2019/01/14

Errepresentazioa eta denbora!


Emakumeen
ekaRpena
kaleRatu
Euren
Presentzia
indaRtu
kalEan eta
eSkolan.
jendearEn
kontzieNtzia
areagoTu
urbAnismoak eta
espaZio birtualek
dItuzten
inpOrtantziaz.
Animo!

Aurreko ikasturteetako post batzuk irakurri ondoren Garazi Esnaolak idatzitakoarekin geratzen naiz. Bertan herri edo hiri bat gai honen inguruan aztertzen duelako, etxetik atera ikastetxera iritsi arte, kaleak, kartelak…

Ikastetxea garrantzitsua da eta bere eremu guztiei arreta eman behar zaie, eremu horietan patioa ere sartzen da. Bertan jolastu eta saioetaz deskonektatzen dute, horregatik ondo banatuta eta erabilgarria egon behar da, hau da, jolas mota asko jolasteko lekua.





Gai hau lantzea oso interesgarria eta komenigarria da, baina beste hainbat gaik bezala bere erronkak ditu eta nik hauek aipatuko nituzke:

1.-Ikastetxeetan, espazio desberdinen okupazioa, antolaketa, diseinua eta erabilera aztertu alternatiba hezkidetzaileak bilatzearekin batera.

2.-Saio batean ikastetxean herriko kaleen izenak aztertu, eta emaitzak eta ondorioak udaletxera eraman. Bertan gai honi buruzko eztabaida bat egin eta emakume izenen presentzia areagotzeko plan baten eskaera eskaini.

3.-Komunikabide eta beste esparruetan agertzen diren eduki eta irudi sexistak aztertu eta ondorioak edo kalteetaz hitz egin.

4.-Estereotipoak apurtzen dituzten serieak edo filmak ikustea bultzatu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina