2015/12/05

EMAKUMEEN PRESENTZIA

Emakumeek ez dute gizarte-politika-ekonomiaren erabakietan parte hartzerik izan. Ez da kontuan hartua izan literaruran, zientzian, ...baina horrek ez du esan nahi egon ez direnik.



Hsitorian zehar zientziek, erlijioek eta ideologiek emakumeen bazterketa hori babestu izan dute; gaur egun oraindik ere naturalismoaren izenean sinesgarritasun eskasa duten ikerketekin justifikatu nahi izaten dira nesken eta mutilen arteko jokaeren ezberdintasunak.


Emakumearen presentzia eta protagonismoa lortzea ezinbestekoa da .

 BegoƱa Salasen hitzetan : Protagonista izatea  nork bere bizitzaren jabe izatea, jatorriz dituen ahalmenak ezagutuz eta bere buruarekin eta bere inguruarekin gustura izateko garatzen dituen gaitasunak ahalbideratuz, bere aukerak eta ingurukoenak hobetuz. Horrek behartzen du nork bere garapenean eta ikaskuntzan parte aktiboa izatera, gorputza, emozioak, adimena, harremanak, identitatea erregulatzeko aukera emanez norberari.

Honek laburbiltzen du eskolak, hezkidetzarekin duen erronka. Emakumearen presentzia eta protagonismoa geletara eramatea. 

Horretarako paradigma aldaketa eta estrategia berriak behar ditugu.
Emakumeen historia eta bizitza presente egiteko hainbat gauza ikertu eta berregin behar dira.: gorputza eta amatasuna, heziketa, emakumeen lanak orokorrean, politika eta eremu publikoan emakumeen papera botere-alderdi guztietan, sorkuntzan, arte, zientzia eta abarretan, historian zehar hauetan guztietan protagonismoa eta jabetza lapurtu egin zaie.

Leku "propioa" behar dugu emakumeok.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina