2016/01/30

ORIENTAZIOA ETA AUKERA AKADEMIKO HEZKIDETZAILEAK

Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena.  
Orientazioan genero ikuspegitik ikertu, pentsatu eta planifikatzea funtsezkoa da.
“Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Planak” (18. orr.) deskribatzen duen egoera: azken hamarkadetan aurrerapenak izan badira ere, genero estereotipoek eragin handia dute oraindik ikasleen aukera pertsonaletan, profesionaletan eta bizitzakoetan. (...) gero eta handiagoak direla jokabide-ereduen desberdintasunak neskek eta mutilek egiten duten aukera akademikoetan.

Horretaz gain, errealitateak esaten digu zenbait kontraesan bizi ditugula gure praktikan hala nola:
  • Curriculuma oraindik, androzentrikoa da.
  • Esaten dugu lana izatea (ordainduta, hots, enplegua) ezinbestekoa dela bizitza-proiektu propioa izateko baina, aurreiritzien arabera, erraztasun handiagoz irudikatzen dugu etxeko-andre bat etxeko-gizon bat baino, gizon-suhiltzaile bat emakume-suhiltzale bat baino …
  • Argi dugu ‘ kontziliazioa ’ beharrezkoa dela, etxeko ardurak eta zaintza-lanak partekatu behar direla baina eskola mistoa orokortu zenetik curriculumetik kanpo geratu dira horiekin loturiko ezagutzak.
Horrez gain, “EMAKUNDEk egindako ‘ Portaera maskulinoen eta femeninoen ereduak eta erreferenteak euskal gazterian ’ txostenean ageri den bezala, ezin da alde batera utzi gazteek,  kanpoko presioak izan dituztela, hartu behar dituzten erabakietan eragiteko. Presio horiek familiaren ingurunetik, adiskideen ingurunetik (pare-taldeak), xede den ingurunetik (erreferentzia-taldea) eta lan-merkatutik bertatik etor daitezke. Gainera, prozesu inplizitu eta sotil bat dago, nesken eta mutilen gaitasunak, trebetasunak eta jarrerak modu bereizian bultzatzeko. Hori dela eta, hezkidetza ezinbestekoa da generoa sozializazio-prozesu osoan orekatzeko, egokitzeko, konpentsatzeko eta neutralizatzeko.

Nik uste dut orientazioan esku hartzeko premiazkoa dela diagnosia egitea. Ondoren, horren arabera zer, nola, noiz, eta norekin egin planifikatu beharko da. Beti ere, genero ikuspegia txertaturik dagoela ziurtatuz eta eragile guztiek egiten duten preioa ahaztu gabe.
                          
        Espektatibak hausnartzen



"Burmuina haur-ohialetan"bideoan agertzen denak errealitatea islatzen du. Guk familian eta beste sozializazio esparruen jasotako heziketaren ondorioz, genero estereotipoak indartzen jarraitzen dugu  eta beraz, neskak eta mutilak desberdin tratatzen ditugu eta itxaropen desberdin ditugu. Hori dela eta, ume txikiak ez dira aske beren izaera adierazteko  jaio aurretik jendartearengandik eragina jasotzen ari baitira.
Izaskun Guarrotxenak "Jaiotzean ez gara ez neska, ez mutil" artikuluan dioen bezala Haurrak hezkidetzan hezteko lehenik eta behin norberak kontzientzia hartu behar du, hau da, betaurrekoak aldatu behar ditu.
                     
                                 Orientazioa nire inguru hurbilean: lan merkatuaren azterketa          



Lanbide Heziketako zentro batean Ikasleekin lan merkatua aztertzea pentsatu dut. Jarduera horren helburua da “Genero desberdintasunak aztertzea eta irizpide kritikoz baloratzea, eta emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra sustatzea beren profesional eta laneko eremuan, beren ibilbide akademiko profesionala genero baldintzatzailerik gabe egin dezaten, autonomia pertsonaletik eta erantzunkidetasunetik. Bi baliabide erabiliko ditut:

Batetik, “Kontratu finkoa duten gizonek emakumeek baino gehiago irabazten dute oraindik Euskadin” sortu dudan Infografia. Hau egiteko, artikulu baten informazioaz  baliatu naiz. Bertan  bi sexuen arteko aldea %37koa izan zela 2013an esaten da. Lehenengoek 22.687 euro bildu zuten, bigarrenek 30.313ko soldata jaso zuten bitartean.  

Bestetik, lan merkatua aztertzeko EMAKUNDEk argitaraturiko “Zifrak 2014. emakumeak eta gizonak Euskadin” txostenean agertutako datuak ere  erabiliko ditut. Horretan esaten da emakumeen eta gizonen arteko aldea agertzen duen adierazle talde bat biztanleria landunaren lan baldintzak aztertzen dituena dela; hau da, kontratazio motak, lanaldiak eta enplegu-erregulazioko espedienteei dagozkienak. Kontratu finkoa duten emakumeen ehunekoa txikiagoa da gizonena baino; kontraturik ez duen biztanleriaren % 75a emakumeak dira; lanaldi partzialeko kontratua duten biztanleria landunaren % 80a emakumeak dira.


                                             Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak



  • Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
  • Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea eta duen garrantzia ematea.
  • Bizitzarako  elkar-ardura eta zaintza ardatz izatea, eskolan, etxean eta aisialdian.
  •  Metodologian nesken autonomia eta parte-hartze parekidea bultzatzea.
  • Lanbidea izatearen garrantzia indartzea.
  • Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea.
  • Emakumeek komunikatzeko, harremanetarako, lan egiteko, ardurak kudeatzeko, parte hartzeko... garatu dituzten gaitasunak balioan jarrita daudela ziurtatzea.
  • Neska/emakumeen ahalduntzea sustatzea eta beren autokonfiantza handiagotzea.
  • Emakume eta gizonen errepresentazioa orekatua dagoela ziurtatzea.
  • Identitate eta bizitza eredu anitzak lantzea, genero-estereotipoak gainditzen dituzten ereduak nabarmenduz. 
  • Maskulinitatea, feminitatea, aukera sexualak, sexu-aniztasuna, estereotipoak eta genero-indarkeriarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika txertatzea.
  • Hizkuntza hezkidetzailea erabiltzea eta emakumeen komunikazio estiloa baloratzea, estilo agresiboa kolokan jarriz.

ORIENTAZIOA ETA AUKEREN INGURUAN HAUSNARTZEN



ORIENTAZIO HEZKIDETZAILEA:

Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasun eta aukera-aniztasuna errespetatuz eta genero-balintzapenik gabe”



2015eko PISAko txostenak genero desberdintasuna agerian jartzen ditu. Besteak beste, arrazoi hauek emten ditu:
-15 urterekin neskek mutilek baino errendimendu hobeagoa dute irakurketan, matematiketan eta zientzietan, beranduago egoera aldatu egiten da. Mutilen kopuru handiagoak kontsideratzen duela eskola denbora galtzea dela.
- Ingeniaritza edo informatika gradua gehien bat mutilek aukeratzen dute. Osasun zientziak, aldiz, neskek.
- Mutilek baino nesken %10 gehiagok uste du ez dagoela lanerako prest

Bestetik dio:

- Irakasleek, errendimendu berdineko neska-mutilen frogen balorazioak desberdinak izaten dira: irakurmen frogetan neskei nota handiagoa jartzen zaie eta matematiketan mutilei.
- Familien espektatibak ere desberdinak dira. Errendimendu berdineko seme-alaben kasuan, mutilek ingeniaritza, matematika edo zientzietako karrerak egitea espero dute eta ez neskek.


Lan munduan ere desberdintasunak antxekoak dira. Adibidez, mundu mailan emakumeek %24 gutxiago irabazten dute. Bestetik, zuzendaritza postuen %13 bakarrik betetzen dute emakumeek.



http://www.antena3.com//videos-online/noticias/economia/noviembre-dia-que-mujeres-trabajan-gratis_2015110200185.html


Maila ofizialean, dokumentuetan eta gidetan, hezkidetza txertatzeko bidea topatu dezakegu, baina errealitateak esaten digu zenbait kontraesan bizi ditugula gure praktikan,adibidez:

- Espazioetan mutilak nagusitu egiten dira eta baliabideak genero-rolen arabera erabiltzen dira
- Neskek espazio publikoetan normaltasunez parte hartzeko zailtasunak dituzte
- Oraindik ere neskei arreta gutxiago ematen diegu
- Nesken ekarpenenei edo esandakorari balio eskasagoa ematen zaio

Errealitatea hau izani hau izanik, ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak:

Errealitatea hau izani hau izanik, ikastetxean/jendartean lantzeko erronkak:
- Irakasleen eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta agertzen den sexismoa baztertu.
- Nesken konfiantza sendotu, matematika eta zientzietan entsegu-errore prozesuak ziurtasunez bizitzeko askatasuna eta errefortzuak eman.
- Mutilen jarrera hobetu: ikasteko orduak eta ikasteko laguntza zaindu, joko egokiak aukeratu eta horretan igarotako denbora neurtu …