2016/01/30

ORIENTAZIOA eta AUKERA AKADEMIKO PAREKIDEAK



Orientatzea  neska-ikasle eta mutil-ikasleekin harreman jarraituak izatea suposatzen du, entzun, informazioa eman, lagundu, izateko, espresatzeko eta aske aukeratzeko espazioak zabaltzea da.

“Ikasleak orientatzea, bizitzan, ikasketetan eta lanbidean bidea aukera dezaten, askatasuna eta aukeraaniztasuna errespetatuz eta generobaldintzapenik gabe”. Helburua pertsona anitzen garapen integrala lortzea da, nork bere bizitzan zehar bere burua orienta dezan, bizitza pertsonalaren, familiarraren, sozialaren zein profesionalaren ardura osoa onartuz.




Orientazioak esku hartze kontzientea eta etengabeko prozesua izan behar du, hezkuntzaren esparru eta maila guztietan gertatzen dena, curriculumean integraturik egon eta hezkuntza-komunitate osoaren inplikazioa duena. 




PISAren ikerketen ondorioek argi uzten dute genero-arrailak ez duela zerikusirik emakume eta gizonek jaiotzetik ahalmen desberdinak izatearekin edota halako baldintzapenekin.




Nola itxi genero-arraila?

Ikertutakoaren arabera ondoko aspektu hauek lantzea proposatzen dute:
○ irakasleen eta familien aurreiritziak eta espektatibak berrikusi eta sexismoa baztertu.
○ nesken konfiantza sendotu, matematika eta zientzietan entsegu-errore prozesuak ziurtasunez bizitzeko askatasuna eta errefortzuak eman...

○ mutilen jarrera hobetu: ikasteko orduak eta ikasteko laguntza zaindu, joko egokiak aukeratu eta horretan igarotako denbora neurtu …


Alde batetik, curriculum esplizituak androzentrikoa izaten jarraitzen du: emakumeek garaturiko konpetentziak (autozaintza eta pertsonen zaintza, elkar ardura, emozio eta sentimenduen mundua ...) kanpo geratzen dira eta egindako ekarpenak ezagutza-eremu guztietan isilarazita daude (ez aipatzeagatik, gizon batek jabetza kentzeagatik edo emakumeek gizon-izengoiti baten atzean beren identitatea ezkutatzeagatik hori baitzen egindako lana kontuan hartua izateko aukera bakarra), honek dakarren emakumeen ereduen falta nabaria izanik.


Beste aldetik, ezkutuko curriculum sexista (harreman formal eta ez-formaletan) era inkontzientean transmititzen da: komunikaziorako hizkera sexista; neska eta mutilekiko itxaropen bereiziak; neska eta mutilen jarrera eta ekintzen balorazio desberdinak, lana eta arduren banaketa ez parekidea, espazio eta denboraren erabilera , jokoak, sinbolikoa, jaien antolaketa , antolakuntza, partaidetza eta botere espazioak , hezitzaileok modelatze lanean eskaintzen ditugun eredu baldintzatuak …

   

Gainera, prozesu inplizitu eta sotil bat dago, nesken eta mutilen gaitasunak, trebetasunak eta jarrerak modu bereizian bultzatzeko. Hori dela eta, hezkidetza ezinbestekoa da generoa sozializazioprozesu osoan orekatzeko, egokitzeko, konpentsatzeko eta neutralizatzeko. Prozesu horretan, bitarteko guztietan aritu behar da: irakasgaiak, irakasleen eta familien mezu esplizituak eta inplizituak, etab. Tutoretza ere gune pribilegiatua izan daiteke, ikasleei generoestereotipoez ohartarazteko eta beren erabakitzean eragiten duten uste eta aurreiritzi sexistak desegiteko”









Tutoretza-lanaren helburua da ikasleak bere burua ezagut dezala eta onar dezala, sozializazio-prozesua hobe dezala, erabakitzen eta ikaskuntza-arazoak konpontzen ikas dezala, eta bere proiektu pertsonal eta profesionalaren protagonista senti dadila”. Arlo honetan bizitzan beharrezkoak diren gaitasunak lortzeko gaiak landu behar dira, hauek lau multzotan bil daitezkeelarik: 

-Garapen pertsonala.
-Besteekiko harremanak.
-Lanbide-orientazioa 
-Ikasketa-prozesuak.

Konpetentzia horiek garatzen laguntzeko ardura, tutorearena izateaz gain, irakasle-talde osoarena da ere bai.


Orientazio eta tutoretza hezkidetzailerako gakoak ondoko hauek izan daitezke:

Emakume izateko eta emakumeen egoteko erak baloratzea.
Generoarekin erlazionaturiko aurreiritzien kritika tutoretza eta orientazio jarduera zein espazioetan      txertatzea: maskulinitatea, feminitatea, aukera sexualak, sexu-aniztasuna, estereotipoak eta 
     generoindarkeria.
Berdintasunezko hezkuntza afektiboa garatzea.
Elkar ardura eta zaintza tutoretzan sartzea.
Parte hartze parekidea sustatzea
Lanbidea izatearen garrantzia indartzea. Pertsona batek bere bizitza proiektu propioa garatu ahal          izateko ekonomikoki independente eta autonomoa izatea ezinbestekoa da eta horretarako prestatu        behar da
Bizitza mota eta lanbide anitzen eredu ez-estereotipatuak aurkeztea. 


                          

“Generoaren eragina pertsonen arteko harremanetan eta jarreren eta baloreen garapenean” :

Arrakasta/adiskidetasuna. Neskek ez dute ulertzen arrakasta izatea posible denik adiskidetasun harremanak galdu gabe. Sariak denen artean banatzearen aldeko jarrerak erakusten dituzte (laguna edo gela osoa barik ez geratzeko). Arrakasta izan baino lehenago, adiskidetasun harremanak mantendu nahi izaten dute.
Isiltasuna/harrokeria. Neskek euren arrakasta isilean mantendu ohi dute, harrokeria bezala interpretatzeari beldur diote eta horregatik arrakasta partekatua izatea nahiago izaten dute. Arrakasta lortu izanaren poza erakusten dute, baina inoiz ere ez besteen gainetik pasatzeagatik, isolatuta gelditzeari beldur handia diotelako eta besteen errekonozimendua izateak ez die hainbeste axola. Gainera, neskek arrakasta kanpoko faktoreei egokitzen diete (suertea, denbora gehiago, besteen laguntza, etab.). Mutilek, aldiz, beren ahalmenari eta esfortzuari leporatzeko joera dute. Neskek arrakasta adierazteari uko egiten diote bakarrik geratzeko beldurragatik eta baita elkartasun soziala baloratzen dutelako ere. Arrakastarekiko anbibalentzia honek neskak arrakasta lortzeko aukerei bizkar ematera eraman ditzake.
Porrota/perfekzioa. Neskek porrota barneratzeko joera dute, errudun sentitzeko eta bere egiteko. Mutilek, aldiz, kanporatzeko joera dute eta kanpoko faktoreei errez esleitzen dizkiete. Hori dela eta, lortu ez duten erronka baten aurrean, gehienetan, neskek amore emateko joera dute, utzi eta alde egiteko, mutilek errez onartzen dute eta berriro saiatzeko joera izaten dute (lehiakortasunean heziturik izateagatik -Adelman eta beste batzuk, 1985-).
  Edertasuna/bazterkeria. Neskek, eta gero eta gehiagotan mutilek ere bai, arrakasta eta gizartearen onarpena publizitateak eta multimediek inposaturiko edertasun ereduekin lotzen dituzte.
  Pasibotasuna/agresibitatea. Irakasleek arreta gehiago ematen diete mutilei neskei baino. Joera handia dute nesken pasibotasuna saritzeko eta sendo eta inkonformista agertzen diren neskak zigortzeko.

Amore ematea/zigorrak jasotzea. Aurreko dilema dela eta, neskek euren ideiak, beharrak, kezkak, nahiak eta abar planteatzean topatzen dituzten arazoei aurre egiteko unean, askotan, amore ematen dute (pasibotasuna) zigorturik ez izateko (borrokalaria izateagatik).




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina