Sare sozialeei buruz hausnartzen
Jakina giza-sareetan lehenengo mailakoak garela!. Kasu askotan, mugitzen gara sare sozialetan : Twitter, Facebook-en baina bagara begirale hutsak. Hauxe da, informazioa jasotzen dugu, txioak irakurtzen ditugu hainbat txio-hari interesgarriei jarraitzen diegu, likes edo retxioak ematen ditugu. Orokorrean, nahiko jarrera pasibo izateko joera dago sare sozialetan, gehienok ez dugulako erabat parte hartzen, ezta eraiki ere ez. Maite Goñik eginiko infografían eta bertan ematen dituen lankidetzaren arloei eta adibideei begirada bat besterik ez dugu behar, ze mailako partaidetzaile garen jakiteko.
Gaiak aukera eman digu hainbat gauzatan pentsatzeko astean zehar: Ikerketako adierazpenetako sare sozialeetan genero jarreretan eta gure jarreran. Gora behera egon naiz pentsatan nola pozizionatu sare sozialetan, nola hazi honetan. Oraindik urrun ikusten dut burua dauden lankidetza aukerei begira, baina gutxienez hasi naiz ikusten giza sareen dauden aukerak eta beharrak: komunikazioa, komunitateak eta kooperazioa sortu, ziberaktibismoa ulertu, genero desberdineko presentzia eta aniztasun anitzaren presentzia bermatu.
Ez da erreza ziberaktibismo hezkidetzaile kontzeptuan murgiltzea. Hala ere, hainbat ikerketa eta sare sozialetan erreferenteak irakurrita, Hezkuntzan begirada zabala eta adi egon behar!. Eu-kids-online behatokien analisiak[1] dio “neskak askoz gehiagotan egon dira egoera deserosoetan Interneten (%40), mutilekin alderatuta (% 29)”. Hortxe dugu ziberaktibista izateko beharraren arrazoi bat. Beste aldetik, txostenak dio “gurasoek maizago animatzen dituztela mutilak sarea arakatu dezaten, eta neskei muga gehiago jartzen dizkietela. Familietan kezka handiagoa dagoela nesken sareko segurtasunarekiko”. Sare-soziala gizartearen sasi ispilua izango ote da?