2021/01/16

ESPAZIOAK EZ DIRA NEUTROAK

Aste honetan, genero-berdintasunak espazio fisiko eta birtualetan eta denboraren antolaketan duen garrantziari buruzko hausnarketa egin dugu. Beste behin ere, egiaztatu da espazio fisikoak nahiz birtualak eta denboraren erabilera diskriminatzaileak direla eta sinbologiaz beteta daudela, rolen banaketa eta sexu-estereotipoak babesten eta bultzatzen dituztela eta emakumeak ikusezin bihurtzen dituztela. Bestalde, agerikoa da eredu horiek eskolan erreproduzitzen direla espazio guztietan (patioan, komunetan…) eta denboraren antolaketan (irakasleek mutilei eta neskei ematen dieten arreta, sexuaren arabera parte hartzeko denbora, etab.).

Alde horretatik, “Unknown” egindako ekarpena gomendatu nahi dut “eskolak ez dira mundutik apartekoak” aukeratutako titulua bat dator nik esandakoarekin.

Espazio fisikoei buruzko hausnarketaren barruan, komunen gaiak genero-ikuspegitik eman dit atentzioa, agian bitxia eta ezezaguna egin zaidalako. Horren inguruko informazioa aztertzean, jakin dut zein garrantzitsua eta polemikoa den gai hau, eta horrek are gehiago piztu du nire jakin-mina.


Komunei dagokienez, eztabaidagarriak diren hainbat gai daude: bainugelen banaketa dikotomikoa sexuaren arabera, sexismoa gizonentzako edo emakumeentzako komunak adierazten dituzten sinboloetan, bainugeletako segurtasuna, komun mistoak, komuna inklusiboak, etab. Hala ere, zutik edo eserita pixa egitea da nabarmendu nahi dudan gaia. Txikitatik irakatsi digute pixa egiten sexu-dikotomiari jarraituz: mutilek zutik eta neskek eserita. Hori ez da arrazoi naturalengatik gertatzen, baizik eta, beste behin ere, estereotipo sexualak islatzen dituen eraikuntza soziala eta kulturala da. 


2014an Herbehereetako Leiden Unibertsitateko Mediku Zentroak egindako ikerketa batek prostata-arazoak dituzten gizonei komunean esertzen laguntzen diela erakutsi zuen.

 


Europako iparraldeko toki batzuetan, Alemanian edo Eskandinavian, adibidez, gure gizartean baino hedatuago dago gizonek eserita txiza egiteko ohitura. Erabilera hori leku publikoetan zabaltzeko kanpaina batzuk ere jarri dituzte abian. 

Gai polemiko honen barruan, badira pixa nola egin erabaki ahal izatea aldarrikatzen duten emakumeak. Gaur egun, emakumeei zutik pixa egiteko aukera ematen dieten tresnak daude.

Amelia Barquinen "El váter de la escuela. una reflexión sobre género, arquitectura y educación" artikuluan oso azterketa osoa eta interesgarria egiten da eskolako komunen diseinuari eta erabilerari buruz.

Ikastetxeetako komunen inguruko oinarrizko bi gai deskribatzen ditu: 

  1. Ikastetxeetan, irakasleek zutik pixa egiten irakasten diete mutikoei, eta eserita neskei.
  2. Komunak modu dikotomikoan, mutilentzako eta neskentzako komunetan banatuta daude.

Komunak eta pixa egiteko modua genero-eraikuntzarako tresnak dira, eta ikastetxeak eredu dikotomikoa islatzen ari dira, eta Ameliak aldatzeko erresistentzien zergatia aztertzen du.

Horri dagokionez, honako hau dio bere artikuluan: "…erabiltzen ditugun komunak gure gizartean hedatu baino lehen, pixa egiteko moduak ez ziren gaur egungoak. Gaur egungo ohiturak eraikuntza sozialak dira, espazio eta tresna batzuen diseinu zehatzetara egokituak. Ez dira beti horrela izan, eta aurrerantzean ez dute zertan izan". 

Ikastetxeetan kontuan hartu beharreko beste gai bat da ikasleei sufrimendurik eragiten ez dieten eta inklusiboak diren komunak izatea. Horrek, besteak beste, mugimen-desgaitasuna duten edo esleitu zaien sexuarekin identifikatzen ez diren ikasleei eragiten die.

Ikastetxe hezitzailearen erronka da eskolako espazio fisikoek eragiten dituzten desberdinkeriez jabetzea eta horiek saihesteko baliabideak jartzea.

Eskoletako komunei dagokienez, Amelia Barquinek Gasteizko ikastetxe batean kontuan hartu diren irizpideak proposatu ditu:

  1. Haur Hezkuntzako etapan irakasleek haurrei pixa eserita egiten irakastea.
  2. Inork ez dezala bere burua emakume edo gizon gisa definitu behar komuna erabiltzerakoan.
  3. Pixa zutik egiten duten mutilentzat gailu bat egotea, eserleku-komunetan zutik ez jartzeko eta zikindu ez ditzaten.
  4. Ikasle erabiltzaileak komunaz baliatu ahal izatea pribatutasunean, ez espazio partekatu batean.Espazioa segurua izatea. Jakina denez, komunetan gertatzen dira eraso gehien ikastetxeetan: genero-indarkeria, indarkeria homofoboa… Espazioaren diseinuak ere lagundu behar du gertakari horiek gerta ez daitezen.

Arantxa Iturberen ipuina "Nik eserita egiten dut. Eta zer?” gomendatu nahi dut ikastetxeetan gai hori lantzeko.


Bukatzeko, umore pixka bat....😆


GUK, EMAKUMEOK!! GURE GARAIA, GURE LEKUA!


 

Duela aste batzuk herriko eskulturen hausnarketa egin nuenean burura etorri zitzaidan:   Nire inguruko estatua eta omenaldiak… Zeinen estatuak dauzkagu gure kaleetan? non daude  emakumeen omenaldiko eskulturak?

Hauxe izan zen nire behaketa eta hausnarketa: Emakumearen ohorez eskultura gutxi daude eta protagonismoa gizonak eramaten du.

Informazio gehiago lortu nahian eta emakumearen presentzia eta denboran pentsatzen, orain jo dut komunikabideetara, sare sozialetara eta udalaren webgunera. Azken honetan ikusteko herrian ze espaziotan jorratzen duen erakundeak emakumeei begira.

Ondorengoa ikusi dut: Alkatea emakumea dela aipa dezaket. Bada Barakaldoko 1.emakumea alkate andrea dena. Jarraitzeko Berdintasuneko Plana badago berreginda. Pausoak egiten ari dira: Emakumeekin herriko leku arriskutsuak diagnostikatu, seinalatu eta hobetu.  Emakumeen presentzia eta soldatak udaletxeen langileen arteko aldea diagnostikatu. Emakume-zientzialarien ekarpeneko astea burutu. Emakumeen elkarteko proiektuak garatzen laguntzeko diru-laguntza eskaini. Emakumeen bortizkeria kalera arazi eta salatu. Bidean dago erakundeak; hala eta guztiz ere, bide egokian joateko ez da ahaztu behar planaren jarraipena eta ebaluaketa egin behar dela nire ustetan dago. Era berean azken egunetan horri buruzko ahots kritikoak agertu dira komunikabide batzuetan.

Beste aldetik, argitaratutako liburuari buruzko berria luzatuko dut.  Gutxienez fokoa ipintzen da politika eta kulturan egon diren 16 emakume protagonisten artean: https://www.eldiario.es/cultura/libros/clara-campoamor-tina-modotti-carmen-alborcho-13-biografias-mujeres-explican-luces-sombras-lucha-igualdad-siglo-xx_1_6787407.html.

 Beste arloetako emakume-protagonistak ere atera behar ziren. Hurrengo bideoa laguntzen du ikusteko beste emakume-protagonistak, prostituzio-abolizioaren aldeko emakumeak. Oso interesgarria dela ustetan luzatzen dizuet.

Eta bukatzeko aukeratuko dut iazko blogaren sarrera Nagorerena da, berri txarrak esaten duena erreparatzeagatik eta lotzeagatik berdintasunaren presentziarekin: denbora…poligrafoa da. https://hezkeh0506.blogspot.com/2019/12/denbora-da-poligrafo-bakarra.html

“Berdintasunezko espazioak definitu behar ditugu eta horretarako beharrezko hausnarketak egin ondoren, aldaketak egiteko pausuak eman, proposamenak egin eta gauzatzen joan”.

Nik gehituko dut denboraren diagnostikoa ere egin behar zela eskoletan. Alde batetik kontzienteki banatu irakaslearen atentzioa eta denbora nesken eta mutilen artean. Eta bestetik neskeei ematen zaien denbora handitu eskoletan eta ikastetxeetan. Guk, emakumeok! gure garaia, gure lekua!


RAPATATA!

 



La Furia Rap feminista egiten duen artistaren hitzekin hasi nahiko nuke sarrera hau. Kultura espazioa haru nahiko nuke abiapuntu gisa errepresentazioaren inguruan hitz egiteko.Kulturalki beti egon dira gauza interesgarriak Gasteizen, baina azken aldian, Rap-ak izan duen gorakada nabaria dela esango nuke. Eta hemen bi altxor deskubritu nituen duela hilabete batzuk: Haizeatxo eta Ningra.


Musika estilo hau beti egon da historikoki talde minorizatuei lotuta: afroamerikarrek kalean famatu egin zuten kultura hau, baina beste behin ere emakumeek ez zeukaten tokirik edo ez zitzaien hau egiteko aukerarik aurkezten. Gaur egun rapera gehiago egon arren beraien lekua egin behar izan dute gizonek agindutako mundu honetan eta horregatik balio hirukoitza ematen diet hau praktikatzen duten artista emakumezko guztiei. Eta bereziki bi neska arabar gazte eta Ningraren kasuan arrazializatu hauei. Rap-ren eszenan beraien espazio hartu eta gelditzeko etorri dira.


 

Hauek izan dira burura etorri zaizkidan erronkaren batzuk ikastetxeetara begira:


- Ahalduntze lanari garrantzia eman, espazioak bereganatu eta bere egiteko, eta besteei alde batera egiten erakutsi, boterea askatzen erakutsi (La Furia), noizean behin bada ere.


- Erabiltzen dugun materialean irudiek, adibideek... zer errepresentatzen duten aztertu eta egokia ez bada alternatiba eman.


- Estereotipoetan edo norman jausten ez diren pertsonaiak ere aurkeztu, aniztasuna ezagutu eta errespetatzen ikas dezaten.


- Espazioa eta denbora librea bideratu egin behar da, eremu pedagogiko bat dela ez ahaztu, bertan erreproduzituko baitira gizarte matxistaren zantzu gehienak.


- Espresio desberdinei ere merezi duten espazioa eman, eta denbora era parekide batean antolatu partaide guztien artean.


Azken bi hauekin aurreko ikaskidea izandako #Yolanda Arto-k egindako sarrera aipatu nahiko nuke. Espazioaren kudeaketaren inguruko hausnarketa interesgarria egiten baitu.


Amaitzeko Haizeatxo eta Ningraren abestia. Bideoklipak jarri nahi izan ditut baina ez dit blog marabilloso honek bideo horiek igotzen utzi. Youtuben bilatuta izango dituzue! Gozatu!

 


 


 

 

 

2021/01/15

ITZALPETIK LEHEN LERRORA

Aste honetan argi geratu zaigu emakumeok ikus-entzunezkoetan, espazio fisiko publikoan, eskolan… zeinen errepresentazio urria dugun. Sistema heteropatriarkalak ikusezin bihurtu nahi gaituzte emakumeok gizonen itzalpean utziz, bigarren lerro batean, hain zuzen ere.
 
 
Gaiarekin jarraituz, oso interesgarria iruditu zaidan post hau aurkezten dizuet, non emakumezko izenen kaleen inguruan hausnartzeko bideo bat txertatu du, emakume izenen errepresentazio urria salatuz. Gainera, patioen berreraketaren inguruan Ttipi Studioak sortutako ELKARTOKI proiektua aipatzen du.


Sentsibilizaziorako interesgarria iruditu zaidan Hik Hasi-ko artikulu bat aukeratu dut, komunetako auzia lantzen duena. Zergatik komun bat edo bestea aukeratu behar dugu gure generoaren arabera? komunak komunak dira, guztiontzako, neska, mutil, transexual, aniztasun funtzionala dutenentzako… PERTSONENTZAKO. Hori dela eta, artikuluan komunak berriz eraikitzearen beharra azpimarratzen du.


Jendartean zein eremu hezitzailean gaia lantzeko egon daitezkeen ERRONKA nabariena, nire ustez, gaia mahaigaineratzea eta abian jartzea da. Izan ere, komunak edota patioak generorik gabekoak eta guztiontzat eraikitzea esfortsu ekonomikoaz gainera, gogotsu egotea ezinbestekoa da, gauzak aldatzeko gogoak izatea, hezkuntza kalitatezkoa izan dadin. Nire ustez, askotan ez daude gogorik edo nahirik gauzak aldatzeko, dauden moduan izateko ohitu gara. Hezkuntza berritzailearen garaia heldu da! Dauden gauzak deseraiki, beste gauza hezkidetzaileak eraikitzeko!


 

2021/01/14

Little girls with dreams become women with vision

Hauxe da aste honetan aukeratutako leloa.

Teorian, legeek onartzen dute berdinak direla, eta eskubide berberak dituztela emakumeek eta gizonek, baina, praktikan betetzen al dira? Esan al dezakegu emakumeek gizartearen esparru guztietan erabateko eta bidezko parte-hartzea izateko oinarrizko giza eskubidea betetzen dela? Nik ezetz esango nuke.

Gainditu beharreko erronkak?

Nik erronka pare bat aipatuko nituzke, bi mailatan. Mundu mailan eskubide-berdintasunaren alde borrokatzea, eta bestea, hurbilago dagoena, berdintasunaren, errespetuaren eta tolerantziaren alde borrokatzen jarraitzea.

Bitartean, hezitzaile gisa, beste eguneroko erronka txikiak gainditzen saiatzea.

Aste honetan gomendatzen dizuet post hau. Oso ados nago Nagorerekin. Nire ustez hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko erronkak azaltzen dira. 

Besteak beste, hauxek dira garrantzitsuenak:

1. Espazioak eta lekuak. Berdintasuna bilatu behar da: gelak, aldagelak, komunak, korridoreak, patioak eta aldaketak egiteko pausuak eman, proposamenak egin eta gauzatzen joan.

2. Materialak. Eskolan erabiltzen den materiala gertutik behatu, zer nolako ikus-entzunezkoak, irudiak… erabiltzen ditugun eta aldaketak egin behar badira, egin.

3. Presentzia femeninoa. Ikastetxeko eta kiroleko edozein esparrutan duten eginkizuna areagotzea.

4. Harreman pertsonalak. Ikasleekiko tratuari ere erreparatu, ea desberdin tratatzen ditugun neska ala mutil izan, denbora berdina eskaintzen diogun edo ez, hitz egiteko aukera berbera duten ala ez… 

Nire ustez, emakumeak gizartean duen ordezkaritza benetakoa izan dadin, beharrezkoa da aldez aurretik norberaren familia-, eskola- eta gizarte-testuinguruan txikitatik erabakiak hartu ahal izateko aukerak izatea.

Sentsibilizaziorako interesgarria suertatu zaidan ikerketa bat azaldu nahi nuke. Genero-berdintasunaren arloan egindako aurrerapenak motelegiak dira “Cerrando las brechas de género, es hora de actuar” txostenaren arabera (OCDE, 2017). Liburuak genero-arrakalak agerian jartzen dituzten adierazle batzuk aurkezten ditu.

iturria: ELGA

Genero-desberdintasunek bizitza sozialaren eta ekonomikoaren eremu guztietan eta herrialde guztietan mantentzen dira. ELGAko herrialdeetako emakume gazteek, oro har, gizon gazteek baino hezkuntza-urte gehiago lortzen dituzte, baina emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dituzte ordaindutako lan batean parte hartzeko. Arrakalak handitu egiten dira adinarekin batera, amatasunak bezalako aspektuak oraindik eragin negatiboak izaten baititu generoaren araberako soldata-arrakaletan eta aurrerapen profesionalean.

Genero-desoreka dago, batez ere emakumeen irudikapenean eragin zuzena edo zeharkakoa duten arau eta tradizio patriarkalak errotuta daudelako. Ez dugu ahaztu behar munduan badirela oraindik emakumeak inolako eskubiderik ez duen lekuak.

Guztiontzako etorkizun iraunkorra eraikitzeak esan nahi du inor atzean ez uztea. Emakumeak eta neskatoak funtsezkoak dira gaur egun ditugun erronka garrantzitsuenei irtenbideak aurkitzeko. Gizarteak entzun eta baloratu behar ditu, beren etorkizunari eta gizadiaren aurrerapenari buruzko ikuspegiak eta hautuak islatuta gera daitezen. 

Ni, dena den, EMAKUME IZATEAZ HARRO!


ANIZTASUNAK GURE NORTASUNA OSATZEN DU!


Aniztasun tratamendu on batek,  hezuntzaren ikuspuntutik, aniztasunaren errespetua eta arreta bultzatu behar ditu. Komunitateetan dagoen genero aniztasuna uler dezaten eta aberastasun moduan bizi dezaten nahi dugu.

Gure gelatan aberastasun handia dago kulturei eta hizkuntzei dagokienez. Baita adimen motari dagokionez ere: adiomen musikal handia dute, jarduera fisikoetan izugarri trebeak dira, batzuk diskretoak dira eta ez dira ia entzuten baina aniztasun guzti honek, gure nortasuna osatzen du!


 




Deigarria egin zait, hiri debekatuen mapak egin izan direla gure inguruko leku askotan irakurri dudanean. Azkenean, emakumeek beraiek haientzeko irisgarritasun eta segurtasun eskasa duten gune ilunak identifikatzea, aztertzea eta hobekuntza proposamenak martxan jarri behar dira. 

Hiria, sexista da ekoizpen-ugalketa binomiaoren arabera disienatu den heinean. Ekoizpenak, alegia, ekonomiarerekin zerikusia daukanak, etxetik aknpo egon behar du, eta ugalketak, berriz, etxe barruan baino ez. Hori egia ez dela pentsatzen dugu, izan ere, ugalketarekin zerikusia daudan oro ez dago hiriaren armina txertatuta. 

Eta hezkuntza-eremuetan zer gertatzen da? Zer gertatzen da patioetan? Zein dira neskentzat/mutileentzat gune debekatuak? Nork okupatzen ditu eta nola erdiko espazioak patioetan? eta Bazterrekoak? Zein dira jolasak? eta pasabideetan? Aldageletan? Jantokian? Komunean? Nola daude banatuta komuneak?

 Aurreko edizioko ikastarokide izan den Pilaren posta aukeratu eta estekatzen dizuet: 

Susta dezagun partaidetza ://hezkeh0506.blogspot.com/search/label/Partaidetza%20parekidea


Pilarek dio partaidetza parekidearen inguruan hausnarketarik esanguratsuena berau bultzatzea, aholkulari gisa dinamizazio lanetan dihardugunon funtziorik indartsuenetakoa dugula berretsi dut. Baita irakasleek ere euren geletan, koordinatzaileek lan-taldeetan…

Partaidetza xedeetako bat baita, ez prozedura bat, batzuetan nahasten bada ere. Errepikatu beharrik ez dago pertsona bakoitzaren garapenaz ari garela, rol aktiboaz eta behar den protagonismoa hartzeaz dagokion testuinguruetan.

Guztiz ados nago bere hitzekin, izan ere parte hartzen dugun eremuetan gutxi izanda ere gure bizitzako bizipenetan gordeta geratzen da beti ere helburu bezala ikusita eta ez prozedura bezala.

Sentsibilizaziorako interesgarria izan daitekeen zenbait irudi aurkeztu nahi dizkizuet eskoletako patioekin lotuta:, izan ere, nik horrelako patioekin amesten dut:

































EMAKUMEEI PROTAGONISMOA ETA BERAIEN LEKUA EMAN

 

Emakumeei protagonismoa eta beraien lekua eman

 



Denok dakigun bezala, emakumeek egin izan dituzten ekarpenak, ez direlako azaleratu edota ezkutatu egin direlako, hauek ikusezin bihurtu dira. Honek guztiak emakumeen errepresentazioan eta denboraren erabileran eragina handia izan du. Hau dela eta, bada garaia historia berridazteko eta  gure gizartean emakumeei bere lekua eta protagonismoa emateko.

 



Historian zehar emakumeak duen errepresentazioa eta espazioa aztertzen badugu, desberdintasunak anitzak dira eta arlo guztietan ematen dira. Hau dela eta, denak aipatzea ezinezko da eta batzuk bakarrik aipatuko ditut, baina horrek ez du esan nahi bakarrak direnik.

 Emakumeek, adibidez, hirian duten presentzia sinbolikoa areagotu egin behar da, gure herri eta hirietan, emakume-izena duten kaleak % 10 baino gutxiago dira, eta horietatik gehienek santa edo ama birjina baten izena hartzen dute. 

 


Honekin batera esan, Teresa Del Vallek urte asko eman duela gaia aztertzen, eta 1997an, “Andamios para una nueva ciudad” liburua kaleratu zuen.

Lan hura burutzeko, del Vallek ondo ezagun dituen hiri bitako kaleetan (Bilbo eta Donostia) barna ibili zen gora eta behera, galdetzen eta behatzen. Ondorioak ez du zalantzarako betarik uzten, hiri hauetako kaleetan ez da emakumeen izenik agertzen: "Izaera sexista agerikoa da". Beste horrenbeste esan daiteke munduko hiri gehienetan.

Adibide batzuk: Bilbon, 725 kaletan 28k besterik ez zeukaten andrazko izena 1997an. "Bilbotarrei euren hiriko emakume izendun kaleez galdetuta -dio del Vallek Andamios para una nueva ciudaden-, jendeak pentsatu egin behar zuen, baita emakumeek ere. Azkenean, gogora etortzen ziren bakarrak Maria Muñoz, Epalzaren alarguna eta Doña Casildaren parkea ziren". Inork ez zion aipatu Epalzaren alarguna eta Casilda de Iturrizar pertsona bera zirela.

 


                       

Kale bati izena eman dioten emakumeen artean -Bilbon beti ere-, zenbaitek gizon nabarmenekin ezkontzeari esker lortu zuten ospea. Casilda de Iturrizar bera da horren adibidea. Hala ere, Bizkaiko hiriburuko kale-izendegiko emakume gehienak erlijiotik datoz: santuak edo amabirjinak dira batez ere. Azkenik, hiruk baino ez dute euren lanbideari esker lortu kale-bataiatzaileen onespena. Gizonen kasuan guztiz alderantziz da: gehienak euren ogibidearen kariaz nabarmendu ziren.



“Andamios para una nueva ciudad”

 

Espazioaren diseinuan eta erabileran zentratzen bagara, hemen ikusi dezakegu espazioak orokorrean, bere erabileragatik definituak izaten direla eta hauen antolakuntzak boterearekin zuzenki erlazionatuta daude. 

 

Hirigintza, espazio publikoa antolatzeko modua bezala definitzen bada, jendartearen bizitzarekin lotura zuzena du. Erabilera maskulino batetik pentsatua izan da, lan produktiboak gauzatzeko definitua eta ez horrenbeste lan erreproduktiboak kontutan hartzeko. Hiria auto-gidarien mesederako diseinatuta dago eta horiek, oraindik ere, gizonak dira gehienbat

 



 


Enplegua duen gizona izan da hirigintzaren abiapuntu eta eredu horretatik at geratzen diren gainontzeko guztiak ez dira kontutan hartu. Adibide gisa, kaleen %80a errepideek hartzen duten bitartean %20a oinezkoentzako bideratua da,

Honekin jarraituz, hamaika ikerketa egin dira honezkero gizon eta emakumeek hiri barruan egiten dituzten eguneroko ibilbideez. Ondorioa argia da, eta beti bera: gizonek, oro har, ibilbide zuzenak egiten dituzte, eta emakumeek askoz zatikatuagoak. Bestela esanda, gizona etxetik lanera eta lanetik etxera joaten da, edo baliteke lanetik bueltan gimnasio batean edo taberna batean geldialdia egitea. Andrazkoaren bideek, berriz, askoz bihurgune gehiago daukate. Emakumeak etxerako erosketak, lana, umeak eskolara edota arratsaldeko ekintzetara eraman,…



Bideo hau ikusi ondoren, nire inguruan eraiki diren Haur-eskola eta Haur Hezkuntza eraikuntzekin gogoratu naiz. Eraikuntza hauetan askotan ikusi dugu gure lanaren eta batez ere umeen beharrak ez direla kontutan izaten eta hauek ez direla asetzen. Egoera desberdinak ikusi ditzakegu

-       Argitasun gutxi

-       Hezetasuna

-       Eskailerak jolas lekura edota beste leku batetara joateko

-       Kanpo espaziorik ez

 



-       Komunak eta aldagelak umeen beharretara egokitu gabe. Adib.: Umeak aldatzeko lekua txikia da eta haurra ez da ondo sartzen edota bertara igotzeko ez dago eskailerarik


Andamios para una nueva ciudad liburuarekin jarraituz, Teresa del Vallek hainbat orrialde eskaintzen dizkio sukaldaritzari. Esaldi honekin laburbil dezakegu donostiar antropologoak bertan dioena: "Euskal gizartean, sukaldaritza-ezaupideak etxetik kalera ateratzen direnean gizonezkoen jabetza bihurtzen dira, horrek dakarren prestigioa eta guzti".


Zer gordetzen da gizonak baizik onartzen ez dituzten gastronomia-elkarteetan?, galdetzen du del Vallek. Etxeari -eta beraz emakumeei- dagozkion jakintza batzuk, azken batean. Hau da, jatekoa prestatzeari buruz ostutako jakintzak, "gizonen menpeko leku batera eramanak eta testuinguru horretan jarriak". Prestakuntza hori ez da etxekoa bezalakoa. Lasai egiten da, lagun arteko giro alaian, gozatuz. Ez da arineketan eta sarritan aurrekontu murritzegiaz prestatutako eguneroko otordua, dio del Vallek, zerbait bereziagoa baizik: "Inork ez du esaten 'hau ez dut gustukoa edo Hau atzo ere ipini zenigun'". Etxetik kalera jauzi egitean -bestela esanda, emakumeengandik gizonengana-, sukaldaritzak duintasuna eta ospea eskuratzen ditu.

Bukatzeko, eskolako espazioak aipatu nahi ditut. Hemen ere desberdinak aztertu eta hobekuntzak proposatzeko garaia da.

Gauzak honela, eremu hezitzailean aurretik aipatutakoa lantzeko erronkak honakoak direla iruditzen zait:

- Espazioek eta denborak, zein errepresentazioak duen garrantziaz ohartu eta sentsibilizatu.

- Berdintasuneko espazioak ikastetxeetan diseinatu, berrantolatu eta sustatu.

- Genero rolei atxikitzen ez zaizkien jolasak eta jolas ez-sexistak sustatu.

- Emakumeak ahaldundu espazio publikoa bereganatzeko.

- Espazio publikoan (hiri zein herrietan) emakumeen izenak erreferente bilakatu (emakumezkoen kale izendegia handitu).

Aurreko edizioetan egindako post-en artean Maite-rena aukeratu dut, izan ere, hirigintza feminismoaren ikuspegitik lantzeko aurkezten duen artikulua oso interesgarria iruditzeaz ezezik, aproposak ere iruditu zaizkit patioen inguruan partekatu dituen irudiak. 

2021/01/12

ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERAREN INGURUAN HAUSNARTZEN

 

Batetik emakumeek historian zehar eginiko ekarpenak ikusezin bihurtzeko egin diren ahaleginak eta honek, hizkuntzan nola islatu den aztertu dugu aurreko asteetan. Oraingoan, emakumearen errepresentazioa eta denboraren erabilera aztergai dugu. Nola erabiltzen dira gure inguru gertuko espazio fisikoak, zenbat kale emakumeen izenekin?, zenbat monumentu emakumeak irudikatzen?...aipatzen ez bada, ikusezina da. 

 

Guzti hau, gure ikastetxeetako espazioen erabileran islatzen delarik, eskolako  patioko erdiko espazioak eta handienak  futbola gustatzen zaien mutilez okupatuak izaten dira, bazterretako espazio estuak  neskak eta futbolean egiten ez dutenen artean banatzen diren bitartean. Hauek, askoz gehiago dira eta espazio txikiena erabiltzen dute, eta zer nolako jokaera izaten dute baloia urrun botatzen dutenean … Horrela, urte askotan zehar sozializatzen dira  eta heltzen da momentua non ikasleek, egoera hau normalizazioz bizi izaten dutela. 

 

Komunen erabileraren inguruan Amelia Barquinek, mutilek pixa zutik egiten ikastea beharrezkoa ote den eta horrek maskulinitatearekin duen harremana eta bestetik, neskek eta mutilek komun desberdinak edukitzearen beharraz, eta honek dakartzan ondorioak aztertu ditu.

 

Hezkuntzak, ikasleen garapen integrala bultzatu behar du eta bide honetan, ezinbestekoa da, ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak bermatzea. Beraz,egoera honek ikastetxeetako espazioen berrantolaketara garamatza.

 

Teknologi berrien korronteak gogor  jotzen dabiltza eta haize berriak  ekarri dituzte eta dakartzate, hortik, hauen erabilpena sistema patriarkala zalantzan jartzeko. Ikus-entzunezkoetan ere asko esateko dago: zer adierazten dute marrazki bizidun gehienek?, filmek?, iragarkiek? Emakumearen presentzia, zer nolakoa?.... Marrazki bizidun, film edo iragarkietan estereotipoak oso markatuta egoten dira kasu gehienetan; emakume sumisoak, lirainak, ahulak, beldurtiak, etxeko lanak egiten edo etxe barruko eta kanpokoak aldi berean egiten gizonezkoak aisialdian edo kanpoko beharretan dauden bitartean. Askotan, seme-alaben heziketa eta zaintzaren ardura soilik emakumearen zeregin bezala agertzen da.

 

Gizonezkoen estereotipoa, indartsua, oldarkorra, abenturazalea ...modukoak adierazten dituzte ikus-entzunezko gehienak. Horregatik, ikasleek kontsumitzen dituzten entretenimendu bisualak sexu-genero estereotipoak zalantzan jarri eta deseraikitzeko modukoak eskaini behar zaizkie. Eredu berdinkideagoak, eta anitzagoak. 

 

Espazioak berdinkideak izateaz gain, denboraren erabileraren kudeaketan ere berdinkidetasuna bermatu behar da.

 

 

 

Aurreko edizioetako aukeratu dudan posta hau da: DESERAIKIZ BERRERAIKITZEN: Egin lekua, eman denbora. Kale izenen oso deskribapen literarioa eta hausnarketa  erakargarria egin duelako. 

 

Bestalde, emakumeen erreprezentazioari buruzko galdera asko planteatzen dituelako:

“Zein izen du gure ikastetxeak? Zein jolas, ipuin, liburu, baliabide ditut ikasgelan? Nola antolatzen dugu jolas garaia? Gure ikastetxeko irakasleok zein eredu errepresentatzen ditugu? Zein adibide jartzen ditugu? Zein dira ikastetxeko garbitzaileak? Zergatik atezaina izenez ezagutzen dugu baina garbitzaileei, garbitzen duten emakumeak deitzen diegu? Zeini eskaintzen diegu denbora gehiago? Zein denbora baloratzen dugu gehiago? Ekar ditzagun ikasgelara, egin diezaiegun lekua eta ezagutu dezagun euren lana. Egin lekua eta eman denbora. Herriko kale izendegia ikasi badugu, goazen hezkidetzaren ikuspuntutik hau kritikatzera eta ikasleekin honetarako aldaketak proposatzera. Bada zer egin, bada nondik hasi, beraz, ekin norbere iraultzari, iraultza txiki askok ekarriko baitute aldaketa.”

 

Sentsibilizaziorako patioei buruzko bideo hau proposatzen dizuet:

 

Era berean, ikastetxe batean patioa eraldatu nahi izanez gero, hona hemen erreferentzi on bat prozesua bideratzeko: La transformación de los patios escolares: una propuesta desde la coeducación. 

 

https://webcache.googleusercontent.com/search?q=cache:IZIewId9_fsJ:https://consejoescolar.educacion.navarra.es/web1/wp-content/uploads/2016/10/908.pdf+&cd=1&hl=eu&ct=clnk&gl=es&client=firefox-b-d

  

 

Ikastetxean egin beharrekoak:

-   Espazio ezberdinen okupazioa eta erabilerak aztertu.

-  Ikastetxe osoko okupazio eta erabilera hezkidetzaileak bultzatu, espazio guztietan aniztasuna bermatuz.

o   Kiroletan. (Denek parte hartzeko jarduera fisikoak bultzatu)

o Jarduera alternatiboetarako espazio zentralak sortu (zibak, sokasaltoak, pinpon, malabarak, igela, horma-arbel erraldoiak, patinak…)

o   Jolas kooperatiboak sustatu.

-          Ikus-entzunezko materialak aztertu eta hezkidetzaileak direnak sailkatu.


-          Teknologi berrien erabilpenaren onurak eta arriskuez ohartarazi.