2016/02/27

GATAZKAK


Gatazka terminoan sakondu baino lehen, kontzeptuen argipena beharrezkoa da bai gatazkarena berarena eta baita bakearena, indarkeriarena eta agresibitatearena ere.

Zer da gatazka?
Gatazka ez al da interes kontrajarriak dituzten pertsonen elkarrekintza?

Gatazkak liskar egoerak dira, zeinak kontu baten inguruan interes kontrajarriak, bai errealak edo itxurazkoak, batek sortzen duen” (Cortina, 1997).

Ikaskuntza prozesua modu egokian garatu ahal izateko ikasgelako bizikidetza pazifikoa izan behar da. Gatazka gizartea garatzeko ezinbesteko tresna da, horregatik horietaz jabetzeko gai izatea da garrantzitsuena, horiek aurre egiteko gai izatea eta konpontzeko gaitasuna”. (Tuvilla, 2004). 

 

Eta zelan definituko genuke bakea?

Esan dezakegu pertsonen artean eta ingurunearekin hainbat mailatan (ekonomikoa,sexuala, etnikoa, kulturala...) berdintasun-harremanak izatea dela. Egoera gatazkatsuei irtenbidea topatzeko moduek definitzen dute bake egoera dugun ala ez. Gatazken trataera eraikitzaileak eta berdintasunean oinarritutakoak bakea eragingo du. Eta hortik eratortzen da bake positiboaren kontzeptua hain zuzen ere; indarkeria zuzenik ez egotea eta justizia eta adiskidetze-kultura ongi sustraituta egotea.

Indarkeria
OMEn arabera “nork bere buruaren kontra edo beste pertsona, talde edo komunitate baten kontra hiltzeko, kalte egiteko, min psikologikoak edo garapen-arazoak edo gabeziak sortzeko indar edo botere fisikoa erabiltzea edo horrekin mehatxu egitea”

Gatazkek sentimenduetan eragina dute eta kasu batzuetan kontrolik gabeko erreakzio agresiboak sor daitezke” (Trianes eta Garcia, 2002).

Agresibitatea
Gizakien ezaugarri bat da: pertsonek duten irrika, indarra eta biziraupen sena. Ikasten dena erabilera da, norberarentzat eta gainontzekoentzat eraikitzailea edo kaltegarria izan daitekeena.

Gatazkaren trataera egokia
Beraz, aurreko definizioak aztertuz gero, gatazka norberaren eta gizartearen garapenerako ezinbestekoa da. Halaber, maila intrapertsonala da ardatz nagusia, hau da, gatazka pertsona bat baino gehiagoren arteko kontua da eta egoera baten aurrean beraien artean ematen diren bereziketak. Nire ustez, gatazkaren trataeran egokian dago funtsa, izan ere, modu positiboan egiten baldin bada, boterea garatzen lagundu dezake. Trataera egokiari feminismoak egin dizkion ekarpenak ezinbestekoak dira batez ere honako ideiak: justiziaren etika eta zaintzaren etika.


Honekin lotuta gatazken trataeran genero ikuspegia txertatzea oso garrantzitsua da. Gatazken trataeran generoa kontuan ez hartzea indarkeria da, izan ere, ezinbestekoa da mutilen zein nesken beharrak kontuan hartzea eta gatazken trataeran emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-eza identifikatzeko ere. Errealitatea aztertzerakoan eta berregiterakoan jakintza sortzearen “generizazioa” deitzen zaio emakumeak eragile gisa eta beren egoerak kontuan izateari, beraz, gatazken trataeran “generirazioa” egiten saiatu beharko gara.

Gatazkaren irtenbide aukerak aztertzeko inplikatuen helburu eta interesak eta euren arteko harremanak ezagutzea gakoetako bat da. Horretan ere generoak duen pisua kontuan hartzekoa da, izan ere, helburuak eta harremanak askotan generoagatik baldintzatuta daude, eta baita sistema heteropatriarkalak sexu-generoagatik hierarkizatuak.

Gatazkarekiko egon daitezkeen jarrerak edo gatazkaren trataerari heltzeko modu ezberdinak daude. Gu LANKIDETZAn zentratzen saiatuko gara, izan ere, lankidetzak inplikatuen interesei eta harremanei so egiten die.
Isabel Fernandezek gatazken trataera hezkidetzailean lau ardatz kontzeptu zehaztu ditu:
  • Botere eta lidergo partekatua
  • Jarreren birziklapena
  • Aniztasuna
  • Justizia zein etika




Gaiarekin lotutako ikerketak







Zer egin dezakegu eskolan gatazken trataera egokirako?
  • Gatazketan generoak eragina duenaren kontzientzia hartu behar dugu
  • Tratu onen gaineko formakuntza jasotzea eta zabaltzea
  • Curriculumean gatazken trataerarako beharrezkoak diren gaitasunen garapenerako edukiak txertatzea.
  • Aniztasunaren trataera oinarria izatea
  • Gatazketan eragina duten balore afektiboen gaineko hausnarketa egitea
  • Guztion parte hartzerako guneak bermatzea, guztion beharrak eta interesak kontuan hartuz
  • Lankidetza kooperatiboan oinarritutako metodologia aurrera eramatea
  • Espazioaren eta denboraren antolaketa hezkidetzailea
  • Antolakuntza ereduaren gaineko analisia egitea, lankidetza, sarea eta horizontaltasuna bermatze aldera.