Sexu-generoa gainditzen duten,
adibide bat, komun “komunak” egitea
da, hau da, zenbait espazioetako (taberna, kultura etxeak eta abar) komunak,
komun mixto bihurtzea. Askotan, pertsona batzuentzat, zaila baita aukeraketa
egitea, “gizon” edo “emakume” komunen irudien aurrean, trantsizioan dagoen
jendea, norberaren rolak kuestionatzen dituen pertsona... Askotan, komun
batzuetan, irudi benetan estereotipatuak jartzen dituzte (esate baterako,
emakumeen komuna “BLA BLA BLA BLA BLA ...”z irudikatuta, eta gizonena, berriz,
“BLA” bakar batekin).
Nire esperientzia
pertsonalean, beti aukeratu izan dut, momentuak libre dagoen komuna, ilararik
itxaron beharrik gabe, eta behin, gogoratzen dut Gernikako taberna batean,
goizaldeko 4ak inguru, mutilen komunera sartu nintzen beste lagun birekin,
mutilak, elkarrizketa oso interesgarria mantentzen ari ginelako ere, neskena
okupatuta zegoelako, eta barruan gaudela, beste tipo bat sartzen da eta ni
begiratzean esaten dit “zer egiten duzu hemen, zu neska zara” eta ni momentu
horretan, ez dakin nondik atera zitzaidan erantzuna, esan nion “eta zergatik
pentsatzen dut neska naizela? Sekulako trabukoa
daukat hanka artean!”. Mutil hura zuri gelditu zen, isilik eta ospa egin zuen.
Nire lagunak ere flipatuta geratu ziren, eta barrez lehertzen amaitu genuen.
Hemen, gai horri lotutako,
Miren Amurizak idatzi zuen artikulu bat eransten dizuet: http://www.ikasbil.eus/c/document_library/get_file?uuid=8efa1f45-97a1-4a36-ae2b-350da9dd4d9d&groupId=10138
Beste adibide bat, kasu honetan, sexu-genero sistemaren estereotipoak mantentzen dituena
plazaratuko dizuet: lagun bat daukat, Amaia, gaztetatik feminismoan murgilduta
egon dena, manifestazioak, akzio desberdinetan, parte hartzen, harreman
afektibo oro izan dituena, eta orain dela 4 urte, haurdun geratu zen, momentuko
bikotekidearekin (gizona), eta, bere egoera izugarri aldatu da: hasteko,
alabaren logela, nola ez, arrosa kolorez beteta dago (hormak, jostailuak, ohea,
apaingarri guztiak), printzesaz janztea izugarri gustatzen zaio eta liluratu
dago disneyren printzesa “tuntunekin”. (Nik egoera aprobetxatuz, liburu bat
oparitu nion “LAS PRINCESAS, olvidadas o desconocidas”), Horrez gain, Amaia
arduratzen da alabaren hezkuntza aurrera eramateaz, etxeko lanak egiteaz, eta
abar. Noizbait komentatu diot eta, horrela ez dela ziurtatzen du beti.
Aurretik aipatutako ipuinaren inguruko
informazio gehiago:
Leire Imaz Zubiaur
(#leitxu, #sexu-generoa) egindako sarrera izan
da arreta gehien eragin didana. Gai tabua denari buruz diharduelako,
transexualitateari, alegia. Eduki interesgarriak garatzen ditu, eta gainera,
legean islatzen dena eta kontuan izaten du, eta horren inguruko kritika txikia
egiten du ere.
Nire ustez, ipuinak oso metodo erabilgarria izan
daiteke sexu-genero sistema gelan lantzeko, izan ere, ipuinak haurrek jasotzen
eta ezagutzen duten lehen testu mota baitira. Batetik, umeek ezagutzen dituzten
ipuinetan agertzen diren rolak zalantzan jarriz, eta bestetik, ipuin horietan,
guztion artean, aldaketak eginez.
Betiere, adin txikiagoa
daukatenekin, hezkidetzan oinarritutako ipuinak erabiltzen hasi beharko
ginateke, baina nagusiagoak direnekin (2.ziklotik hasita), dakizkiten ipuinekin
lan egin beharko dugu, hauek aldatuz eta goitik behera berrituz.
Eta amaitzeko, oztoporik handiena, aurretik aipatu den moduan, aliatuak ez aurkitzea
da, hau da, norberak bakarrik aurre egitea zaila da, eta oso astuna, edonor
erretzeko modukoa. Beraz, ikas-komunitate osoan bilatzea izango litzateke
idealena, gurasoen aldetik, lankideen aldetik eta eskolan parte hartzen duten
guztien esku egon behar da benetako aldaketa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina