2019/01/19

GORA EMELIDERGOA!!!



 


"Feminismoak espazio pribatuaren eta publikoaren arteko dikotomiaren kritika nabarmendu du, baita partaidetza eta espazio publikoa lotuta egon behar direlako ideia ere. Partaidetzak espazio publikoan egon behar du? Badago parte hartzeko modu bakar bat? Gai hau jorratu duten lan batzuetan, sareen garrantzia, kontzeptu gisa duen balioa, horien kudeaketa, jatorria eta garapena azpimarratzen da. Sarea osatzeak berak emakumeen partaidetza dakar." 

Alboan institututuak Kolonbian egindako ikerketa batetik ateratako partaizetzari buruzko azalpena: emakume partaidetzari buruzko ikerketa. Interesgarriak iruditzen zaizkit ematen diren gizartearentzako erronkak, haietariko asko gurean ere erronka dira eta.

Nik gurean partaidetzaren inguruan ikusten ditudan bi aspektu aipatu nahi ditut:

Alde batetik gizonezkoek emakumeen partehartze bultzatzean lagundu behar dute. Beraiek ere irabazten dute. Gizonezkoek ez dute pausu bat atzera eman behar, lekua egin behar dute ondoan eta horrela aukera izango dute oso ondo prestatutako lankideak ondoan izaten.
Azken arrazoi honengatik hautatu dut iazko Patrizia Oregiren sarrera. Berak ere gizonen zer egiteko partaidetza berdintasunean aipatzen duelako

Beste aldetik,  plazara irteteko emakumeak bakarrik sentitzen dira. Nire ustez  horretan sorodidadea oso garrantzitsua da. Lidertza edo ordezkapena hartzeko gaitasunak dituzten emakumeak aupatu behar ditugu. Horiei segurtasun taldea sortu behar zaie. Sentitu daitezela babestuta. Hau berdin da ikasgelako ordezkaria izateko, auzokideen erakundearen ordezkaria izateko edo udaletxeko hautagaia izateko.
Badaude emakumeak pausu hori emateko grina dutenak. Baina txarto ikusita dago emakumeek anbizioa izatea. Gazte gazteak direnean eta grina hori sortzen zaienean, orduan ingurukoen artean babes emanda eta bere gaitasunak lantzean, etorkizuneko EMELIDERRAK sortuko dira!.
Emakume, gazte eta ahaldun baten adibidea eman nahi dizuet. Aupatu eta babestu behar duguna etorkizunean gure herrian lidertza har dezan. Bere izena Irati Alcantarila




Partaidetza parekidea bultzatzea merezi du

Iazko post-en artean izugarri gustatu zait Janire Itsaso Bilbao Timiraosena, izenburutik
hasita: Partekidetu. Hitz zinez ederra iruditu zait.

Gainera, oso esperientzia pertsonal mingarria partekatu zuen, horixe da nik benetan
miresten dudan zerbait, oso ausarta izen behar dela pertsona bat halako kontuak
idazteko. Nik, behintzat, ez daukat horrenbeste ausardia.

Horrez gain, nire ustetan ikastetxeetan asko landu behar ditugun kontuen inguruan
aritzen da: enpatia, adimen emozionala, trebetasun sozialak… baliabideak proposatuz
gainera.

Oso post balidoa iruditu zait.

Partaidetza parekidea lortu ahal izateko, segurtasun giroa taldean bermatzea
erabakigarria iruditzen zait. Horretarako ezinbestekoa dugu talde sortzea. Ez da zerbait
zientifikoa dena. Maisu-maistra batzuek berez halako giroa sortzeko gaitasuna dute,
beste batzuok, ordea ez.

Hala eta guztiz ere, zorioneko gaude. Izan ere, giro hori lortzeko zer landu behar den
badakigulako eta, gainera, baliabideak daude: talde kohesioa bermatu, adimen
emozionala landu, trebetasun sozialetan ikasleak trebatu behar ditugu. Honela
partaidetza parekidea lortzeko beharrezkoa den giroa sortu ahal izamgo dugu.

Bideo honetan, zenbait gomendio ematen dizkigute gelako giro egokia sortzeko. Hori bai,
hizkuntza zaindu beharko lukete, denbora guztian maskulinoa erabiltzen dute eta.



Esan bezala, nire usetan, partaidetza errazteko eman behar den lehenengo urratsa gelan
talde giroa sortzea da. Era honetan taldekideak seguru sentituko dira eta arazo barik
hartuko dute esku klaseko dinamika desberdinetan.

Honetarako, talde kohesio lantzea funtsezkoa da. Jarraian duzuen loturan Itziar
Matanzasek bai HH-rako, bai LHrako proposatzen dizkugun hainbat jolaren azalpena

Gainera, zerrenda horretan azaltzen diren jolas batzuk njola burutzen diren hurrengo
bideoan ikusi ahal izango duzue.



2019/01/18

Ahaldundu eta parte hartu. Gure etorkizuna, gure esku!





Iazko post bat aukeratzerakoan Irati Mendiguren Cosgayan “Gu geu zutabe, horma eta teilatu” hautatu dut. Bere lelo ederretik hasita, hainbat baliabide eskaintzen dizkigu eta nik ere konpartitzen dudan zalantza bat aipatzen du. Emakumeen presentziak ez duela bermatzen, genero ikuspegia izango denik partaidetza horretan.  
Bestalde, “publikoki genero banaketak eta oreka kuotak arretaz begiratzen badira ere, tamalez, gehiegitan gertatzen da barne-antolaketa eta erabakitze guneetan dauden lagunak eta aurpegia ematen duten horiek ez direla berdinak izaten. Alegia, kanpora begira badirudiela genero errepresentazioari garrantzia ematen zaiola, baina, itxurakerian besterik ez dela geratzen errepresentazio hori”. Alderdi politiko askoren kasuan, are nabarmenagoa da; legez instituziotarako zerrendetan kuota batzuk errespetatzera derrigortuta daude, baina gero zuzendaritzetan eta erabaki guneetan ez dago emakumeen presentzia nahikorik eta ezta genero ikuspegirik ere. Honekin ez ditut kuotak kritikatu edo beharrezkoak ez direnik adierazi nahi, agian egunen baten emakume horiek ahalduntzen badira, ikastaro hau egin edo eta betaurreko moreak jartzen badituzte, emango litzatekeen eraldaketa erabatekoa izango litzateke.
Lehengo ideiarekin lotuta, oso esanguratsua da N.B.E. 2017ean mundu mailan emakumeen parte hartze eta lidergoari buruz egindako txostena:


Emakumeen partaidetza soziopolitikoa dela eta 2013an Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu berri zen Emakumeen Kontseilu politikoan parte hartzearen inguruan ondorengo bideoa argitaratu zuen. Zailtasunak eta argiuneak ageri dira eta horrelako prozesu batean ematen den, norbanako eta kolektiboaren ahalduntzea azpimarratu nahiko nuke.

Baina ahalduntze hori eman dadin, duela bi urte Leiren Garrok aipatzen zuen moduan hainbat baldintza kontuan izan behar ditugu:
Edozein parte hartze dinamikak antolatzerakoan, neskek eta mutilek beren ikaskuntza prozesuan izan duten genero-sozializazioa kontutan hartu behar dugu, hori kontutan hartzen ez badugu, jendartean inposatzen diren genero-rolak, jarrerak, egiteko moduak eta botere harremanak parte hartze horretan erreproduzituko dira eta norbanako eta taldeko garapena mugatuz. Guzti horregatik, partaidetza parekidea bermatzeko estrategiak, ikaskuntza eta gaitasun batzuk garatzea ezinbestekoa da.”
Beraz, parte hartze arrakastatsua lortzeko, pertsonak konpartitzen duten ideiengatik mugitzen direla, gustura sentitzen diren pertsonen ondoan eta eroso egoteaz gain, erasotuak izango ez diren espazioak behar dituztela hartu behar da kontuan.
Parte hartzearen hiru oinak:
Asturiaseko hezkuntza sailan, Educastur gida. 13.-21. orrira oinarrizkokontzeptuak biltzen dira.

Eta gure eskoletan zer?

  • Eskola komunitatea osatzen duten subjektu guztientzako parte hartze guneak sortu. Guztien interesak, kezkak, proposamenak.... jasotzeko eta bideragarri egiteko.
  • Parte hartze parekidea lortzeko, plangintza egin eta sor daitezkeen erronkei erantzuteko estrategiak topatu.
  • Nesken ahalduntzea sustatu eta beraien beharrak, iritziak, kezkak... kontutan hartu.
  • Neska-mutil guztien ikaskuntza prozesuan, subjektu aktibo bilakatu eta beren parte hartzea bermatzeko estrategiak eta guneak garatu.
  • Batzarretan emakumeen parte hartzea bermatzeko araudiak eta estrategiak adostu.
  • Azken finean, bestelako partaidetza eredua eraiki, antolamendu horizontalagoarekin.
Badugu zeregina, eutsi goiari eta ez etsi!

Parte izateko, parte hartu!


Gizon eta emakumeoi eragiten digun sozializazio bikoitzak, eremu publikoko hainbat esparrutan neskek parte hartze aktiborik ez izatea dakar. Hizkuntzan, ezagutzatan, erreferenteetan eta beste esparru askotan nagusi den sinbolismo androzentrikoak hortan eragin nabarmena dute. Horren aurrean, emakumeak egoeraz konsziente egin eta gure buruenganako konfidantza sendotu behar dugu, gure parte hartzeko eredu propioak eraikiz.



1. “Kirola, eredu mixtoa edo banatuta?” Argia astekariko erreportaia.

ESKOLA KIROLA ETA GENERO BERDINTASUNARI BURUZKO eztabaidarako dokumentua ezinhobea da. Itsaso Nabaskues futbolari ohi eta EHUko ikerlariak BERE hasunarketa lutzatzen du honen inguruan, eredu mixtoaren alde lerrokatuz. Ainhoa Azurmendi eskubaloi jokalari ohi eta berdintasun gaietan aditua iritzi berekoa da. 


 
2. "Nola landu parte hartzea ikastetxeetan? Gida praktikoa"
 


Gasteizko Udalak argitaratutako gida hau, Lehen Hezkuntzako maila desberdinetan parte hartze dinamikak sortu eta gidatzeko tresna aproposa da:


3. Miss Escaparate dokumentala

AEBetan emakumeek potere guneetan duten parte hartze txikiari buruzko eta komunikabideek emakume hauen inguruan itzultzen duten irudiari buruzko erreportaia.



Iazko post-etatik Garazi Esnaolarena aukeratu dut: Parte hartuz, parte izaten, parte hartzen. Bere logoaren indarragatik eta bere arazoa irakurtzeko modua gustatu zaidalako: