Patriarkatua,
gizarte ordena bat da, sexua ezartzen du marka gisa, bakoitzari jarduera,
zeregin, harreman eta botere zehatz batzuk esleitzeko. Patriarkatua ez da bakarrik gizonei botere eta abantaila gehiago ematen
dizkien gizarte antolakuntzako sistema bat; horrez gain, ideologia bat ere
bada, hau da, boterearen egoera hori legezkotzat jotzen duen eta horri eusten dion sinesmenen multzoa da.
Ideologia horrek oinarrizko bi sinesmen hauek ditu oinarrian:
1) Bizitzaren arlo guztietan gizonek
emakumeen gainetik duten boterea eta aginpidea legezkotzat jotzen duen
sinesmena, arlo pribatuan ere bai, hau da, ezkontzan edo bikotekidearekin
2) Ideia edo sinesmen horiek hausten
dituzten emakumeen aurkako indarkeria justifikatzen duen sinesmena edo jarrera,
uste baitute emakume horiek gizartea antolatzeko eredu horren aurkako erasoa
direla.
Zentzu horretan
kokatu dezakegu emakumeen ikusezintasuna. Aste honetan ikusi dugun moduan, sistema
patriarkalaren zereginetako bat emakumea ikus ezin bihurtzean datza. Horrela,
munduari begiratzeko modu bat eta bakarra dagoela erakutsi digute, jarrera bat,
ikuspegi bat. Historia, gizonen begietatik idatzi digute eta jendartean
eguneroko ogi izanik, barneratuak eta naturalizatuak ditugu ikusmolde hauek. Hona
hemen adibide batzuk: emakumeek gizarte eta antolakuntza arloan jasaten dugun
bereizkeria, ez da aintzat hartzen emakumeok egin ditzakegun ekarpenak, ez dugu
sarbiderik erabakiak hartzen diren eta boterea dagoen guneetara iristeko,
oztopoak aurkitzen ditugu erakundeetan parte hartzeko edo geure erakundeak
eratzeko, hala tokiko arloan nola nazioan eta nazioartean. Egoera askotan
emakumeok, politikan parte hartzeko guneetan azaltzen gara, baina sakonago
aztertzen badugu, argi ikusiko dugu ez dugula benetan politikan parte hartzen,
edo parte-hartzean ez dagoela berdintasunik. Emakumeok ekarpen anitz egin
baditugu ere, gizonak bere lorpentzat hartu ditu asko eta asko. Gizonaren
boterea zalantzan jartzeko aukerarik sortu gabe.
Egoeraren isla da
gure ikasgeletan gertatzen dena. Zenbait aurrerapauso eman arren ere, oraindik erabiltzen ditugun material, kartel edo oharretan emakumearen
presentzia ez da gizonezkoaren parekoa, presentzia parekoa ez izateaz gain,
sexu bakoitzak betetzen dituen genero rolak oso estereotipatuak jarraitzen
dute. Emakume ezagun asko ez ditugu eta ez dituzte ezagutzen gure gaztetxoek.
Gizonezkoa da lehen lerroan kokatzen dena, boterea izaten jarraitzen duena.
Gizonak emakumearen boterea onartzea, kasu konkretuetan gertatzen da gainera, emakumea
subjetu aktibo izateko, askotan gizonezkoen genero rolak eta estereotipoak
betetzen ditu, boterea eta errekonozimendua izan dezan.
Zorionez ordea,
emakumeak historian, zientzian edota bizitzako arlo guztietan, isilpean nahiz
ozenki presente egoteaz gain ekarpen interesgarriak eta sakonak egin ditugu.
Azken urteetan mugimendu feministak nahiz emakume norbanako askori esker
emakume guzti hauek bistarazteko eta ezagutzeko aukera izan dugu. Bide horri
jarraiki, eredu berriak sortzen hasi gara eta ikasgeletan ere irakasle eta
norbanako askoren erronka bihurtu da emakumeak ikustarazi eta erreferente
bilakatzea. Modu horretan lortuko dugulako gure posizionamentua eta jendartean
gizonezkoaren modura izan beharreko botere maila.
Nire ustez
hezkuntza komunitatean ez da kultura transmititzeko eta
berregiteko bide bat bakarrik; horrez gain, aukera egokia da gizartea
eraldatzeko, tresnak eta baliabideak emateko gazteei, beren errealitatea beste
ikuspegi batzuetatik ikus eta hausnar dezaten, eta beren nortasuna eta
bizimodua eraikitzeko esperientzia eta eredu berriak izan ditzaten.
Ikastetxe gisa
hartu beharreko erronkak:
-Emakumeen jakintza
ezagutarazi: Irakasleen
jardunean, ikasgaietan emakumeen jakintza txertatu. Herriko
emakumeen erreferentziak eman.
-Emakumeok herri-ohituretan eta
usadioetan dugun zeregin eraginkorra aldarrikatu.
-Emakumeen eredu onuragarriak
hedatu eta ezagutzera eman
-Emakumeen aniztasuna islatu.
Estereotipoak saihestu
-Ikasle emakumeak biltzeko eta elkartzeko guneak sortu edo gune horiei balioa
handitzea oso tresna garrantzitsua da boteretzea lortzeko, emakumeek beren
auto-estimua indartu ahal baitute gustuen eta zaletasunen bidez.
Noski, garbi izan
behar dugu zein den errealitatea eta abiapuntua ezagututa mundua ikusteko beste
modu bat eraikitzerakoan zailtasun asko ikusiko ditugula bidean, erresistentzia
ezberdinekin aurkituko garela baina etorkizuneko gure gaztetxoek guk ez bezala
jendarte justuago eta parekideago bat izango dutela amestu dezagun!
Gaiarekin lotutako
artikulu eta albiste ezberdinen bilduma hemen:
bukatzeko,