Emakumeak hainbat arlotan izan gara , gara eta izango gara protagonistak. Txokoan egotetik plazara zabalduko gara. Pilota, eta gure IZANA txokotik aterako dugu eta IZENA plazaratuko dugu . IZEN ABIZENAK izango ditugu.
Emakume pilotarien Elkartea, 2019ko ekainean sortu zen , emakumeen pilota sustatzeko, kontzientzia sortzeko eta duintzeko. Honetan izen bat aipagarria bada " Patri Espinar da" honen bultzatzailetariko bat izan baita.
Pilota oso kirol maskulinizatua izan da orain arte, eta emakumeak ez du aukera askorik izan, nahiz eta kirol mota honek 20 modalitate baino gehiago dituen.
Elkartean, Euskal Herri osoko esku pilotako eta palako emakume federatuak daude eta hauxek ditu helburuak: emakumezkoen pilota egituratzea, kudeatzea eta transmititzea; berdintasuna eta duintasuna bilatzea; pilotarien jarduna sustatzea eta publizitatea egitea; eta ikusgarri egitea. Gainera, gizartean erreferenteak sortzea du helburu eta, horretarako, haurrekin, eskoletan, kirolean eta, are gehiago, gizarteko beste arlo eta talde batzuetan lan egiten dute.
Emakume pilotari bat aipatzerakoan Josefa Ignacia Albisu Aranburu edo Joxpinixi aipatu nahi dut.
Ondorengo artikuluan oso ondo azaltzen da nola izan zen gertakizuna eta nola Joxpinixi emakumezko lehenengo pelotaria izan zen. Eta hainbat gizonezkoei kantsan irabazi zien ere.
Ondorengo bertsoak idatzi ziren bere omenez.
Artikuluan bertan aipatzen denez, garai hartako albisteetan emakume pilotariaren berri ematen zan,
Nire ustez kirol munduan berdintasun eta hezkidetza arlotik lan handia dago egiteko. Emakumeen erreferenteak behar ditugu eta hauei eman behar zaien lekua eman, eta hauxe aldarrikatu. Adibide ona, alemaniako futbol taldeak egindako kanpaina haien lana aldarrikatzeko.
Kirol munduan gero eta emakume gehiago badago ere, emakumeen kirola gizonen kiroletik oso urrun dago oraindik garrantziari, soldatei edo kirola egiten duten pertsonen kopuruari dagokionez. Ahalegin handia egin behar da esparru horretan ere generoen arteko berdintasuna lortzeko.
" Emakume handi baten atzean ez da gizonik egon behar "
Bertan egindako Memea asko gustatu zait.
#ALAITZ
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina