2021/12/11

Hizkuntza hitzak baino gehiago da

Post hau hasiko dut Teresa Meanaren hitzak erabiliz “Hizkuntza aldatzean mentalitatea aldatu egiten da eta mentalitatea aldatzean jarrera aldatu egiten da”. Mezua ezinbestekoa iruditzen zait hizkuntzaren erabilerak daukan garrantsia ondo barneratzeko. Pentsamendua eta lengoaia elkarrekin dabiltzate. Hori oso ondo dakigu hezkuntzan lan egiten dugunok; beraz, hizkuntzaren erabilera ez sexista ez da moda bat, ez da zerbait hutsala, guztioi aldaketa erraztuko digun tresna baizik.

Hemen utziko dizuet gai honi buruz sortu dudan letra-zopa. Ea aurkitzen dituzuen!


Beste urte batzuetako postetatik, honako hau aukeratu dut: Hitz-katea baino askoz gehiago, gutako bakoitzak gai honetan duen erantzukizuna nabarmentzen duelako, denok gara hiztunak, denok sortzen ditugu ideiak, denok gara aldaketaren subjektu aktiboak. Bere postetik hitz hauek azpimarratuko nituzke “...oraingoan eztabaida ez da hizkuntzalariek soilik izan dezaketenari buruzkoa, baizik eta hiztun bakoitzak hizkuntza horri ematen dion erabilerari buruzkoa. Eta erabiltzaileak hizkuntza horretako hiztun guztiak gara!”. 


Hizkuntza ez sexista gidei dagokienez “Despatriarcando los lenguajes” aukeratu dut. Kanariar Uharteetako Hezkuntza Sailak argitaratutako, Rebeldes de Género bildumaren barruan. Gida oso zuzena eta freskoa da, oso bisuala. Ikasleei zuzenduta dago, baina nik ere klaustro kideekin erabiliko nuke.



Bilduma

Gida honetatik, eremu hezitzailean landu beharreko bi alderdi hauek aipatuko nituzke:  

- Hitz egiten duguna gara

- Beste hizkuntza batzuk

Lehenengoa, hausnarketarako dinamika bat sortzen duelako, eta bigarrena, praktikan jartzeko adibide argiak ematen dituelako.


Amaitzeko aipatuko ditut nire ustez oraindik ditugun erronkak bai ikastetxetan bai jendartean:

- Pentsamenduaren eraikuntzan hizkuntzaren erabilerak duen garrantzia aztertzeko hausnarketarako espazioak sortzea.

- Hizkuntza sexistak eta ez-sexistak banatzetik ihes egitea eta hizkuntzaren erabileran zentratzea.


- Hitzezko eta hitzik gabeko hizkuntzaren erabilera berrikustea, hezkidetzaren ikuspegitik.


Hizkuntza; pentsamenduaren isla

Flora Lewisek, XX,mende hasierako kazetari estatubatuarrak, zioen "beste hizkuntza bat ikastea ez da  gauza bera adierazteko hitz gehiago ikastea, baizik eta gauza horiei buruz beste modu batean pentsatzea da."

Izan ere, hizkuntzak gauzak pentsatzeko modu bat eskaintzen digu; mundua begiratzeko eta interepretatzeko bidea eskaintzen digu, kosmobisio bat, alegia. Nolako hizkuntza,  halako hizkuntza.

Ez da zaila ondorioztatzea mendeetan barrena gailendu diren kosmobisioetan emakumezkoa bigarren mailakoa izan dela, zapaldua, diskriminatua, baztertuta... eta horren adierazgarri, nola ez, hizkuntzak dira.

Jarraian zuekin partekatzeko aukeratu dudan artikulua: 

Oso interesgarria iruditu zait, gainera, bideoek umore pixkat ematen diote gaiari. 

Giden artean, Bilgune Feministak 2011n argitaratutako Hezkidetza-gida gomendatzen dizuet. Gida honetan gai asko lantzen dira, horien artean hizkuntza ez-sexistarako aholkuak ematen dira, 101.orrialdetik aurrera.

Bertan, hausnartzeko baliabide ugari eskaintzen zaizkigu, era berean, hizkuntza sexista gainditzeko tresna eta proposamenak egiten dizkigute. 

Horrelako gidek lagundu diezagukete egunerokoan ditugun oztopoak gainditzen; baliabideak eta tresnak behar ditugu bestelako pentsamendu ez-sexista eta hizkuntza ez-sexista sortzeko. Bidea ez da samurra; izan ere, uste dut gaur egun, oraindik ere, naturaltasunaren ideiak indar handia daukala. Hizkuntza ez-sexistaren inguruan aritzen garenean askok, oraindik ere, adierazten dute hizkuntza ez dela sexista edo ez-sexista, hizkuntzak arau gramatikal batzuk dituela eta horiek errespetatu behar direla. Arau gramatikal horiek naturalak, berezkoak izango balira, eta ez kulturalak.

Erronka potoloa daukagu aurretik, bitartean barre apur bat egin dezagun: 








Jendarte matxistaren eragina hizkuntzan

 


Iazko blogeko sarrera hau aukeratu dut JENDARTESEXISTA = HIZKUNTZAREN ERABILERA SEXISTA., egiten dituen hausnartzeko galderak oso interesgarriak iruditzen zaizkidalako, adibidez, Hizkuntza bera da sexista, edo egiten dugun hizkuntzaren erabilera da sexista?  Hizkuntza batzuk beste batzuk baino sexistagoak dira? Orduan, jendarte batzuk beste batzuk baino sexistagoak dira? Generoa duten hizkuntzak sexistagoak dira generorik ez daukatenak baino? 

Hausnartu egin beharko genuke ea hizkuntzak duen androzentrismoaren erru osoa edo aldatu behar dena da jendarteak hizketan erabiltzen dituen hitzak edo lengoaiari ematen diogun erabilera. Adibidez, foroan agertu den zirujau hitza esaten dugunean buruari etortzen zaigun irudia gizon batena da , gizon bat izan behar dela pentsatzeko hezita gaudelako baina, jendarte gisa, emakume zirujau asko daudela onartzea eta normalizatzea lortzen badugu, agian…aldaketa bat lor genezake. Nabarmenagoa da gaztelaniaz, normalean “cirujano” esaten dugu (ohituta gaudelako) eta ez “cirujana”. Kasu honetan femeninoan hitza erabili ahal izan arren, maskulinoan erabili ohi dugu; has gaitezen hori gugan aldatzen.

Giden artean hurrengoa aukeratu dut, bi hizkuntzetarako (euskara eta gaztelania) gida bat delako:

_-Lengoaia berdinkorra erabileraren gida. Guía sobre un uso igualitario del lenguaje. Ortuellako udala. berdintasunezkolengoaia erabiltzeko gida. Gida zehatza eta laburra adibide anitzekin eta hizkera ez-sexista erabiltzeko jarraibideak.

Honekin lotuta, eremu hezitzailean honako hauek ikusten ditut  ikasleekin landu beharreko lehentasunezko bi alderdi:

-       Bilatu Interneteko berrien adibideak non gizonei eta emakumeei erreferentziak egiteko genero gramatikal maskulinoa generiko unibertsal gisa erabiltzen den.

-       Bilatu emakume kirolarien argazkien iruzkin sexistak berrietan ( egunkarietan edo Interneten). Honekin lotuta esteka hau irakurtzea gomendatzen dizuet Iruzkinsexistak emakume kirolariei

 Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak? 

Ikasleei ikusaraztea hizkuntzak ahalmena duela eta hizkuntza modu ez matxistan erabiltzen irakastea. Horretarako, helduok ere hizkuntza behar bezala erabili behar dugu eta errotuta ditugun hitz eta adierazpen matxistak gure hiztegitik baztertzen hasi behar dugu.









2021/12/10

ERABIL-ERAZ

 


Hizkuntzaren jabe gara eta askotan modu inkontzientean erabiltzen dugu. Baina zer ari gara esaten erabiltzen ari garen hitz bakoitzarekin? Kontziente gara? Hitzak duena boterea du, eta botere hori modu egokian erabiltzen ikastea dagokigu. Inor zapaldu barik.  


Gaiarekin hasteko, hemen azpimarratu nahiko nituzkeen kontzeptuak topatu ahal izateko letra-zopa. Ea asmatzen dituzuen.

 



Iazko postetatik, honako hau aukeratu dut: https://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/Hizkuntza%20ez%20sexista, bai edukiagatik bai diseinuagatik ere. Oso egokia iruditu zait ideiak ordenatzeko eta garrantzitsuenak azpimarratzeko modua. Eta, beti bezala, asko baloratzen dut umoreari tartea egitea eta oso egokiak iruditu zaizkit Irantzu Varelaren bideoen erreferentziak.


Hizkuntzaren erabilera ez sexista egiteko giden artean honakoa aukeratu dut: June Fernandezen https://www.ehu.eus/documents/2007376/12795677/Euskararen-erabilera-inklusiboa.pdf/9d3417d4-4479-9b9c-e744-a49c31e65369 (Euskararen erabilera inklusiboa). Izan ere, oso berritzailea iruditu zait Fernandezek emandako enfokea. Dokumentuan generoaren ardatzaz gain, kapazitismoa, trans pertsona, arrazarena… lantzen ditu. Ezinbestean lotutako gaiak guztiak.

Dokumentu horretan agertzen direnen artean, eremu hezitzailean landu beharreko bi alderdi hauek aipatuko nituzke:  

-        -  EMAKUMEEI ETA GIZONEI TRATAERA SIMETRIKOA EMATEKO GAKOAK

-        -  HIZKUNTZAZ GAIN, IRUDIAREN ERABILERAREN LANKETA KONTZIENTEA

Hau guztia ikastetxean edo jendartean lantzeko erronketako batzuk hauek izan daitezke:

-         -  Hizkuntzaren erabileraren kontzientzia hartzea

-        -   Hizkuntzaren erabileraren inguruko formazioa jasotzea

-        -     Hizkuntzaren erabilera ez sexistarako pausoak diseinatzea

-        -   Egindakoaren ebaluazioa egitea

 

Beste gai askotan bezala, asko dugu egiteko. Eta askotan kontrakoa uste badugu ere, euskara ez dago hizkera sexistatik salbu.

Amaitzeko, Amelia Barquinek Berria egunkarian argitaratutako artikulu bat gomendatuko dut: Ni ere generoaren polizia ote naiz du izenburutzat. Eta bertan aipatzen den esaldi batekin borobilduko dut gaurkoa: «Badirudi askoz errazagoa dela beste gizarteetako bortizkeria hautematea gurean dagoena baino».

Sexismoa hiztegietatik kanpo!

Egia esan asko gustatzen zaidan gaia da hizkuntza inklusiboarena. Hala ere, onartuko dizuet gaztelanian landuta daukadala gehien bat, eta beti harrotasun osoz aipatzen dut zer zortea daukagun euskarak ez duelako generorik. Beraz, zelako sorpresa hartu dudan! Asko eta asko dira kontuan hartzeko alderdiak hitz egiteko orduan hanka sartzerik ez egiteko.

Hemen duzue egindako zopa-letra. Onartuko dizuet nire azkeneko urteetan ikasi ditudan hitz guztietatik gehien gustatzen zaidana, duda barik, AHIZPATASUNA/SORORITATEA dela. Bizitzeko era bihurtu da niretzat eta askatasun handia ekartzen digula uste dut; ahalduntzen gaitu era berean.



Aurreko edizioko sarrera hau hautatu dut oraingoan. Indar askorekin hasten den sarrera da, erabiltzen duen irudi formatua dela eta. Horrez gain, Irantzu Varelaren bideoak gehitu ditu bukaeran, hasnarketa eta barreak bultzatuz.

Lenguaiaren gaiarekin jarraitzeko, ondoko gidan oinarrituko naiz, Emakundek sortua.

Bertan aipatzen den guztia, agi dago, garrantzitsua eta eta espazio berezi eta oso bat mereziko luke. Baina sarrera honetan aipatu nahi dutut hauek biak (agian gutxiago hitz egiten delako haietaz):

- Barrak eta marratxoak: gidan esaten den moduan, maskulinoa eta femeninoa adierazteko elkarrekin, marra erabiltzen denean, izen maskulinoa jartzen da lehenengo, emakumea horren apendize moduan utziz. Gauza txikia dela ematen du, baina oso adierazgarria; eta txikia den era berean, ez zaigu ezer kostatuko buelta ematea horri, eta oraindik aurrera aldrebes egin! 

- Izen-abizenak: zientzialariak, bestelako adituak, etab. aipatzen direnean, abizenak soilik erabiltzen dira gizonei erreferentzia egiteko; eta emakumea denean, izena ere adierazten da askotan. Ulertzen dudan moduan, emakumeen presentzia argi uzteko egiten den esfortzua da; egia esan, abizena soilik agertzen den bakoitzean gure buruan, seguru aski danok, gizon bat imajinatzen dugu (foroan egindako ariketan bezala). Horregatik, egin beharrekoa kontrakoa izango litzateke: beti erabiltzea bai izenak bai abizenak. Lan txikia eskatzen digun aldaketa handia da hau ere.

Beraz, hizkuntzari dagokion aldaketa potoloak ez dira hain zailak eta guztiok eginez gero, gure burua asko aldatuko luketen pausoak dira. Ikastetxetan ikuten dudan erronka nagusia da erabiltzen ditugun informazio iturri anitzak; hau da, hainbeste lekutatik jasotzen ditugu edukinak ikasleekin lantzeko, horren guztiak hizkuntza hezkidetzailea ez duten heinean, guk bakarrik egin beharreko lana daukagula aurrean, eta askotan "sobre la marcha" moldatu behar izango dugula hizkuntza.

Gutxinaka gutxinaka, egunerokotasunean hitz "berriak" eta hitz egiteko era hezkidetzailea sartzen bagoaz, etorkizuneko generazioek pentsatu gabe egingo duten gauza da. Beraz, ekin lanari!

Hemen uzten dizuet bideotxo hau, labur azatzen duela zelan beste hizkuntza posible den!





HIZKUNTZAN eta KOMUNIKAZIOAN, SEXISMORIK EZ


    Hizkuntzaren erabilera eta komunikazioa gai honetan hitzak izan ditugu aztergai; zaila da askotan gure sinbolikoan ditugun estereotipoei kasu ez egitea, oso barneratuta ditugu eta; 

horregatik jarraitu beharko dugu betaurreko moreak jantzita, zer ikusi, zer esan eta zer egiten dugun aztertzeko, ikuspegi hezkidetzailea emateko.


    Hemen sortu dudan letra-zopa; bertan hizkuntzaren erabilera sexista bideratzen dituzten oztopoak agertzen dira:  





Aurreko urteetako posten artean aukeratu dudana:

Hizkuntza feminizatu: emakumeak ikustarazi eta aitortu; berak aipatzen duen bezala, “Hizkuntzaren erabileraren eta egiten dugun komunikazioaren bitartez gure munduaren kontzepzioa islatzen dugu, horregatik garrantzitsua da erabiltzen dugun komunikatzeko modua”.



Aditu desberdinek esan eta berak bere postean nabarmendu duen esaldiarekin  bat nator:   

“Hizkuntzak ez dira sexistak, hizkuntzen erabilerak dira”. 


Horretaz gain, hizkuntza eta komunikazio inklusiboaren inguruan bi baliabide interesgarri aipatzen ditu:


  •   Hizkuntza inklusiboa erabiltzeko zergatia azaltzen duen bideo interesgarria: 

 " El poder del lenguaje incluyente"   (Ivanna Parlett);


Bestalde, hizkuntza ez sexistaren inguruko gida bat proposatzerakoan, hauxe aipatuko nuke: 




Euskararen erabilera inklusiboa. (UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritza eta Pikara Magazine). Testuen egilea: June Fernández Casete. 

Bertan agertzen den Komunikazioa ez-sexistaren gakoak atalean, bi azpiatal interesgarri agertzen dira:  


  • Euskararen erabilera jatorra eta ez-sexista. Haibat adibide ematen dira esparru desberdinetan  hizkuntzaren erabilera ez-sexista egiteko; kazetaritza,  hizkuntza adituak, erakundeak, telebista saioak, ea.  

  • Irudiak: estereotipoak eta asimetriak. Gaur egun publizitateak, sare sozialek eta hedabideek hainbat produkturen estereotipo sexistak indartzen dituzte; horregatik gida horretan hainbat gako eta adibide ematen dira, norberak hausnarketa egiteko. 

    Interesgarriak iruditzen zaizkit  praktika onak aipatzen direlako eta egoera berriak proposatzeko galderak ere planteatzen direlako.  


Eremu hezitzailean,  bi alderdi horiek lantzea eta berrikustea funtsezkoa iruditzen zait; lehendabizi hezitzaileok, irakasleok aztertu beharko genituzke alderdi horiek, gure egunerokotasuneko lanean, hizkuntza erabiltzerakoan, irudiak erabiltzerakoan; ondoren ikasleekin landu (aztertu, hausnartu…).

Jendartean, berriz, ikastetxeetatik bideratu daitezke gurasoentzako tailerrak, hizkuntza ez-sexistaren erabilera sustatzeko;  bestelako jendarteko kolektibo desberdinei gaiaren inguruan informazioa zabaltzeko, orokorrean udalerriak antolatzen dituen ekintzetan, lehiaketetan, ikastaroetan, ea bideratu daiteke.   




 

Hizkuntza erabilera ez sexistari buruz hausnartzen

 Nor naizen erabileran ikusgai.

Aurreko edizioko sarrera hau aukeratu dut. Aukeratzeko arrazoiak asko izan dira, haien artean: filologoa izatea, formatu besteak baino erakargarriago suertatzea,... eta zirt edo zart egiteko eragin gehiena izan duena, jarritako Amelia Barquinen jarritako estekak akatsa ematea. Horren ondorioz, ni aritu naiz informazioa bilatzen eta prozesua aberasgarria egin zait.

 

Hari horri tira eginez, aste honetako gaiarekin oso atsegina egin zaidan elkarrizketa aurkitu dut.

Bi gida aukeratu ditut, eta eremu hezitzailean landu beharreko lehentasunezko alderdiak erronkekin lotzea gustatuko litzaidake. Begi kritikoa eta belarri kritikoa garatzeko beharra da. Kritiko izateko ezagutza, hausnarketa, analisia, ... Pentsamendu maila altuko hainbat trebetasunak eta konpetentziak garatu beharko ditugu sozietate honetan. 

 

1. Gida

Irudi inklusiboak, genero-ikuspegia estatistika eta azterlanetan, eta gaztelania erabilera ez sexista proposatzen ditu.

2. Gida

Nik egindako hausnarketarekin bat datorrela iruditzen zait, sarreran horrela dio:

“Testu honen helburua hauxe da: euskararen erabilpenaren inguruan hausnarketa egitea generoari dagokionez eta, hausnarketa horrekin lotuta, zenbait proposamen eskaintzea egoki adierazteko. Aldi berean, gaiarekiko sentsibilitatea eragin nahiko genuke, garrantzitsua baita hiztunok kontzientzia hartzea gure adierazpena zaintzeko. “

Bukatzeko interesgarria izan daiteke ondoko aldizkaria eta letra-zopa partekatu nahi dut zuekin.

 

Hizkuntza erabilera: pertsona pentsamenduaren isla da eta pentsamenduan eragilea.

2021/12/09

HIZKUNTZA-ZUNTZA

 



 

 

 

 

AURREKO IKASTURTEKO Ikaskide baten post-a:

 

Hurrengoko hau aukeratu dot:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/01/jendarte-sexista-hizkuntzaren-erabilera.html

 

Aukeraketaren zergatiak hauexek dira: edukin interesante eta esanguratsuak. Idazkera garbia, azalpen  koherenteak, ondo oinarritutako ideiak eta proposamenak.

Aldi berean, Martak sartu dituen estekak, bideoak (Irantzu Varela-renak), aipuak,… guzti horrek interesanteago bilakatu dute post hau. Hona hemen aipua:

 “Hizkuntzak gu erabiltzen gaitu hizkuntza guk erabiltzen dugun bezainbeste”       (Robin Lakoff, 1973) 

Hizkuntza ez sexistaren GIDA bat aukeratzekotan oso aproposa iruditu zait aurreko post-ean Marta Irazokik proposatzen duena, berau hezkuntza eremura baitago bideratuta. Rebeldes de Género izenpean aurkezten den gida hau,  Irudien bidez planteatuta dago, eta gazteengan izan dezakeen eraginkortasuna oso handia aurreikusten da.

 




 

 

https://www3.gobiernodecanarias.org/medusa/ecoescuela/educarparalaigualdad/files/2021/03/rebeldes-de-geunero-3-masculinidades-2021_03_01.pdf

 

Aldi berean, eremu hezitzailean landu beharreko lehentasuneko 2 alderdi hauexek lirateke nire ustez:

-Ikastetxeko dokumentu guztietan erabiltzen den hizkuntzaren erabilera berrikusi.

-Hezkuntza komunitate osoaren hausnarketa hizkuntzaren erabileraren inguruan. Ondorioz, lan iharduera batzuk antolatu. Adibidez ikasleekin rol inbertsio jolasen bidez.

 

Azkenik, nire ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak agian berdinak izan arren bi eremuetan lortzeko estrategiak eta batez ere lortzeko probabilitateak ez dira berdinak.

Hurrengoko erronkak izendatuko nituzke bi eremuetarako:  hizkeraren erabilpenaren auto-azterketa, hausnarketa, analisia, ondorioztatzea, …

Baina errazago ikusten dot bideratzeko Hezkuntza edo ikastetxe esparruan jendartekoan baino. Azken finean, Ikastetxe batetan ia dena dago aurretik planifikatuta eta zehaztuta dokumentuetan (Ikastetxeko Hezkuntza Proiektua, Curriculum Proiektua, Ikastetxeko Urteko Plana, Hezkidetza Proiektua, Irakasleen Formakuntza Plana,...). Hau da, behintzat aurretik heldu ahal diezaiokegu gaiari, bete behar diren ekintzak hezkidetzako eremura bideratuz. Egia da ere, zer lortzen dogun beste gauza bat dela. Baina guzti hau nola bideratu jendartean? Esparru horretan ez dago “dokumenturik” non zehaztu gure egitasmoak. Delikatutagoa da zalantzarik gabe.

 

 

­

 

 

 

 

 

 

 


BEGIBISTAN

 

1.       “Emakumeen presentzia eta ekarpenen inguruan ikusitakoari buruzko HAUSNARKETA egin”

 

Proposatutako aplikazioa erabiltzeko bi hitz idazteko aukera izan dut soilik. Hortaz, hau okurritu zait:

 



 

 

 

 

 

 

 2.       Aurreko edizioetako ikastarokideek egindako post-en artean hurrengoko hau aukeratu dut:

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/12/emakumeak-ikusarazi-bai-noski-nola.html

Aukeraketaren zergatia bere azalpenen argitasunean datza batez ere. Horrekin batera testu guztiak daukan azalpenen jarraitasuna eta koherentzia. Hezkuntzan hezkidetzan izan duen garapena modu labur baina didaktikoan azaltzen du. Jarraian hezkidetza ereduko hezkuntza lortzeko ditugun erronkak azaltzen ditu. Ondoren pentazitatearen taula itsasten du. Eta azkenik, umore onez betetako bideo bat estekatzen du. Hortaz post ezin hobea.

 

EMAKUME SORTZAILE BAT.

Plazaratu nahiko nuke emakume sortzaile bat. Gainera nahita aukeratu dut sortzailea zeren eta aste honetan izan dogun irakurgaian , erreferenteak izan diren emakumeen historia atalean, denak ziren zientzietako emakumeak.

 Aukeratu dudan emakume sortzailea, Clara Schumann, erreferente izan da musika klasikoaren barne dagoen Erromantizismoko mugimenduan.

Konposagile hau, XIX mendekoa, garai eta latitude okerrean jaio izan zen, dena baitzeukan kontra bere sormen griña bideratzeko. Bere testuingurua bazen kontrakoa, guztiz ospetsua zen Robert Schumann konposagilearekin ezkontzerakoan, bere sortzaile bidea are gehiago moztua izan zen.

Konposagile emakume honen adibidea ez da bakarra musikaren historian zehar. Baina bai da kasu esanguratsuenetarako bat. Alde batetik, bere ibilbidea mugatua izan zen bere genero rolak betetze horretan zituen mugeengatik. Eta bestalde adierazgarria da ere, bere senarraren konposizioek lortu zuten izugarrizko arrakastak ez zituela guztiz itzali Clara-ren lorpenak konposaketa mailan ez eta musika interpreta gisa.

 

Hau guztia eremu hezitzaileetan eta jendartean lantzeko erronkak?

-Ikastetxetako curriculum proiektuen berrikusketa. Historian zehar emakumeek egindako ekarpenak jasota egon daitezen.

-Ikastetxetan erabiltzen diren materialen (testu liburuak, apunteak,…) berrikustea eta betaurreko moreekin aztertzea, beharrezkoak ikusten diren aldaketak bideratuz.

-Ikastetxetan dauden Hezkidetza Proiektuak egunerokotasuneko lana bideratzeko tresna gisa erabiltzea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  

2021/12/06

EMAKUMEA AHALDUNDU , IKUSARAZI eta BALORATU


   Emakumearen presentzia eta ekarpenak dira gai honetako muina; emakume bakoitzak, bere inguruan bizi izan duenarekin eraiki du bere pentsakera,  historia eta gizartea ulertzeko modua; 

Argi ikusten dut orain patriarkatuaren mekanismoek (androzentrismoa, sexismoa eta apropiazioak)gizartearengan eta zehazki emakumeengan izan duten eragina: emakumeak ikusezin bihurtzea, gorrotoa, debekuak, gutxiestea, ea

Aipatutako mekanismo horiek desegiteko bide luzea dugu oraindik baina adi eta tinko jarraitu behar dugu lanean emakumeek egndako ekarpenak ikusarazten, baloratzen eta erreferente bihurtzen. 



Mekanismo horien biktima zuzena izan den emakumea (berak aitortua)  aipatuko dut, niretzat erreferentziazko emakumea,  azken urteotan jarraitzen dudana Zientzia arloan.




Marta Macho Stadler, (Bilbo, 1962), 

Matematikaria eta zientzia dibulgatzailea;  

2014ko martxoaren 8an sortu zenetik, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren 'Mujeres con ciencia' espazio digitalaren editore eta bultzatzailea da.

 Lan bikaina egiten du Martak zientzia dibulgazioan; emakumeek zientzian egindako ekarpenak zabaltzen, bai aitzindariak bai egungo zientzialarien lana ezagutaraziz eta zientzia genero ikuspegiz aztertuz.

Bere ibilbidean aipatzekoak:

-2010az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Berdintasun Batzordeko kide da.

-2015. urtean Alacanteko Unibertsitateko Berdintasun Saria jaso zuen dibulgazioan egindako lana eta emakume zientzialariek giza garapenean egindako ekarpenak ezagutarazteagatik. 

-2016ko azaroan jaso zuen Berdintasunerako Emakunde Saria matematika eta zientzien ezagutza emakumeengana hurbiltzera bideratutako ibilbide zientifikoarengatik, matematiken hezkuntzan genero ikuspegia txertatu izana eta unibertsitatearen barruan emakume eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten batzorde zientifiko eta akademikoetan parte hartu izana goraipatuz.


Marta Machoren elkarrizketa eldiario.es-en: "En la ciencia a las mujeres también nos minusvaloran, discriminan y acosan"



Eremu hezitzaileetan eta jendeartean lantzeko erronkak

  • Emakumeen presentzia eta erreferenteak bermatu eta ikusarazi behar dira eremu desberdinetan; zentzu honetan fokoa jartzen ari da nesketan baina nire ustez, mutilengana bideratu behar da ere emakume erreferenteak ezagutzeko eta ikusarazteko. 

  • Bokazio zientifiko-teknologikoen kasuan, identitate guztietako ikasleei emakume zientzialarien erreferentziak ezagutzera eman behar zaizkie, emakumeen Zientzia eta Ezagutzaren ikuspegia ezagutzeko, alegia

  • Irakaskuntzan erabiltzen diren materialen errebisioa egin beharko litateke, genero ikuspegia kontutan hartuz.

  • Hainbat aspektuen eztabaida kritikoa sustatzea (zaintza lanak, amatasuna, sexu identitatea…ea)begirada aldatzeko.  

  • Aipatutako guzti horretan dago bidea, paradigma-aldaketa bestelako gizartea garatzeko.


Azkenik, aurreko edizioetako posten artean hauxe aukeratu dut: 

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/12/ikusezinak-bai-zera.html


Gustatu zait Virginia Imaz clownlariaren lana aipatzea; egiten duen lana bikaina iruditzen zait; umorea txertatzea oso bide ona iruditzen zait hainbat gai lantzeko, eta gaur egungo gizartean behar  beharrezkoa. 

Bestalde, erronken artean, 3 gako esanguratsu aipatzen ditu: gizartea, historia eta hezkuntza.



IKUSEZINTASUNA IKUSARAZIZ


Emakumeek historian zehar gure gizarteari, gure kulturari eta zientziari egin dizkieten ekarpenak isilarazi egin dituzte etengabe gizonek. Eta ez da hori bakarrik, esan dezakegu diskriminazio bikoitza jasan duela, eta jasaten du. Alde batetik komentatu duguna, sortu dituen ekarpenak kendu edo ezkutatu dizkietela, eta bestetik ezagutzarako sarbidea ukatu zaiola. Horrela, emakumeek gure kultura eta gizartearen garapenean aktiboki parte hartu ahal izatea zailtzen da. Eta forma horretan bigarren mailako subjektu gisa mantendu daiteke.

Historian ezkutuan egon diren eta guztion aintzatespena merezi duten borrokalari, sortzaile, ikertzaile eta aktibista guztiak argitara ateratzeko unea iritsi da.

 

Aurreko urteetan eman diren mezuak irakurri ondoren, honako hau nabarmendu nahi nuke:
IKUSEZINTASUNETIK PROTAGONISMORA #Lolarena, oso testu interesgarria,
Datu interesgarriz beteta dago, eta nik ezagutzen ez nuen kazetari eta dokumental-zuzendari bat aurkezten du, oso interesgarria iruditu zaidana.
Amaitzeko, gustatuko litzaidake aipatzea Bizenta Mogel Elgezabal, lehen euskal idazlea. 1782 jaio zen, eta bere osabak (Juan Antonio Mogel) irakatsi zion irakurtzen eta idazten. Garai hartan emakumeek ez zuten ikasten irakurtzen eta idazten, baina osabak Bizentaren adimenaz ohartu zen eta irakatsi egin zion.
Urte batzuk geroago, Juan Antonio Mogelek euskaraz idatzitako lehen eleberria idatzi zuen, euskarari buruzko beste ikerketa batzuez gain.
1804an, Bizentak alegiazko liburu bat idatzi zuen. Agian, beste hezkuntza batekin eta beste laguntza batzuekin liburu gehiago idatz zitzakeen.