Sexu-genero
sistema honek itotzen gaituelakoan nago, norberaren identitatea loratu beharrean,
txikitzen gaituzte. Askatasunean bizitzea izan behar den goxoarekin, hobe
berdinen taldean izkutatu eta barneko oihuak isilarazi, desberdina izateak
prezio altua du eta.
Desberdin izatea, gizarteak sortutako kaxen neurrietara
mugatu ez eta libre bizitzeko hautua egitea.
Badut
lagun handi bat, miresten dudan laguna gainera, ahaldundutako hogeita hamar
urteko emakume erdi euskaldun, erdi
aldaluza. Edertasun fisikoari dagokionez, kanon guztiak betetzen ditu; Esango
nuke agian bera izan dela kanon batzuen sortzaile edertasun argi-ilun horren
poderioz.
Futbolari amorratua, baloi batekin oinetan
zoriontsu da. Eskuetan agian nahiago eskularru batzuk, boxeoak ere zoriontsu
egiten baitu. Izaera sendo eta gogorreko neska da bera. Batzuetan mutilak
gogoko izan dituela dio, besteetan aldiz neskak nahiago.
Orain
ordea maitemindua dago. Bere bikotea gizona da, bere organo sexualek hori
horrela ez dela esaten dioten arren. Frustrazio eta estres handia suposatu dio honek
bikoteari. Ispilura begiratu eta islan ikusten dena zarenarekin bat ez etortzea
, oso gogorra izan behar da. Jendarteak
hori markatu duelako eta onartu behar.
Edozein
modutara ere laguna eta bikotea zoriontsu dira harresiak hautsiz elkarrekin
gustura daudelako. Niretzat bentzat ikasteko lezio ederra.
Edonola
ere badut hurbilago ukitzen nauen adibidez bat. Sexu-genero sistema honen
esklabu den norbait. Ni neu. Zenbat aldiz esan diodan nire buruari ez dudala
gehiago gorputzeko ile bat bere ere kenduko. Hamabost egun beranduago, estetizista
eta biok parez pare.
FILMA
PROPOSAMENA:
BOYS DON’T CRY. Nahiko gogorra da baina
baliagarria.
AURREKO
URTEKO POST PROPOSAMENA:
Oso
ona asmakizunaren adibidez, tranpan erraz jauztekoa. Pentsarazten duena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina