2021/12/11

Jendarte matxistaren eragina hizkuntzan

 


Iazko blogeko sarrera hau aukeratu dut JENDARTESEXISTA = HIZKUNTZAREN ERABILERA SEXISTA., egiten dituen hausnartzeko galderak oso interesgarriak iruditzen zaizkidalako, adibidez, Hizkuntza bera da sexista, edo egiten dugun hizkuntzaren erabilera da sexista?  Hizkuntza batzuk beste batzuk baino sexistagoak dira? Orduan, jendarte batzuk beste batzuk baino sexistagoak dira? Generoa duten hizkuntzak sexistagoak dira generorik ez daukatenak baino? 

Hausnartu egin beharko genuke ea hizkuntzak duen androzentrismoaren erru osoa edo aldatu behar dena da jendarteak hizketan erabiltzen dituen hitzak edo lengoaiari ematen diogun erabilera. Adibidez, foroan agertu den zirujau hitza esaten dugunean buruari etortzen zaigun irudia gizon batena da , gizon bat izan behar dela pentsatzeko hezita gaudelako baina, jendarte gisa, emakume zirujau asko daudela onartzea eta normalizatzea lortzen badugu, agian…aldaketa bat lor genezake. Nabarmenagoa da gaztelaniaz, normalean “cirujano” esaten dugu (ohituta gaudelako) eta ez “cirujana”. Kasu honetan femeninoan hitza erabili ahal izan arren, maskulinoan erabili ohi dugu; has gaitezen hori gugan aldatzen.

Giden artean hurrengoa aukeratu dut, bi hizkuntzetarako (euskara eta gaztelania) gida bat delako:

_-Lengoaia berdinkorra erabileraren gida. Guía sobre un uso igualitario del lenguaje. Ortuellako udala. berdintasunezkolengoaia erabiltzeko gida. Gida zehatza eta laburra adibide anitzekin eta hizkera ez-sexista erabiltzeko jarraibideak.

Honekin lotuta, eremu hezitzailean honako hauek ikusten ditut  ikasleekin landu beharreko lehentasunezko bi alderdi:

-       Bilatu Interneteko berrien adibideak non gizonei eta emakumeei erreferentziak egiteko genero gramatikal maskulinoa generiko unibertsal gisa erabiltzen den.

-       Bilatu emakume kirolarien argazkien iruzkin sexistak berrietan ( egunkarietan edo Interneten). Honekin lotuta esteka hau irakurtzea gomendatzen dizuet Iruzkinsexistak emakume kirolariei

 Zein dira zure ustez hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak? 

Ikasleei ikusaraztea hizkuntzak ahalmena duela eta hizkuntza modu ez matxistan erabiltzen irakastea. Horretarako, helduok ere hizkuntza behar bezala erabili behar dugu eta errotuta ditugun hitz eta adierazpen matxistak gure hiztegitik baztertzen hasi behar dugu.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina