2015/12/05

EMAKUMEEN PRESENTZIA

Emakumeek ez dute gizarte-politika-ekonomiaren erabakietan parte hartzerik izan. Ez da kontuan hartua izan literaruran, zientzian, ...baina horrek ez du esan nahi egon ez direnik.



Hsitorian zehar zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen bazterketa hori babestu izan dute; gaur egun oraindik ere naturalismoaren izenean sinesgarritasun eskasa duten ikerketekin justifikatu nahi izaten dira nesken eta mutilen arteko jokaeren ezberdintasunak.


Emakumearen presentzia eta protagonismoa lortzea ezinbestekoa da .

 Begoña Salasen hitzetan : Protagonista izatea  nork bere bizitzaren jabe izatea, jatorriz dituen ahalmenak ezagutuz eta bere buruarekin eta bere inguruarekin gustura izateko garatzen dituen gaitasunak ahalbideratuz, bere aukerak eta ingurukoenak hobetuz. Horrek behartzen du nork bere garapenean eta ikaskuntzan parte aktiboa izatera, gorputza, emozioak, adimena, harremanak, identitatea erregulatzeko aukera emanez norberari.

Honek laburbiltzen du eskolak, hezkidetzarekin duen erronka. Emakumearen presentzia eta protagonismoa geletara eramatea. 

Horretarako paradigma aldaketa eta estrategia berriak behar ditugu.
Emakumeen historia eta bizitza presente egiteko hainbat gauza ikertu eta berregin behar dira.: gorputza eta amatasuna, heziketa, emakumeen lanak orokorrean, politika eta eremu publikoan emakumeen papera botere-alderdi guztietan, sorkuntzan, arte, zientzia eta abarretan, historian zehar hauetan guztietan protagonismoa eta jabetza lapurtu egin zaie.

Leku "propioa" behar dugu emakumeok.

EGON GARA, GAUDE, EGOTEN JARRAITUKO DUGU


IZAN/EGON GARA,    GARA/GAUDE,    IZATEN/EGOTEN JARRAITUKO DUGU

Zenbat eta gehiago sakondu gaian orduan eta harrituago gelditzen naiz: A ze indarra androzentrismoarena, ze gaitasuna puntu guztietara zabaltzeko atzaparra eta ze handia den gu guztiok bere zurrunbiloan irensteko erakusten duen ahalmena. 

 Irakaskuntza munduan mugitzen garenentzat, historia berridatzi eta kurrikuluma berreraikitzeko konpromisoa hartu dugun guztiontzat, “entregrietas” blogean irakurritako testu honen edukiak laburtzen duela ederki praktikaren nondik norakoak iruditzen zait: 

https://entregrietas.wordpress.com/tag/feminismo/



Pedagogia feminista abiapuntutzat hartu eta isilpean zein ezkutuan egotera behartuak izan diren emakume guztien ekarpenak berreskuratu, argitaratu, erabili. 

Begoña Salas Garciak dion bezala, protagonismoa izateak bakoitza bere buruaren jabe izatea dakarrelako, une honetan garen eta ondoren izango diren emakume guztientzat ereduak, ispilua, identitatea eraikitzen lagunduko diguten ikuspuntuak. 

Artean, eta bereziki musika munduan emakumeen ibilbidea jasotzen duen dokumentazioaren biola aritu naiz eta bideo hau aurkitu dut, ondo laburtzen duena historia, nire ustez.
MUJERES EN LA HISTORIA DE LA MÚSICA. INTRODUCCIÓN El papel de la mujer en la música a lo largo de la historia ha sido desconocido y fundamental. Las obras.
Ver otras presentaciones de Bermudo Solis


Patriarkatuaren mekanismoa apurtzea ezinbesteko baldintza dela uste dut emakumeen protagonismoa lehen planora pasatzea lortzeko, gizonen eta emakumeen artean, parekidetasun errealaren garapenean aritzeko. 
  
Eta horretarako, noski, emakumeen izenak eta emakumeen ekarpenak liburuetan, kurrikulumean, adibideetan, ikastetxeko eremu guztietan ondo ezagutzeko moduan zabaldu. Gerda Lerner hain garbi adierazita utzi zuen bezala, “Emakumeak menpe mantentzeko modu nagusietariko bat beraien borroka eta lorpenen historia beraiek ez ezagutzea izan da.” 

Joan gaitezen ba borroka eta lorpenen historia ezagutzea eta ezagutaraztea. 

Beti umorez … 




Emakumeon ekarpenaz HAUSNARKETA



Patriarkatua, gizarte ordena bat da, sexua ezartzen du marka gisa, bakoitzari jarduera, zeregin, harreman eta botere zehatz batzuk esleitzeko. Patriarkatua ez da bakarrik gizonei botere eta abantaila gehiago ematen dizkien gizarte antolakuntzako sistema bat; horrez gain, ideologia bat ere bada, hau da, boterearen egoera hori legezkotzat jotzen duen eta horri eusten dion sinesmenen multzoa da. Ideologia horrek oinarrizko bi sinesmen hauek ditu oinarrian:
1) Bizitzaren arlo guztietan gizonek emakumeen gainetik duten boterea eta aginpidea legezkotzat jotzen duen sinesmena, arlo pribatuan ere bai, hau da, ezkontzan edo bikotekidearekin
2) Ideia edo sinesmen horiek hausten dituzten emakumeen aurkako indarkeria justifikatzen duen sinesmena edo jarrera, uste baitute emakume horiek gizartea antolatzeko eredu horren aurkako erasoa direla.

Zentzu horretan kokatu dezakegu emakumeen ikusezintasuna. Aste honetan ikusi dugun moduan, sistema patriarkalaren zereginetako bat emakumea ikus ezin bihurtzean datza. Horrela, munduari begiratzeko modu bat eta bakarra dagoela erakutsi digute, jarrera bat, ikuspegi bat. Historia, gizonen begietatik idatzi digute eta jendartean eguneroko ogi izanik, barneratuak eta naturalizatuak ditugu ikusmolde hauek. Hona hemen adibide batzuk: emakumeek gizarte eta antolakuntza arloan jasaten dugun bereizkeria, ez da aintzat hartzen emakumeok egin ditzakegun ekarpenak, ez dugu sarbiderik erabakiak hartzen diren eta boterea dagoen guneetara iristeko, oztopoak aurkitzen ditugu erakundeetan parte hartzeko edo geure erakundeak eratzeko, hala tokiko arloan nola nazioan eta nazioartean. Egoera askotan emakumeok, politikan parte hartzeko guneetan azaltzen gara, baina sakonago aztertzen badugu, argi ikusiko dugu ez dugula benetan politikan parte hartzen, edo parte-hartzean ez dagoela berdintasunik. Emakumeok ekarpen anitz egin baditugu ere, gizonak bere lorpentzat hartu ditu asko eta asko. Gizonaren boterea zalantzan jartzeko aukerarik sortu gabe.

Egoeraren isla da gure ikasgeletan gertatzen dena. Zenbait aurrerapauso eman arren ere, oraindik erabiltzen ditugun material, kartel edo oharretan emakumearen presentzia ez da gizonezkoaren parekoa, presentzia parekoa ez izateaz gain, sexu bakoitzak betetzen dituen genero rolak oso estereotipatuak jarraitzen dute. Emakume ezagun asko ez ditugu eta ez dituzte ezagutzen gure gaztetxoek. Gizonezkoa da lehen lerroan kokatzen dena, boterea izaten jarraitzen duena. Gizonak emakumearen boterea onartzea, kasu konkretuetan gertatzen da gainera, emakumea subjetu aktibo izateko, askotan gizonezkoen genero rolak eta estereotipoak betetzen ditu, boterea eta errekonozimendua izan dezan.

Zorionez ordea, emakumeak historian, zientzian edota bizitzako arlo guztietan, isilpean nahiz ozenki presente egoteaz gain ekarpen interesgarriak eta sakonak egin ditugu. Azken urteetan mugimendu feministak nahiz emakume norbanako askori esker emakume guzti hauek bistarazteko eta ezagutzeko aukera izan dugu. Bide horri jarraiki, eredu berriak sortzen hasi gara eta ikasgeletan ere irakasle eta norbanako askoren erronka bihurtu da emakumeak ikustarazi eta erreferente bilakatzea. Modu horretan lortuko dugulako gure posizionamentua eta jendartean gizonezkoaren modura izan beharreko botere maila.

Nire ustez hezkuntza komunitatean ez da kultura transmititzeko eta berregiteko bide bat bakarrik; horrez gain, aukera egokia da gizartea eraldatzeko, tresnak eta baliabideak emateko gazteei, beren errealitatea beste ikuspegi batzuetatik ikus eta hausnar dezaten, eta beren nortasuna eta bizimodua eraikitzeko esperientzia eta eredu berriak izan ditzaten.
 
Ikastetxe gisa hartu beharreko erronkak:
-Emakumeen jakintza ezagutarazi: Irakasleen jardunean, ikasgaietan emakumeen jakintza txertatu. Herriko emakumeen erreferentziak eman.
-Emakumeok herri-ohituretan eta usadioetan dugun zeregin eraginkorra aldarrikatu.
-Emakumeen eredu onuragarriak hedatu eta ezagutzera eman
-Emakumeen aniztasuna islatu. Estereotipoak saihestu
-Ikasle emakumeak biltzeko eta elkartzeko guneak sortu edo gune horiei balioa handitzea oso tresna garrantzitsua da boteretzea lortzeko, emakumeek beren auto-estimua indartu ahal baitute gustuen eta zaletasunen bidez. 

Noski, garbi izan behar dugu zein den errealitatea eta abiapuntua ezagututa mundua ikusteko beste modu bat eraikitzerakoan zailtasun asko ikusiko ditugula bidean, erresistentzia ezberdinekin aurkituko garela baina etorkizuneko gure gaztetxoek guk ez bezala jendarte justuago eta parekideago bat izango dutela amestu dezagun!

Gaiarekin lotutako artikulu eta albiste ezberdinen bilduma hemen:





bukatzeko,
Amancay Gaztañagaren iritzi artikulua, “Emakume ikusezinak esan zidan…”