2019/10/12



Trending topic izan arte ez dugu eutsiko


Sare sozialek egunerako gure egunaren zabaltzeari lagundu diote, ahalduntze kolektiboko elementua eta pertsona desberdinak elkartzen dituzten beharretako identifikazioko era izanez. Gainera mugimendu feministak ikuspenik komunikabideetan ez dezala izan gertaera, lagundu du sare sozialak bihur daitezela bai esperientziak salaketako bai esperientziak partekatzeko, baita ere ekitaldi desberdineko deialdiko. Horrela hainbat adibide aurki ditzakegu bezala, #Me Too, #Cuéntalo, #Las Feministas queremos,...Blog hauek bihurtu dute operazio-oinarrian eta hortik aurrerea mezuak bota ahal izan dituzte kultura patriarkalak inposatzen dituen balioetako gainditzerako, kontzientzia kritikoa sortu eta sozial,...eztaibadan kokatu mugimendu feminista eta berdintasun defentza balioak.

Horregatik, azken urte hauetan egon da bere profilak hobetzen ikasi duten emakumeetako etorri handia, horrela bezala dago estrategiak gehitzea eta hiri handietan egiten dena bai herri txikietan hainbeste partekatzea. Ere konturatzea munduaren puntu desberdineko emakumeek antzeko akzioak egiten dituztela, gizartean hartzen duten estatus soziala inportatu gabe.

Hau dela eta, azpimarratiko nituzke “Okupar las redes sociales del amo “ren hitzak: “Sigamos creando potentes agencias comunicativas que puedan enfrentar a las enormes corporaciones, que pongan de cabeza la manera esteriotipada de contar historias. Una internet feminista que cree prácticas emancipadoras que nos permita autogonbernarnos con nuestras propias reglas, también en el mundo digital.”

Gogoeta honen ondoan bi artikulu oso desberdin baina oso interesgarriak iruditzen zaizkidan gehitzea gustatuko litzaidake.




Janire Estebanezen hitzak

TEKNOESZEPTIZISMOTIK TEKNOBAIKORTASUNERAKO BIDEA

Egun on, hezkidetzako ardura dugunok behar beharrezko dugu bide horri ekitea. Aste honetako irakurgaiek baieztatu didate oraindik indar gehiagorekin zibermunduan eragiteko beharra, ez da ideia berria noski, asko eta asko pendiente dugun erronka da, duen indarraz jakitun. Teknologia digitala ez da neutroa. sare sozialak, gazteentzat bizi-eremua izanda, errealitate patriarkalaren ispilu dira. Joko arauak ezagutzea ezinbestekoa da parte hartze edo eragite egokia izateko. Indarkeria zein ahalduntze guneak dira sare sozialak. yin yang-a . Alde batetik irekiera eta askatasuna eta bestetik, ezkutuko boteeren interesak eta politikak. Historiari begirada bat botaz gero, arrakala digitalak oso nabarmenak dira. Txikia da emakumeok izan dugun presentzia ingurune digitalean eta egun maneiatzen diren datuak arlo ezberdinetan, mingarriak egin behar zaizkigu: .eus domeinuan erregistratzen dutenen %25 gara soilik, ikt alorrean lan egiten dutenen artean %30a, eta hauetatik ardura postuetan %19a.2017an informatika fakultateko %15a, euskal txiolarien artean %33a,internetez gehien kontsultatzen den entziklopedian dugun presentzia...ez da xamurra... Behin kontzientziara eraman dugula egoeraren argazkia, ekintzetara pasatzea besterik ez zaigu gelditzen,irauli nahi badugu behintzat. nola, ordea??... hemen gloria blonderrek aholkutakoa: Irakurgaiek kontzientera ekarri eta refreskatu didaten edukia ezinbestekoa da eskolako egunerokotasunean presente izan eta aplikatzeko, hezkidetza jorratzekotan. Ainara

2019/10/11

Gure ahotsak



Sare sozialekin dudan harremana gatazkatsua da. Ditudan ohitura, kultura, adin edota beste hainbat faktorek eraginda, nolabaiteko erresistentzia adierazi izan dut hauen aurrean, baina, aldi berean, erakargarri egin izan zaizkidala ere onartu beharko nuke.

Hainbat ahots entzun edo irakurri ondoren (bereziki interesgarria iruditu zait Florencia Goldsman-en "Okupar las redes sociales del amo" artikulua"), eta orain arte izandako esperientzietatik abiatuta, jakin badakit ezinbesteko komunikazio tresna bilakatu direla, eta emakumeon ahotsak indarrez plazaratzeko tresna badirela.


Baina, aldi berean, etengabeko informazio, publikazio, erreferentzia, iritzi, irudi, ideia... zaparradak antsietatea sortzen du nigan. Sare sozialen etengabeko presentziak lasai bizitzeko eta harreman fisikoa oinarritzat duen bizimodua izateko eragozpen gisa bizi ditut, eta, ezinbestean, hauen erabileran gure buruari mugak jartzearen beharra ikusten dut.

Dena dela, ongi etorriak izan daitezela partekatu ditzakegun baliabideak, ideiak, aldarrikapenak, eta izan dadin espazio hau "ezagutza libre eta identitate anitzak trukatzeko espazioa".





Dagokigun espazioa okupatzera!

Oso interesgarria egin zait gehiena, datuz eta ikerketez hornitutako irakurgaiak eskura izateak,
intuizioak edota uste apalek duten indar eskasa biderkatzen baitute izugarri,
kontzientzia astindu eta ekitera bultzatu.
Horregatik, Posterrean jaso dut Florencia Goldsman-en artikuluan hasiera batean
hain deigarria egin zaidan hausnarketa, gerora irakurri ahala, hain oinarrizkoa
bihurtu zaidana. Baina  beste hainbeste eremuekin gertatzen zaigun bezala,
sakon erreparatzen jartzen ez bagara, inuzenteki (tekno)optimismoak itsutzen gaitu
eta bagoaz haratago begiratu gabe.
Horrela berretsi ahal izan dut eraldaketa sozialaren muinean eta garapen zientifiko
eta teknologikoan hautu eta erabaki etiko-politikoak daudela inplikaturik eta
emakumeok eraikuntza horretatik kanpo geratzeko prozesuak (Ane Larrinaga Renteria)
setati itsatsiak daudela sistemaren alor gehienetan.
Baina bada arrakastarik ere, ekintzak eta kanpainak badute ikusgarritasuna
internet eta baita kaleetan ere, urte askotan zehar eraikitzen doazenak
(belaunaldi gazteei azaldu beharrekoak, bestalde, Ianire Estébanez Castañok
jasotzen duen bezala).

Eta, azkenik, internet feministaren aldeko praktikak sortzen eta sustatzen
jarraitzeko beharra eta aldarria, korporazio handien estereotipoei  aurre eginez,
geure arauekin, afektibitatez saretzen.

2019/10/10

Sarean Korapilatzen


Sare sozialen inguruan dena da berria niretzat. Zaila eta arrotza egiten zait komunikatzeko modu horretara egokitzea, nahiz eta nik balioesten dudan eredua zaharkitua dagoela jakin. Sare sozialak komunikatzeko, informatzeko, aditzera emateko, modu azkar eta efektiboa dira dudarik gabe baina gaizki ulertze askotara ere eraman dezakete adierazitakoaren interpretazio desegokiagatik. Pertsonalki, aitortu beharra daukat nire aurrean espero ez nuen ERRONKA batekin egin dudala topo: sare sozialetan trebatzea.
 Baina nola ez, gizarte honetan ezarrita dagoen eredua sareetara ere hedatzen denez, ezinbestekoa da ziberaktibismo hezkidetzaile terminoa sustatzea, eremu (hezkuntza, harremanak, komunikazioa…) eta lan arlo guztietara hedatzeko.
 Eredu patriarkalari aurre  egin eta emakumeen presentziak eta partehartzeak sareetan,  “feminismoa ziberaktibatzea” ekarriko luke belaunaldi berriak erakartzeko ahalegin batean, jada Ianire Estébanez Castañok 2013an egindako tesi batean dioen bezala.
Modu honetara, gure etorkizuna osatzen duten gazteak, gaituak egongo dira eredu zaharkituak identifikatu eta eraldatzeko eta honela  genero estereotipoekin apurtuz,  norberak bere etorkizuna modu askean proiektatzeko (ikasketetan, lanbide hautuetan…),  inolako baldintzarik gabe.



2019/10/09

Sare Sozialetan Murgiltzen!

Zer esan sare sozialen inguruan, ia egunero erabili bai eta inoiz ere gai honen inguruan hausnarketa sakonik egin.

Egia esan, 25urte izateko eta egun sare sozialek duten indarra kontuan izanik ez dut hauek erabiltzen denbora asko pasatzen. Denbora pasa Instagramen eta hori da dena, DENBORAPASA.

Berria izan da  niretzat sare zorialek feminismoan, hezkidetzan eta hezkuntzan eragin dezaketen aldaketen hausnarketa egitea. Egia da erramienta indartsua eta era berean tentuz erabili beharrekoa dela. Ianire Estebanen elkarrizketan irakurri bezala, interneten mezu kaltegarri asko ere badaude eta.

Ziberaktibismo Hezkidetzailearekin sare sozialetan asko ikusten diren meme, esaldi, argazki, ...esteriotipatuekin  apurtzea izango litzateke erronketako bat gizarte honetan, edonork ikusi eta partekatzen dituzten horiek, "grazia" hutsean geratzen direnak baina atzetik mezu kutsagarriak dituena.


Sare sozialetan murgiltzen. Rosana Madariaga.

Pirula gorria ala urdina?
Rosana Madariaga

matrix pildora azul oroja bilaketarekin bat datozen irudiak

Seguraski askok ikusita daukagula "Matrix" filmea, non mundu birtual batean garatzen zen ekintza guztia. Momentu batean "Nemo" pertsonai nagusiari galdera bat egiten zioten: "Pirula gorria mundu birtualean jarraitzeko edo pirula urdina benetazko munduan joateko?" 
Gure munduan, aldiz, mundu fisikoa guztiz nahastuta dago mundu birtual horrekin, eta mundu birtual horretan ere, hezkidetza guztiz beharrezkoa dela konturatu ahal dugu. 
Bai teknologia berrien erabileran, bai sare sozialetan emakumeok edo erabilpen gutxiago egiten dugu edo arlo "femeninoetan" murgiltzen gara sare sozialetan. 
Nahi ta nahi ez, gustatu ala ez gustatu,teknologia berriak eta sare sozialak etorri dira geratzeko. Zergatik ez gara planteatzen baliabide pedagogiko bezala erabili ahal ditugula, gure artean lotura berriak eta onuragarriak sortzeko, jakinduria konpartitzeko eta gure mezu feminista aldarrikatzeko?
Ianire Estebanezek esaten duen bezala "Garrantzizkoa da feminismoa ziberaktibatzea belaunaldi berriak erakartzeko"




redes sociales feminsimo bilaketarekin bat datozen irudiak