gertatzen, eta leku bat ematen dizu munduan, leku eder bat desikasi, deseraiki eta zeure buruaz beste bat egiteko" Lorea Agirre Dorronsoro (2017)
Zeuru buruaz beste bat egiteko, besteekin, sarean. Nork ez du nahi hau bere ikasleentzat.. bere buruarentzat.. bere senideentzat... Lorea Agirrek hau Chimamanda Ngozie Adichieren Guztiok izan beharko genuke feminista liburuaren itzulpenaren hitzaurrean idatzi zuen. Ngoziek ederki kontatu zigun istorio bakarraren arriskuak zeintzuk diren:
Niretzat bereziki adierazgarria izan zen Feminismos Reunidos(tribial feminista bezala ere deitua) jolasera lehen aldiz ibili nintzen eguna. Mugimendu feministako kideak ginen lauen artean jolastu genuen eta eizugarri kostatu zitzaigun lehen "gazta zatia" bera ere lortzea. Izugarria da gure istoria zenbat ezabatu den. Aste honetako irakurgaiak aztertu eta talde ekarpenak begiratu ostean (hurrengo Nagorek egindako hau gomendatzen dut aurreko ikasturteetatik, HERstoria hitza hona ekartzeko), hau da sortu dudan hitzen odeia:
Virginia Woolfek egindako haimaka ekarpenen artean, hona hurrengoa ekarri nahiko nuke:
Horretaz gain, Alicia de Blasek bideo honetan azaltzen duen bezala, oraindik ere berdina gertatzen ari da. Eta ez hori bakarrik, patriarkatuaz gain, neoliberalismoak eta arrazismoak ere trikimailu berdinak erabiltzen ditu,ez dezagun ahaztu, pribilegioek sortzen dute desparekotasuna, ez aniztasunak. Alicia de Blasen bideoa hemen.
Amaiatzeko, gure inguruan dauden emakume iraultzaile bakarra aukeratzea asko ostatu zaidanez, gure egoitzetako baldintzak hobetzeko urteak daramatzaten emakumeak azpimarratu nahiko nituzke (Ainhoa Menéndez Llamosas, Marina Costa Bonome, Aitziber Tolosa Contreras, Verónica Aguado Otero...), makina bat izen atzean ditueniraultza berdea. Onintza Irureta Azkunek idatzitako BERDEA DA MORE BERRIA liburuan jasotzen dira Bizkaikoen testigantzak, ez dezagun ahaztu, zaintza erdigunean jarri arte eta zaintzen kate globalaen inguruan aritu arte, emakumeon iraultzek zentzua galduko dutela. Eskolara ere zaintza ekarri behar dugu: norberaren zaintza, elkarrekiko zaintza eta ingurunean (etxea/eskola/kalea) eta naturaren zaintza.
Historian, emakumea da protagonista ez dena,
agertzen ez dena, anonimoa eta ikusezina dena…
Historian zehar
zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen bazterkeria babestu izan dute.
Biologismoaren izenean, askotan justifikatu dira gizonen eta emakumeen arteko
desberdintasunak.
Nahiz eta emakume
askok historian zehar borroka egin duten desorekan eta desberdintasunean
oinarritutako paradigma horren aurka, nahiz eta ekarpen hainbat arlotan egin
duten, ez digute inoiz haiei buruzko ezer kontatu, isilpean mantendu izan dira.
Gizonek kontatu digute historia, haren historia gizatiaren historia bihurtuz.
Presentzia eta
protagonismoa identitateari, botereari eta autoritateari lotuta daude. Presentzia
eta protagonismo gabe, emakumeak objektu bihurtu dira eta beharrezkoak izan
dira urteak subjektu izatera iristeko.
Patriarkatuak
funtsezko hiru mekanismo erabili ditu emakumeak bizitza publikoan ez agertzeko
eta, ondorioz, egin dituen ekarpenak ezkutatzeko: androzentrismoa (gizona gauza
guztien neurria, erreferentea izatea da), sexismoa (emakume izateagatik jasotzen den
diskriminazioa iraunkortzen duten jarrerak eta tratu hierarkikoa), eta ezagutzaren
jabetza kentzea (gizonak emakumearen lorpenez jabetu dira edo bere izenpean
agertu dira).
Emakumeek merezi
duten lekuan jartzeko unea iritsi da! Emakumeek merezi duten balorazioa emateko
unea iritsi da! Emakumeek merezi duten boterea eta autoritatea eskuratzeko unea iritsi da!
Euskadin, iraganean eta egunez,
espazio publikoa okupatzen duten emakume asko daude, eta "agintariak"
dira bizitzako hainbat esparrutan.
Emakume horietako bat Bertha
Gaztelumendi Caballero da, eta haren bizitzak atentzioa eman dit, beti lanean aritu baita giza eskubideen eta emakumeen berdintasunaren alde.
BERTHA
GAZTELUMENDI CABALLERO
Bertha Gaztelumendi Caballero (Irun,
1962) gipuzkoar kazetaria, dokumentalen zuzendaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko
(UPV-EHU) Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedran ikertzailea da. EHUn
ikasi eta EITB eta Emakunderako lan egin du.
Bertha Gaztelumendi Euskal
Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) Informazioaren Zientzian graduatu zen eta
Bake Ikasketak eta Gatazkak Ebasteko masterrak egin zituen Bradfordeko
Unibertsitatean, Ingalaterran.
Euskal Herriko zenbait
komunikabideetan lan egin zuen: Latinoamerikan korrespontsala izan zen 2003.
urtetik 2010. urtera EITB telebistan. Justizia saileko Komunikazio eta Prentsa
arduraduna izan zen, baita Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte
Segurantza saileko eta Emakumearen Euskal Erakundeko, Emakunde, arduraduna.
2012an “Mariposas en El Hierro”
dokumentala estreinatu zuen, Euskal Herrian ardaztuta. Bertha Gaztelumendik
hausnarketa-dokumental honi buruz hauxe esan du: “indarkeria mota desberdinei
buruzko gogoeta da, non emakumearen papera aldarrikatzen den gatazken
konponketan eta gizartearen eredu berrien sormenan”.
“Nigar franko egingo zuen aitak”
dokumentala 2014an aurkeztu zen. Honek Guda Zibilari eta eduki zituen ondorioei
buruz hitz egiten du, lehengo pertsonan kontatuta dago Gipuzkoako herrixkako
(Villabona) biztanleengatik, garai horietako gatazkak bizi zituztenengatik.
Nuria Casalekin “Las buenas
compañías” zuzendu zuen. Dokumental horrek jorratzen ditu Errenterian 1975tik egon ziren borroka feministak, hor 350 emakume baino gehiago espetxeratuta egon ziren adulterioa, abortua eta prostituzioagatik.
2015ean Errenteriako
Laburmetraien XX. Jaialdian “Labur Dokumental Onenaren atalean” saria eskuratu
zuen.
“Volar” dokumentalaren zuzendaria eta gidoilaria da eta Donostiako Zinema Jaialdian aurkeztu zuen,
2017an. Dokumentalak genero-indarkeriagatik tratu txarrak jaso dituzten adin eta
lan desberdinetako bederatzi emakumeen bizitza kontatzen du.
"Atzerriko dokumental
onenaren" saria, Annual Copenhagen Film Festivalen, 2019an. 14, Volar
dokumentalak irabazi zuen.
Bertha Gaztelumendi indarkeriari
buruzko zenbait txostenen egilekidea da: “Necesidades, obstáculos y buenas
prácticas en los itinerarios de salida de la violencia de género, desde la
experiencia de mujeres del área rural de Araba, ARGITUZ”, 2012an edo “Manual de
divulgación sobre la realización de proyectos de recuperación de la memoria de
la convivencia, Diputación Foral de Gipuzkoa”, 2015ean, besteak beste.
Giza Eskubideen eta Botere
Publikoen Katedran ikertzailea da, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU).
Giza Eskubideen Elkarteko kidea da ARGITUZ elkartean.
2019an, "Ez,
eskerrik asko! Gladysen leihoa" dokumentala zuzendu zuen.
HEZKIDETZAREN
ERRONKAK
Marian Morenokbere artikuluan “la historia de la
humanidad en femenino" dio: “Gizateriaren historia, oro har, maskulinoan
kontatu da; izan ere, Gizonezkoaren Historiaz hitz egin ohi da gizateria osoari
buruz hitz egiteko. Gerra, botere, konkista, inbasio, aberriaren guraso eta
abarren historia izan da. Badira urte batzuk unibertsitateko emakumeek historia
femeninoan ere kontatzea erabaki dutela, eta, horiei esker, testuliburuen
historian erabat isildu diren emakumeak aurki ditzakegu.”
Artikulu honetan, emakumeak
protagonista hartuta, gizateriaren historian zehar ibilbidea egitea proposatzen
du.
Historia emakumeen ikuspuntutik
berridatzi behar da, eta emakumeek bizitzako esparru guztietan egin zituzten eta egiten ari diren ekarpenak argitara atera behar dira.
Horretarako, Hezkuntza
sistemarako erronkak diren II. Hezkidetza planaren bi helburu hauek aipatu
behar dira:
Emakumeen jakituria eta ekarpen
sozial eta historikoa diziplina guztietan txertatzea. Planak dioenez: “Emakume
asko dira eta izan dira historia aldatzen lagundu dutenak eta beren diziplinen
barruan erreferente handiak izan direnak. Haiek berreskuratzeak, ikusgai egiteak
eta gure ikasleei ezagutzera emateak ezabatu egiten du errealitatearen parte
hori ezkutatzean sortzen zen genero-joera, baina gainera, erreferente
femeninoak sortzen ditu neskentzat, baita mutilentzat ere”.
Berdintasuna sartzea ezkutuko curriculumean eta
ageriko curriculumean. Planaren hitzetan: “Ageriko curriculumetik kontua izango
litzateke, besteak beste, hezkuntza-sisteman ezartzen diren edukien
berrikusketa egitea, tradizioz femeninoak izan diren eta ikusezin bihurtu diren
esferak sartzeko… Ildo horretan, behar-beharrezkoa da testuliburuek hizkuntza
eta irudi inklusiboak txertatzea eta jakintza-arlo guztietan erreferente diren emakumeak
barnean hartzea.”
Konbentzituta nago hezkidetza
dela emakumea ageriko egiteko bideetako bat, ezkutukoa esplizitua eginez,
emakumeak curriculumean integratuz, txikitatik desberdintasunak eta
diskriminazioa saihestuz, patriarkatuaren mekanismoak identifikatuz eta ikasleei
kontziente eginez.
Eskola hezkidetzaileak gizarte-eredu
bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa sortzen lagun dezake.
BLOGEAN
EGINDAKO EKARPENAREN GOMENDIOA
Gomendatu nahi dut Nagorek blogean egindako ekarpena, oso ondo azaldu duelako
historia berridazteko beharra emakumeen ikuspuntutik. Bere ekarpenean agertzen den bideoa, Arantza Urretabizkaiarena, interesgarria iruditu zait.