2021/12/06

EMAKUMEA AHALDUNDU , IKUSARAZI eta BALORATU


   Emakumearen presentzia eta ekarpenak dira gai honetako muina; emakume bakoitzak, bere inguruan bizi izan duenarekin eraiki du bere pentsakera,  historia eta gizartea ulertzeko modua; 

Argi ikusten dut orain patriarkatuaren mekanismoek (androzentrismoa, sexismoa eta apropiazioak)gizartearengan eta zehazki emakumeengan izan duten eragina: emakumeak ikusezin bihurtzea, gorrotoa, debekuak, gutxiestea, ea

Aipatutako mekanismo horiek desegiteko bide luzea dugu oraindik baina adi eta tinko jarraitu behar dugu lanean emakumeek egndako ekarpenak ikusarazten, baloratzen eta erreferente bihurtzen. 



Mekanismo horien biktima zuzena izan den emakumea (berak aitortua)  aipatuko dut, niretzat erreferentziazko emakumea,  azken urteotan jarraitzen dudana Zientzia arloan.




Marta Macho Stadler, (Bilbo, 1962), 

Matematikaria eta zientzia dibulgatzailea;  

2014ko martxoaren 8an sortu zenetik, Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren 'Mujeres con ciencia' espazio digitalaren editore eta bultzatzailea da.

 Lan bikaina egiten du Martak zientzia dibulgazioan; emakumeek zientzian egindako ekarpenak zabaltzen, bai aitzindariak bai egungo zientzialarien lana ezagutaraziz eta zientzia genero ikuspegiz aztertuz.

Bere ibilbidean aipatzekoak:

-2010az geroztik, Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Berdintasun Batzordeko kide da.

-2015. urtean Alacanteko Unibertsitateko Berdintasun Saria jaso zuen dibulgazioan egindako lana eta emakume zientzialariek giza garapenean egindako ekarpenak ezagutarazteagatik. 

-2016ko azaroan jaso zuen Berdintasunerako Emakunde Saria matematika eta zientzien ezagutza emakumeengana hurbiltzera bideratutako ibilbide zientifikoarengatik, matematiken hezkuntzan genero ikuspegia txertatu izana eta unibertsitatearen barruan emakume eta gizonen berdintasuna bultzatzen duten batzorde zientifiko eta akademikoetan parte hartu izana goraipatuz.


Marta Machoren elkarrizketa eldiario.es-en: "En la ciencia a las mujeres también nos minusvaloran, discriminan y acosan"



Eremu hezitzaileetan eta jendeartean lantzeko erronkak

  • Emakumeen presentzia eta erreferenteak bermatu eta ikusarazi behar dira eremu desberdinetan; zentzu honetan fokoa jartzen ari da nesketan baina nire ustez, mutilengana bideratu behar da ere emakume erreferenteak ezagutzeko eta ikusarazteko. 

  • Bokazio zientifiko-teknologikoen kasuan, identitate guztietako ikasleei emakume zientzialarien erreferentziak ezagutzera eman behar zaizkie, emakumeen Zientzia eta Ezagutzaren ikuspegia ezagutzeko, alegia

  • Irakaskuntzan erabiltzen diren materialen errebisioa egin beharko litateke, genero ikuspegia kontutan hartuz.

  • Hainbat aspektuen eztabaida kritikoa sustatzea (zaintza lanak, amatasuna, sexu identitatea…ea)begirada aldatzeko.  

  • Aipatutako guzti horretan dago bidea, paradigma-aldaketa bestelako gizartea garatzeko.


Azkenik, aurreko edizioetako posten artean hauxe aukeratu dut: 

https://hezkeh0506.blogspot.com/2020/12/ikusezinak-bai-zera.html


Gustatu zait Virginia Imaz clownlariaren lana aipatzea; egiten duen lana bikaina iruditzen zait; umorea txertatzea oso bide ona iruditzen zait hainbat gai lantzeko, eta gaur egungo gizartean behar  beharrezkoa. 

Bestalde, erronken artean, 3 gako esanguratsu aipatzen ditu: gizartea, historia eta hezkuntza.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina