2020/10/17

SARE SOZIALAK TRESNAK EDO KONTROLA?

Ideia kontrajarriak dauzkat gai honi dagokionez. Egia da sare sozialen inguruan irakurri eta aurkitzen duzun materiala asko aldatzen dela ikuspuntuaren arabera. Ni beti izan naiz pixka bat eszeptikoa, edo hori erabiltzen dut mundu teknologikoan dudan gabezia zuritzeko.

Alde batetik, Maite Goñi izan nuen irakasle MU-n eta berak zinez sinisten zuen sare sozialen eta IKT-en erabileran eta noski, horretan aritzeko formakuntzan. Eta gero, beste alde batetik, asko izan dira kontrol sozialaren inguruan irakurritako artikuluak, konspirazio kutsu morbosoz beteak. Azkena, netflixeko The Social Dilemma dokumentala. Ikusi eta gero Facebook kendu nuen mugikorretik. Gaur, aldiz, Twitter instalatu dut. 



Zaila egiten zait hain hitz gutxitan gauzak ez nahastea baina ideia nagusi bezala: sare sozialak tresna diren heinean sortzen zaizkigun erronkak burutzeko laguntzeko daude. Ikusten dudan arazoa erronka horien helburuan dago. Argi dago gaur egun borroka ideologikoa sare sozialetan ematen dela. Sistema cis-hetero-patriarkal-kapitalistak badaki hori, eta hor ikusten dut nik ziberaktibismo hezkidetzailearen papera eta garrantzia. Horri aurre egin eta kontra egiteko tresna. Eta horrek gure partetik espazio horiek betetzea eta bertan eragitea eskatzen digu, borroka horretan eragin nahi badugu behintzat. Ikastaro honek horretarako aukera ematen digula uste dut.

Amaitzeko, dokumentalean zer pentsatu eman zidan ideia bat partekatu nahiko nuke zuekin. 


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina