2017/10/30

SEXU-GENERO SISTEMA DESERAIKI



Sexu-genero sistema suntsitzen irakurgaitik:

Dagoeneko argi dugunez sistema hau eraikuntza soziala dela, ondorio zuzena hauxe: nahi izanez gero, deseraiki ahal dugu. Baina nola eta nondik hasi hau deseraikitzen? Horretarako ezinbesteko tresna daukagu: GENERO-IKUSPEGIA, hau da, “edozein jarduera edo eremutan emakumeen eta gizonen arteko ezberdinkeriak kontuan hartzen dituen enfokea.” Enfoke honek sistematikoki emakume eta gizonen baldintzen, egoeren eta beharren arteko ezberdintasunak aztertzea suposatzen du. Jakintza-eremu oro zalantzan jartzeko lagungarri suertatu da eta baita orden sozial ezberdin eta hierarkizatuan legitimaturiko diskurtsoen “egia eta unibertsaltasuna” ere. Genero-ikuspegiak aurka egiten dio patriarkatuari, hots, justifikaziorik gabeko eta ezbidezkoa den emakume eta gizonen ezberdintasuna legitimatu eta iraunarazi egiten duen estruktura sozial hierarkikoari. Victoria Sauk halaxe definitzen du: “Patriarkatua gizonek emakumeen gainetik eginiko botere-hartze historikoa da, honen noizbehinkako eragilea orden biologikokoa izanik, azken hau kategoria politiko eta ekonomikora eramanez.”

Aste honetako irakurgaitik zati bat aukeratu beharko banu, hauxe izango litzateke. Uneoro ari gara entzuten munduan gertatzen diren gauza txar guztiei buruz, perspektiba negatiboa aurretik beti. Horren aurrean zer egin esango diguten konponbideak behar ditugu, eta paragrafo honetan baliabide garrantzitsu bat ematen zaigu, genero-ikuspegia, guk sortu dugun genero sistema guk geuk suntsitu dezakegula argi izan dezagun.

Nire inguruan sexu-genero sistema guztiz errotuta dagoela ikusten dut:

KLASEAN => genero biolentziaren gaia atera zen, eta ia ezin izan nuen nire burua aulkian eserita mantendu, emakumeek ere gizonekiko biolentzia eragiten dutela entzun nuenean. Maila berean jartzen aritu ziren, eta berdintasuna nahi badugu mutil batek neska bati jotzen dioenean edo neska batek mutil bati jotzen dioenean berdin ikusi beharko genukeela esan. Mutilaren justifikazioa eta biktimizazioa bilatzen aritu ziren… eta hori klasean ia denak neskak garela! Uste dut sistema honek errealitatea ezkutatzen duela, eta adibidez gai horren inguruan askoz informazio gehiago eman behar dela txikitatik, zeren eta hain da asimetrikoa gizon eta emakumeen artean dagoen botere harremana, normala ikusten dugula emakumeak gizonen esku hiltzea.

MUSIKAN => Ezin dut reggaetoia aipatu gabe utzi… edo behintzat reggaetoiak gaur egun deribatu duenean. Emakumearen sexualizazio eta objektualizazio bortitza… edozein ordutegitan eta denon eskura. Abesten dituzten letrak, egiten dituzten bideoklipak… Gizona abesten eta neskak dantzan bere inguruan, bera da erdigune. Eskerrak talde batzuek buelta eman dioten, eta halako erritmoak erabilita haren aurka doazen letrekin abestiak sortu dituzten. Ze erritmoek ez daukate errurik, guk ematen diegun esanahia da kaltegarria dena. Hemen “reggaetoi sendagarri” horren adibide bat:




Con Tol Deskaro - TREMENDA JAURÍA
Letran fijatzeak merezi du! Azken esaldia: transformando el veneno en medicina.


IRAGARKIETAN => Gaur egun iragarkiek daukaten boterea izugarria dela ezin daiteke ukatu. Gizarte kontsumista batean bizi garen heinean, gure bizitza hutsalei zentzua ematen dieten produktuen berri izan behar dugu sarri. Ba hor saltzen digutena sistema honen primerako isla da. Hor topatuko duzu bere horretan “Bi sexu, bi genero:  guztioi hainbeste min egin digun determinismo dikotomikoa.” (Itziar Ziga). Hala ere, honetan ere horrekin apurtu nahi duenik badago, eta duela egun gutxi atera zuten iragarki bat aipatu nahiko nuke, mendeko aurkikuntza moduan izendatu dezakegun gertaera ikustarazten duena: hilekoaren kolorea gorria da, ez urdina! (kar-kar-kar). Bazen garaia odolaren kolorea erakusteko.



Aurreko edizioetako posta hau aukeratu dut, oso konpletoa dela iruditu zaidalako, eta gutxi ezagutzen ditudan gai batzuk aipatzen dituelako, hala nola, intersexualitatea, eta nazioarteko egoera batzuek ere bai.



Ikasleekin gai hau lantzeko, antzerki baten bidez gaur egungo sexu-genero sistemak emakume eta gizonen artean eragiten dituen ezberdintasunak islatuko nituzke, haurrek beraiek antzeztuko luketen antzerki batean. Ideia hau bururatu zait klasean "Binta y la gran idea" laburmetraia ikusi dugulako, agian ezagutuko duzue. Afrikan kokatuta dago eta bertan aitak eskolara joaten uzten dion neska bat agertzen da. Eskolatik hori aldatzen saiatzeko, antzerki bat prestatzen dute ikasleekin neska horren familia eta egoera interpretatuz. Umeek inplikazio handia hartzen dute eta balore horiek barneratzen dituzte, neskak ere eskolara joan behar direla eta horretarako eskubidea daukatela, alegia.





Hau guztia eremu hezitzaileetan (formalean, ez formalean, etxean…) lantzeko oztopo nagusia prozesu guzti hau jaio baino lehen martxan jartzen dela da, daukagun sexuaren arabera sailkatuak gara eta etiketa horrek markatuko du gure bizitza osoa. Gaur egungo gizartean oso barneratua dagoen sistema da sexu-generoarena, eta horregatik da zaila lantzea, hain ondo ikasita dugun zerbait desikasi behar dugulako.

Baina gure esku dago. Guk sortu duguna guk desegin dezakegu, eta hezkidetzaren bidez lortuko dugu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina