1.
Laburpena eta balorazio pertsonala:
Guztiz abertsa
eta emankorra izan dala aste honetako gaia esango neuke. Ikastarokide guztien
artean, zuzentzen dabenek barne, oso material bilduma ederra lortu izan dogu.
Curriculum-etik
hasita, Heziberri aztergai izan dogu besteak beste eta foroaren partaidetzaren
eskutik hainbat material esanguratsua eta interesgarria ezagutzeko aukera emon
deusku elkartrukatzeak.
Guzti honek
argi izten dau beharrizan handia dogula gai honetan. Urteak joan eta urteak
etorri, holako bolada hezkidetzaileak izan dira beste batzuetan ere baina, artez esanda, ezer gutxi aurreratu izan da
tamalez. Ez da materialaren faltaz gagozalako izan, ez. Egia da emakumearen
ekarpena aipatu be ez dala egiten, edo proportzioz oso gutxi, ikasgaietako materialetan.
Egia da ere, sistema patriarkalak bere aztarna itzitzen doala gizarte honen
alderdi guztietan eta gure ikastetxeetan nabaria dala: espazioak, denborak,
errepresentazioa, curriculuma, antolaketa, … esparru guztietan.
Baina nire
ustetan materialek “berez” ez leukie gauza handirik aldatuko horren atzean
intentzioa egon ez balego. Intentzioa egoteko kontzientziazioa egon behar da
eta hori nabaria da urteetan eten barik feminismotik abiatu diran hezitzaile
eta profesionalak. Honeek beti, bolada boladaren gainetik, euren kutxua sartzen
jarraitu izan dabe.
Uste dot hori
izan behar dala abiaburua, kontzientziazioa, eta hori landu daiteke. Une oro
egin daiteke “buruan” lehentasun moduan badogu.
Eguneroko
sentsibilizazioan oso ondo etorriko jaku material hezkidetzaileak erabiltzea,
egunerokotasunari kontra-eredua jarri ahal izateko.
Gure egoeraren
diagnosia eta hobakuntzarako be material egokiak aukeratzea lagungarria izango
jaku, eta badira. Bildu eta gero, aukeratzea, moldatzea eta erabiltzea izango
da kontua. Norberarenak (norberaren egoerari begirakoak) egin behar diralako
etekinik handiena atara ahal izateko.
2.
Gaiaren inguruko
ikerketa edo proposamen baten aipamena:
Nahiko!,
Beldur barik eta Rainwo materialak besteak beste oso egokiak dira gure hezkuntza
komunitatearen kontzientziazioa bultzatzen joateko. Hiruren kasuan, hausnarketa,
eztabaida, kontra-ereduak e.a. lantzen da. Giza eskubideetan oinarritzen dira
eta aukera bardinen aldeko apostua egiten dabe.
3. Material Hezkidetzailearen inguruan
jasotako datoak eta ondorioak:
Barriro
aipatuko dot gure Foro emankorra eta Ikastaro honek eskeintzen dauzan baliabide
interesgarriak.
Hortaz aparte, oraingo jardueran aukeratu dodan
atala gizonen harira egin dot: Berdintasun jarreren alde gizonen aldaketarako zenbait
arrazoi,
EMAKUMEAREN EUSKAL ERAKUNDEA-
GASTEIZ 2008
LOS HOMBRES, LA IGUALDAD Y LAS
NUEVAS MASCULINIDADES
TEXTOS: Ander
Bergara, Josetxu Riviere, Ritxar Bacete dokumentuko 2. Atala hain zuzen,
helbide honetan gazteleraz eskuragarria dozue lan osoa:
4.
Ikastetxean/jendartean
lantzeko erronkak
Hezitzaile guztion prestakuntza eta eten bako jarraipena hezkidetza
kontuetan.
Hezkuntz komunitatearen inplikazioa lortzea: guraso, ikasle, ez-irakasle,
eta ikastetxeagaz harremanak daukazan pertsona ororen sentsibilizazioa eta
partaidetza.
Betebehar honeek aurrera eroateko norberaren egoera hobetzeko beharrezkoak diran baliabideak ez badira,
sortzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina