Mariak idatzitako sarrera hau gustatu zait aste honetan lantzen ari garen gaiaren hausnarketa sakona egin duelako aukeratu duen gidaren inguruan: “UPV/EHU-n euskararen eta irudien erabilera ez-sexistarako gida. Marije Apodaka Ostaikoetxea”.
Gidenkin jarraituz Honako gida hau aukeratu dut:
Hezkuntzan gabiltzan
langileontzako oso erabilgarria dela iruditu zait.
“Bidezkoagoa den komunikazio bat lortuko dugu hizkuntza, irudi, eduki eta metodologia bidezkoak erabiltzen baditugu, errealitateen aniztasuna ikustera ematen dutenak eta pertsona guztientzat bidezkoak, berdintasunekoak eta alternatiboak diren imajinarioak eraikitzen laguntzen gaituztenak.”
Komunikazio ez sexista
aldaketarako erreminta da liburua. Mamitsua dela iruditu zait. Irakurleak gaiari
buruz ikasi dezake, hausnarketarako testu oso erabilgarriak eskaintzen ditu.
Liburuan eraldaketa hau
egiteko gakoak aurkezten dira hasieran eta horiek dira gero atal bakoitzean
garatuko direnak.
1.- lengoaia ez sexistaren
erabilera
2.- gure komunikazio
jardunean erabiltzen edo sortzen ditugun irudiak
3.- edukien garrantzia: desberdintasun eta botereen gaineko
hausnarketa erreal bat eginaz ikerketa eta proposamenak egiteko aukera.
4.- metodologiak: gauzak
egiteko moduak eragin zuzena du izango duen emaitzan
Azalpenak emateaz gain proposamenak daude. Alderdi hau asko gustatu zait, oso lagungarria iruditu zait.
Liburuan azaltzen diren
gakoak dira nire ustez lehentasuna duten alderdiak hizkuntza ez sexista baten
erabilera landu nahi badugu:
Ikonografiaren garrantzia.
Irudiez bonbardatuta bizi garen garai hauetan
berebiziko garrantzia du hauek aztertzen hasteak eta jabetzea zer mezu jasotzen
ditugun modu ia inkontziente batean.
Edukien garrantzia da
bestea , gida honetan azaltzen den bezala makilaje ariketa hutsalak ekidin
behar ditugu eta botereen gaineko hausnarketa errealak egitera bideratu behar
dugu gure energia.
Aste honetan landu dugun
guztia plazara eramatearen erronka nagusitarikoa daukagun botere desoreka ikusarazten
jarraitzea da. Gizartearen gutxiengo bat konturatzen gara desoreka honek ez
digula gizarte bezala aurrera egiten laguntzen.
Feminismoak abiaturiko
bidearen pedagogia gizarteratzea da gure erronka. Ahalik eta norbanako
gehienena iristea hausnarketa egiteko nahi eta beharra.
Ikastetxeetako langileok
hausnartu beharra daukagu bakarka, taldean pauso hauek emateko giltzetako bat
guk daukagu eta.