Hasi nintzenetik nire ingura aztertzen gauza
askotaz jabetu naiz; eta beste hainbeste oraindik ez ditudala ikustearen
sentsazioa ere badut.
Oso sentsazio
politaz jabetu naiz nire lan eremua aztertzean. Eskola publiko batean lan
egiten dut, langilearen %98 emakumezkoa da. Denbora daramagu emakumearenganako,
eta batik bat, gure arteko begirunea izaten eta bata besteari entzuten eta
ikusten ere.
Urtero bezala,
jende berria etortzeak harremanak beste era batekoak izatera ekartzen du.
Bakoitzak mugimendu horretan bere tokia hartu behar du. Asteekin aurrera, eta
behin martxa hartuta, ezagutzen hasten gara eta espazioak konpartitzen ditugu.
Denbora asko elkarbanatzen dugu, eta bizikidetza horretan gure arteko erlazioak
zaindu egiten ditugu. Hasieran kontu handiz inor ez mintzearekin eta gerora,
beste lasaitasun batekin, disfrutatzera heltzen garena.
Kasuan kasu, esan
bezala, emakumez beteriko lana da.
Hasierako urteetan
haurren ardura gehien hartzen dutenak amak, emakumezkoak izaten dira. Hortaz,
familiekin tratua ere, askotan emakume-emakume erlazioa izaten da.
2 urteko gelan
kokatzen naiz, eta zorionez ikusten dut oso arima garbia eta inongo
influentziarik gabe etortzen direla eskolara. Beraien arteko harremanak
naturalak dira, espontaneoak. Beraien arteko jolasak baita ere, eta erabiltzen
dituzten jostailuak eta materialak desioak bultzatuta egiten dute aukera.
Beste begirada
batekin, betaurreko moreak jantzita, kanpotik ekartzen dituzten mezuak ikusten
ditut. Neskato askok arropa arrosa ekartzen dute jantzita, eta mutikoak, aldiz,
urdina, gorria eta beltza tartekatzen dute.
Arropan ere mezu
asko ikusten ditut (“Errebelde txikia naiz”, Batman, dinosaurioak, legoak…
mutilen artean eta nesken mezuak: bihotzak, printzesak, arrosa, Minnie, mezu
oso goxoak).
Azazkalak margotuta
datozen haurren gehiengoa emakumezkoa da, ezpainak margotuta, ilean mototsa…
gutxi daude mutilak izanda, mototsa jantzita etortzen direna edota azazkalak
margotzen dituztenak. Beste batzuk daude eurak baina helduagoak diren arreba
edo lehengusinen arropak erabilita kolorez jantzita etortzen direnak.
Sexu generoa
helduetan aztertzen jarri naizenean, ezin izan dut eutsi gizartearen momentu
historikoari eta Katalunia aldera begira jarri naiz. Honetan ere, gauza asko aztertzeko
daude.
Indarra, lege
berriak, lege aldaketak, Ministro bilerak, Parlamentoa…. Emakumearen irudia non
dago islatuta? Gizonezkoei ur baso edalontziak eramaten? Beraien erabakiak eta
esanak makinaz idaztera?...
Herriaren
ordezkariak badaude? Non daude emakumeak? Hauteskundeetan bozkatu ahal dugu
bai, baina politikan emakumezkoak diren ordezkariak non aurkitzen dira?
Matxistak izan behar dira ministroen bileretan parte hartzen dutenak?
Galdera asko,
sentsazio eta amorru handia. Politika oso gai interesgarria eta zabala da
feminismoaren ikuspegitik aztertzeko, emakume bezala gure iritzia emateko.
Baina nire
egunerokotasunera zentratzen, gauza txiki asko ari naiz ikusten eta sentitzen.
Horrekin geratuko naiz. Umeen esentzia horrekin eta inguruko jendearen eta nire
jarreran aldaketak ikusten eta egiten ere.
Aurreko edizioetako postak irakurtzen Ainhoa Calvok egindakoarekin guztiz ados nago. Sistema bitarra, sexu eta genero DIKTADURA, haurrentzako eta gazteentzako telebista programei erreferentzia egiten die.
Gaia oso zabala eta interesantea da lagunen artean, gure artean hamaiketako baten inguruan hitz egiteko. Inpresioak aldaratzeko, sentsazioak, bakoitzak egin ditzaken aportazioak entzuteko...
Hitz egin dezagun, senti dezagun gure boterea eta goazen txiri-txiri aldaketak egiten!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina