2015/11/28

HEZKIDETZA PLANAREN APLIKAZIOA GURE ERREALITATEAN



ASKI-logoa - copia.jpg


PLANAREN APLIKAZIOA GURE ERREALITATEAN

HELBURU ESTRATEGIKOA:

ESKOLA MISTOAN ERALDAKETA-PROZESUAK BULTZATZEA  
ESKOLA HEZKIDETZAILE BATERANTZ JOATEKO.

HELBURU ZEHATZA:
Ikastetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero-ikuspegia txerta dezaten bultzatzea.

Estrategiak
2.1.a. Curriculuma genero-ikuspegitik garatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 29.artikuluan xedatutako hezkidetza helburuak txertatuz.
Ekintza
2.1.a.2. Emakumeen jakintza eta emakumeek gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen sozial, zientifiko eta historikoa barne hartzen dituzten curriculum-proposamenak eskaini, ikastetxe guztiei.
Onurak
Curriculum barruan txertatuta egoteak irakas-ikas prozesuan bermea dakar, dudarik ez. Ikustezinak izatetik presentzia izatera pasatuko ginateke emakume guztiak, planean enuntziatuta datorren bezala, gizadiari egindako ekarpenen artean badaudelako ekarpen kolektiboak (boto eskubidea, lanpostu eskubidea, goi mailako ikasketetarako eskubidea...) eta banakakoak (jakintza alor guztietan emakumeek bakarka egindako lorpenak).
Ikasleek ezagutu, ikasi eta baloratuko lukete garai ezberdinetan munduko populazio erdiak egindakoa eta horren aurrean ebaluazio bat egongo litzateke.
Lorpen adierazleak
Esan behar dugu legeak esaten duena gure kasuan ez dela bete, ez baitugu jaso inolako curriculum-proposamenik administrazio publikotik. Beraz, lorpen adierazlerik ezin dugu eskaini.
Hala ere, gure ikastetxean, badaramatzagu  urte batzuk hezkidetza ekimenen artean, atal hau txertatzen gure curriculumean. Alde batetik, gurera heltzen diren ikasleek, DBH 1.mailakoek, lantzen dute Gernikaldeko Emakumeen Historia, udaletxeko Berdintasun Zerbitzuak eskainitako bildumaren laguntzaz. Beste alde batetik, hezkidetzan inplikatutako mintegi ezberdinetako  irakasleek  “Emakumeak eta Zientzia”, edota  Emakumeak eta Historia” izeneko  unitate didaktikoak txertatzen dituzte beraien programazioetan.
Bi ekimen mota horiek Ikastetxeko Hezkidetza Proiektu barruan daude eta Ikastetxeko  Urteko Planean  sartuta eta Eskola Kontseiluan onartuta daude.

HELBURU ZEHATZA:
Ikastetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero ikuspegia txerta dezaten bultzatzea.

Estrategiak
2.1.a. Curriculuma genero-ikuspegitik garatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 29.artikuluan xedatutako hezkidetza helburuak txertatuz.
Ekintza
Data esanguratsu batzuetan (martxoaren 8an, azaroaren 25ean, maiatzaren 17an, ekainaren 28an…) hezkidetza sistematikoki lantzeko curriculum-proposamenak osatu eta luzatu ikastetxeei.
Onurak
Aldarrikapen egunak dira guztiontzat, ikastetxeetan orain arte egindakoaz harro egoteko, eta aurrerantzean lortzeko falta denaz kontzientziatzeko ekimenak beharrezkoak dira. Hezkidetza eragileontzat ardura eta lan gehiagoko egunak izan arren, jai giroan, sormen eta partaidetza kulturalez betetako ospakizunak gauzatzea borrokan jarraitzeko akuilua da.
Lorpen adierazleak
Curriculum-proposamenik ez dugu jaso, orain arte. Bai, ordea, kanpaina instituzionalen (Emakunde, Udal Zerbitzua) informazioa eta baliabide grafikoak.
Gurean, ikastetxeko  Hezkidetza Proiektuan eta IUParen barruan txertatuta dauzkagu data guzti horien inguruko proposamenak: batzuek programazioekin zer ikusia dute, beste batzuk  egungo errealitatearen hausnarketatik sortuak, eta beste batzuk, eskola-komunitatearen sentipen kolektiboa adieraztekoak.

HELBURU ZEHATZA:
Ikastetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero ikuspegia txerta dezaten bultzatzea.

Estrategiak
2.1.b. Genero ikuspegia osagai estrategikotzat hartzea Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eskaintzen dituen plangintzako dokumentu guztietan, ikastetxeek dokumentuetan berrikuspenak eta hobekuntzak egin ditzaten, erabakiak hartu eta ekintzak aurrera eraman ditzaten…
Ekintza
2.1.b.6. ikastetxe guztiek dituzten dokumentuak beraztertu eta hobetu, hezkidetzaren ikuspegitik.
Onurak
Eskola komunitateko partaide guztiak aintzat hartuta gaudela ziurtatzea koherentzia-ariketa hutsa da. Hizkuntza ez sexista erabiliz, eta genero ikuspegia txertatuz, identitate, harreman  eta familia mota guztiak errespetatu eta jaso behar ditugu, erabiltzen ditugu dokumentu guztietan.
Idazkaritza lanetan sortu eta erabiltzen ditugun dokumentuetan ez ezik, ikastetxera heltzen diren beste horietan ere (administraziotik edo ekimen pribatuetatik) arreta jarri behar dugu.
Lorpen adierazleak
Helburu hau ikastetxean bertan lanean ari garenok burutu dugu. Ez dugu administraziorik inolako laguntzarik jaso.
Pasa den ikasturtean, idazkaritzako paperak berrikusi genituen, gure inguruan eman diren familia eredu-aldaketetan oinarrituta, guztiok kontuan izateko, eta dokumentuak ondo zeudela, ez zutela genero bereizkeriarik, ziurtatu genuen.
Agian, tutoretza lanean, familientzako komunikazioan, bai  gaurkotu behar dugula harremanetan jartzeko prozedura, familia eredu berrien arabera.

HELBURU ZEHATZA:
Ikastetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero ikuspegia txerta dezaten bultzatzea.

Estrategiak
2.1.c. Hezkidetzari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzko proiektuen lanketa bultzatzea.
Ekintza
2.1.c.1. Hezkidetzari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzko proiektuak taxutzeko, ikastetxe publikoei zuzendutako deialdi bat egin, prestakuntza, aholkularitza eta aparteko baimen-orduak barne hartzen dituena.
Onurak
Indarkeriaren prebentzio lanean, azaroak 25eko aldarrikapenen inguruko hausnarketak ez dira nahikoa. Programazioetan txertatuta egon beharko liratekeen jarrerak dira indarkeriaren etsai nagusia. Baina hori egiten joateko, agian, tutoretza planaren laguntzaz lehenengo pausuak eman daitezke.
Lorpen adierazleak
Atal honetan, aurten gure ikastetxea gida plan nagusiaren barruan, programan ofizialki sartuta egoteak Beldur Barik proiektu pilotoan parte hartzeko aukera eman digu, eta horretan gabiltza. Momentuz, formazio fasean gaude hamabost irakasle, eta dagoeneko zortzi orduko ikastaroa jaso dugu. Datorren urtarrilean, tutoretza-aholkularitza izango dugu, eta kurtso amaierarako ikasmaila batean, gutxienez, zenbait unitate didaktiko garatuta izango ditugu. Benetako lorpen adierazleak ekainaren memorian izango dira.




LEGEDIARI BURUZ HAUSNARTZEN



EAEn Hezkidetzak duen marko legala zein den ikusi berri dugu:
  • Euskal Eskola Publikoaren Legea
  • Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legea
  • Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea
  • Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoa
  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoa
  • ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretua
  • Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioa
  • EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana
  • Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana
  • ...
Eta legeria guztia laburbilduz, hezkuntzaren helburu orokorra “irakasten denaren hezkidetzazko izaera bermatzea” izango dela nabaria da. Ikasleei formazio integrala eskainiko zaie: nork bere identitatea osatu, eta ezagutza eta bere balorazio etikoa aldi berean integratzen dituen errealitatearen kontzepzioa eraikiz. Baina, aitortu behar dugu, horretarako balioen aldaketa sustatzea ezinbestekoa dela, eta aldaketa eman dadin, legeriaren babesa lagungarria bada ere, ez du legeria izateak aldaketa emango denik bermatzen. Hori da momentu honetan eta nire ustez oso kontuan izan beharko genukeena.
Ikusi ditugu halaber, marko legalean jasotzen den hezkidetza helburua lantzeko hainbat material ere. 

Legeak kontuan hartuz edo gabe, gure esku-hartzeetan emakume eta gizonen arteko berdintasuna helburu badugu: pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe hezi nahi baditugu, neska eta mutilentzako baliagarria izango den pertsona eredua bultzatuz, estereotipo izan den eredu femeninoa eta maskulinoa saihestuz, estereotipo tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz; gure lan tresnak diren materialak, material hezkidetzaileak bidelagun izan beharko ditugu ezinbestean, material egokiak nolabait, aipatu berri ditugun erronkari aurre egiteko lagungarri izango direnak.
Horixe bera da momentu honetan erronka garrantzitsu bat nire ustez, helburu bera dugun hezitzaileok, darabilgun materialaren azterketa sakona egin eta gure helburuak lortzeko oztopo diren materialak baztertzea.

HEZKIDETZAREN MARKO LEGALEAN HAUSNARTZEN


legea berdintasunean bilaketarekin bat datozen irudiak
Marko legala izan dugu aste honetan jorratzeko gaia. Legeak izatea garrantzitsua da, bereizkeria egoeretan daudenak babestu egiten dituztelako eta arauak finkatzen dituztelako. Legeak aurrera egin ahal izateko ezinbestekoa da denen arteko konpromesua. Aurrearpausuak eman dira baina oraindik hezkuntzan erabateko berdinatsuna lortzeko bidea luzea daukagu.
Euskal hezkuntza sisteman, emakume eta gizonen arteko eta aukera berdina lortzeko legeria anitza daukagu:

- Euskal eskolaren legeak(1995ko otsailaren 19a) , irakasten denaren hezkidetzazko  izaera bermatu behar duela, agintzen du.

- Milurteko Aitorpenean2 , (2000ko iraila), emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen autonomia lortzea helburu.

- Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legeak (2004ko abenduaren 28a) emakumeen duintasuna- eta eta emakume eta gizonen arteko berdintasunari errespetu-balioak sustatzeko hezkuntza sistemak dituen betebeharrak adierazten ditu.

- Hezkuntzari Buruzko Lege Organikoak (2006ko maiatzaren 3a)  Gatazkei aurrea hartzeko eta gatazkak era baketsuan konpontzeko hezkuntza, eta indarkeriarik eza bizitza pertsonalaren, familiaren eta gizartearen eremu guztietan.  Eskubide-berdintasunaren eta aukera-berdintasunaren garapena, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorraren sustapena”.

- Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoak (2007ko martxoaren 22a) dio emakumeen eta gizonen eskubide eta aukera berdintasuna Hezkuntzaren xedea izango dela kalitate-printzipioen artean hori kontuan hartuz.

-Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioak (2009 otsailaren 3a), Ikastetxeko bizikidetzari kalte larria egiten dioten jokabideak edozein genero-indarkeriaren aurrean esku hartzearen beharra adierazten du eta kasu bakoitzean eginbeharrekoa azaldu .

- EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Planak (2013ko abenduaren 30a), hizkuntza eta/edo beste komunikazio elementu batzuk era ez-sexistan erabiltzeko beharra azpimarratzen ditu  eta emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztearen premia (sentsibilizazio eta prebentzioa, detekzio goiztiarra eta arreta) ere bai.

- 2013an Hezkuntza Sailak hiru ikasturterako ateratako Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana10 arretaz aztertuko dugu. Eskola mistotik eskola hezkidetzailera joateko bidean aurrera egiteko eta indarkeria sexistaren prebentzioa sustatzeko asmoz aurkezten da

.


Emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan hitzegiten dugunean, berdintasun hori gizartearen egitura eta funtzionamenduaren aldaketan oinarritu behar da, hezkuntzan, kirolean, lanean, parte hartze sozio politikoan, kirolean,...aukera berdinak izan behar dituzte.
Material hezkidetzailea erabiltzea ezinbestekoa da hau lortu ahal izateko, hau da, inolako sexu bereizketarik egiten duen materialea erabiltzea, pertsonaien jardueretan bereizketa sexistarik ez dagoen materialea, rol tradizionalak errepikatzen ez diren materiala, emakumeak zein gizonak espazio publikoa eta pribatuan agertzen direnak, textuetan eta irudietan emakumeen eta gizonen presentzia orekatzen duenak,...




Hau guztia lortzeko ikastetxean  erronka hauek ditugu:

- Hezkidetza proiektua aurrera eramatea.
- Komunitate osoaren parte hartzea lortzen joatea.
- Ikasleekin material hezkidetzaileak erabiltzea.
- Hezkuntza proiektua egitear dagoena eta eskoraren nortasuna, eskolaren ezaugarriak definitzen dituena izanik,  hezkidetzailea izatea.


LEGEDIAren inguruan ikusitakoari buruzko HAUSNARKETA




Legeak eta legalitatea aste honetako gaiak. Baina zer dira legeak eta zertarako?


Hemen definizio bat: legea araua da, lurralde bateko hiritar guztiak behartzen dituena, eurek ezagutu ez arren ere. Mendebaldeko estatuetan antzinako eta gaur eguneko legeak jatorriaren arabera bereizten dira: antzinakoak goi mailako botereek, estatuko botere guztiak batuta zeuzkatenek, ezarrita zeuden (jaun laikoek, elizakoek eta monarkek, sarritan legeek jainkozko jatorria zutela esanez);egun, ordea, Zuzenbidezko Estatu deitzen diren horietan, legeak egiteko boterea herria ordezkatzen duen Batzar edo Parlamentu batek dauka.Legeak hierarkikoki antolatuta daude,hau da, orokorretatik zehatzetara. Euren artean ezin da kontraesanik izan, hau da, herri batekoak dioena ezin izan daiteke konstituzioak dioenaren kontrakoa.
Aitortu behar badizuet, ez dut gehiegi sinesten legeetan. Alderantziz, mila lege eta araudiz jositako jendarte batean bizi gara, baina non geratzen dira lege asko eta asko? Bulegoetako kaxoietan, hautsak hartzen edo bestela hautsak harrotzen. Lege batzuek ongi betetzea oinarrizko elementu bilakatu da herritarrongan, eta beste lege batzuek ez betetzeak ez du inolako ondoriorik. Nork, noiz eta zertarako sortzen diren legeak jakiteak informazio asko ematen digu.
Gizon eta emakumeon arteko berdintasun legea esaterako. Lege bat izan behar dugu emakume eta gizonok aukera berdintasuna bermatzeko? Tristea da baina agian bai. Bale eta nork ziurtatzen digu esparru guztietan lege hori bete edo aintzat hartuko dela?  



Askotan kontrola eta izua zabaltzeko mekanismotzat ulertzen dut legea.
Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren definizioa marrazki honekin irudikatu nahiko nuke. Ez da berdina berdintasuna edo parekidetasuna, justizia:



Material hezkidetzailea: emakume eta gizonen arteko parekidetasuna bermatzeko eta ziurtatzeko bitarteko eta bidea.
Interesgarria iruditzen zait Hezkuntza sisteman hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentzioa lantzeko gida planak jasotako konpromisoak eta datu batzuk aipatzea:
-Irakasleen %60ak oinarrizko formazioa (10 orduko modulua) jasotzea.
-Ikastetxeen % 30ak berariazko prestakuntza jaso du eskola mistotik abiatu eta hezkidetzan eta genero-indarkeriaren prebentzioan oinarritutako eskolarako transformazio-prozesuak abiatzeko.
-Ikastetxeen %100ek hezkidetzako irakasleak izendatu dituzte, berdintasunerako ordezkariak eta hezkuntza komunitate osoak parte hartzen duen berdintasun batzorde bat sortu dute.
-Hezkuntza Berrizteko Zuzendaritzan prozesua gidatzea (eskola eredu berriaren azterlana, arduradunak...)

Ikastetxean landu beharreko erronkak:
-Hezkuntza komunitateko partaide garen agente guztiek, legedia aintzat hartuta, ditugun eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren ezagutzea.
-Legeak aztertu eta egoki ikusi ezkero, hauek bermatzeko sortuak diren bitartekoak erabiltzeko konpromisoa hartzea. Gehiago sentsibilizatzen laguntzea, genero-ikuspegia, irakaskuntza-praktika eta agente sozializatzaile moduan dugun eginkizuna kontuan hartzea.
-Legeen aurrean dugun desadostasuna edota ekarpena mahai gainean jarri eta behar den tokira bideratzea.
-Lege eta araudien gainetik, gure gaztetxoen beharrak asetzea. Beraien garapena erdigunean jartzea.




Hezkidetza sustatzeko legedia

Nik, DBH eskaintzen duen ikastetxe batean egiten dut lan.

Nire ustez hezkidetzaren inguruan dagoen legedia nahikoa da gizarte justuago bat lortzeko. Arazoa ez dira legeak, arazoa gure urteetako ohiturak eta patriarkatuaren lege tazitoak dira. Hobeto pentsatuta, legea betearaztea bada arazo bat. Legeak egon arren, ez dira beti betetzen, eta okerragoa dena, ez dira betearazten.

Aztertu ditudan legedien inguruan interesgarriena "Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana" litzateke. Nire ustez ondo egindako dokumentua da eta pausoz-pauso eskoletan bidea egiteko tresna eraginkorra da.

Lorpen mailak neurtzeko tresna ezberdinak daude, hona hemen horietako batzuk:
"Diagnostikorako tresnak".

Hezkidetzaren inguruan nik beldur bat dut. Orain dela 20 urte hezkidetza zeharkako gai famatuetako bat zen. Garai hartan ilusio handiarekin hartu nituen nik zeharkako gai horiek, baino errealitatean, inorrenak ez ziren gaiak kasu askotan inorrenak izan gabe jarraitu dute eta ez dute tokirik izan ikasleen eguneroko bizipenetan. Hasieran aipatu dudan beldurra hori da, ez ote da berdina gertatuko Hezkidetzarekin? Nire ustez oso garrantzitsua litzateke hezkidetza beste begi batzuekin ikustea. Hezkidetza ez da gai bat gehiago, gure eguneroko jarduera guztiei eragin beharko lieken jarrera eta begirada bat dela pentsatzen dut. Edozein jarduera egiten dudala, nire buruari genero ikuspegia zaintzen ari ote naizen galdetu beharko nioke. Ikasleen portaeretan edozein zantzuk atentzioa deitzen badigu parte hartze bat egin beharko genuke. Hezkidetzak ezin du gai bat gehiago izan. "La revoluciĆ³n serĆ” feminista o no serĆ”" leloari jarraituz, "gure eskola hezkidetzailea izango da, edo ez da izango".

Hori lortuko ote dugun beste kontu bat. Nire aldetik gizarte justuago batean sinsten dugunok behintzat gure aletxoa jarri beharko genukeela pentsatzen dut. "Ezina ekinez egina"

PLANAREN APLIKAZIOA GURE ERREALITATEAN




PLANAREN APLIKAZIOA GURE ERREALITATEAN

Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planeko 2. Helburu estrategikoa: “Eskola mistoan eraldaketaprozesuak bultzatzea hezkidetzazko eskola baterantz joateko.” aplikatuko da

Lan egiten diren eta egingo diren Institutuan helburu zehatzak;

HELBURU ZEHATZA
Estrategiak

Ekintza (deskribatu)
Onurak
Lorpen adierazleak
2.1. Helburu zehatza: Ikastetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan generoikuspegia txerta dezaten bultzatzea
2.1.a. Curriculuma generoikuspegitik
garatzea, Emakumeen eta Gizonen
Berdintasunerako 4/2005 Legearen
29. artikuluan xedatutako hezkidetza helburuak
txertatuz.


Institutuko Departamentu bakoitzean, haien arloko emakume garratsitzu baten ekarpenak argitaratuko dira. Departametuko atarian mural batean emakume hauen jakintza eta emakumeek gizadiaren garapenari egin dioten ekarpen sozial,
zientifiko eta historikoa azpimarratzen. Arloaren programazioetan ere emakume hauen ekarpenak klase barruan garatuko dira

Bai emakume bai gizonak, ekarpen garrantzitsuak egin dituzte, gizadiaren garapenean
Zenbat muralak
Zenbat programazioetan
2.2. Helburu zehatza: Tutoretza eta orientazioplanetan generoikuspegia txertatzea.

2.2.a. Ikasturte hasierako
ebazpenetan, tutoretza eta
orientazioplanetan berdintasuna eta
generoindarkeriaren prebentzioa
lantzeko jarraibideak ematea.
Zonako mintegietan proposatzen diren materialak hezkidetza eta genero
ikuspegia landutzeko, tutoretzaren bidez, klasean lan egingo dira.
Material hauen bidez berdintasuna landuko da klasean, hoezten neska eta mutile arteko harremanak, eta modu hĆ³rrela berdintasun hori gazteen artean txeratzean genero-indarkeria desagertzen hasiko da
Saioen kopurua
2.3. Helburu zehatza: Eskolakomunitateko arlo ezberdinen arteko lankidetza bultzatzea.

2.3.a. Hezkidetzari buruzko ezagutza
sortzea eta elkartrukatzea sustatzea.
Hezkidetza landuko duen ikastetxesare bat sortu. Hezkidetzaren arduradunak blog bat sortuko du, zabaltzeko eta guztiok parte hartzeko, hezkidetzarekin zer ikusia duten materiala. Institutuko irakasle guztiek, blogean parte hartzeko aukera izango dute, bai irakurtzeko han bertan konpartitzen dea edo ekarpe bat egiteko
Hezkidetza ez da izango pertsona baten “ardura”, baizik eta guztion ardura izango da, hezkidetzaren garratzitsua irakasle guztien artean txertatuko da
Blogeetan bisiten kopurua
Blogeetan egindako ekarpenak


2.3.a ekintzarekin lotuta, sortutako blogean hauek izan dira bi lankideen ekarpenak:
  • Berdintasuna kirolean:
berdintasuna-kirolean
  • Tolerancia Cero:
QuĆ© hacer cuando el hogar no es la morada 
donde me encuentro a salvo del dolor? 
QuĆ© hacer cuando no sĆ© dĆ³nde esconderme 
y el tiempo nunca juega a mi favor? 
QuƩ hacer cuando el amor golpea y deja marca?