2017/10/29

Sexu-genero sistema, kontzienteak gara momentu oro?

Sexu-generoa gainditzen duten, adibide bat, komun “komunak” egitea da, hau da, zenbait espazioetako (taberna, kultura etxeak eta abar) komunak, komun mixto bihurtzea. Askotan, pertsona batzuentzat, zaila baita aukeraketa egitea, “gizon” edo “emakume” komunen irudien aurrean, trantsizioan dagoen jendea, norberaren rolak kuestionatzen dituen pertsona... Askotan, komun batzuetan, irudi benetan estereotipatuak jartzen dituzte (esate baterako, emakumeen komuna “BLA BLA BLA BLA BLA ...”z irudikatuta, eta gizonena, berriz, “BLA” bakar batekin).

Nire esperientzia pertsonalean, beti aukeratu izan dut, momentuak libre dagoen komuna, ilararik itxaron beharrik gabe, eta behin, gogoratzen dut Gernikako taberna batean, goizaldeko 4ak inguru, mutilen komunera sartu nintzen beste lagun birekin, mutilak, elkarrizketa oso interesgarria mantentzen ari ginelako ere, neskena okupatuta zegoelako, eta barruan gaudela, beste tipo bat sartzen da eta ni begiratzean esaten dit “zer egiten duzu hemen, zu neska zara” eta ni momentu horretan, ez dakin nondik atera zitzaidan erantzuna, esan nion “eta zergatik pentsatzen dut neska naizela? Sekulako trabukoa daukat hanka artean!”. Mutil hura zuri gelditu zen, isilik eta ospa egin zuen. Nire lagunak ere flipatuta geratu ziren, eta barrez lehertzen amaitu genuen.

Hemen, gai horri lotutako, Miren Amurizak idatzi zuen artikulu bat eransten dizuet: http://www.ikasbil.eus/c/document_library/get_file?uuid=8efa1f45-97a1-4a36-ae2b-350da9dd4d9d&groupId=10138

Beste adibide bat, kasu honetan, sexu-genero sistemaren estereotipoak mantentzen dituena plazaratuko dizuet: lagun bat daukat, Amaia, gaztetatik feminismoan murgilduta egon dena, manifestazioak, akzio desberdinetan, parte hartzen, harreman afektibo oro izan dituena, eta orain dela 4 urte, haurdun geratu zen, momentuko bikotekidearekin (gizona), eta, bere egoera izugarri aldatu da: hasteko, alabaren logela, nola ez, arrosa kolorez beteta dago (hormak, jostailuak, ohea, apaingarri guztiak), printzesaz janztea izugarri gustatzen zaio eta liluratu dago disneyren printzesa “tuntunekin”. (Nik egoera aprobetxatuz, liburu bat oparitu nion “LAS PRINCESAS, olvidadas o desconocidas”), Horrez gain, Amaia arduratzen da alabaren hezkuntza aurrera eramateaz, etxeko lanak egiteaz, eta abar. Noizbait komentatu diot eta, horrela ez dela ziurtatzen du beti.

Aurretik aipatutako ipuinaren inguruko informazio gehiago:



Leire Imaz Zubiaur  (#leitxu, #sexu-generoa) egindako sarrera izan da arreta gehien eragin didana. Gai tabua denari buruz diharduelako, transexualitateari, alegia. Eduki interesgarriak garatzen ditu, eta gainera, legean islatzen dena eta kontuan izaten du, eta horren inguruko kritika txikia egiten du ere.  

Nire ustez, ipuinak oso metodo erabilgarria izan daiteke sexu-genero sistema gelan lantzeko, izan ere, ipuinak haurrek jasotzen eta ezagutzen duten lehen testu mota baitira. Batetik, umeek ezagutzen dituzten ipuinetan agertzen diren rolak zalantzan jarriz, eta bestetik, ipuin horietan, guztion artean, aldaketak eginez.

Betiere, adin txikiagoa daukatenekin, hezkidetzan oinarritutako ipuinak erabiltzen hasi beharko ginateke, baina nagusiagoak direnekin (2.ziklotik hasita), dakizkiten ipuinekin lan egin beharko dugu, hauek aldatuz eta goitik behera berrituz.


Eta amaitzeko, oztoporik handiena, aurretik aipatu den moduan, aliatuak ez aurkitzea da, hau da, norberak bakarrik aurre egitea zaila da, eta oso astuna, edonor erretzeko modukoa. Beraz, ikas-komunitate osoan bilatzea izango litzateke idealena, gurasoen aldetik, lankideen aldetik eta eskolan parte hartzen duten guztien esku egon behar da benetako aldaketa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina